Baldintzak betetzen badira, bi herri ariko dira aurten maskaradetan

  • Barkoxeko eta Atharratze-Alozeko gazteak ari dira saioa prestatzen, COVID-19ak baldintzaturik.

2012ko maskaraden prestaketa Maulen. Argazkia: Axier Lopez
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 23an - 10:19
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baliteke COVID-19aren kontrako neurriek batere maskaradarik gabeko negua ekartzea, baina, hala gertatzen ez balitz, bi maskarada izanen lirateke: Barkoxen eta Atharratze-Alozen. Aspalditik ez da horrelakorik ikusi; herri bakoitzak bere aldetik iragarri zuen aurten egiteko nahia, eta, bestearen berri ukaitean nehork ez zuenez gibel egin, bi herrietan ari dira prestaketa lanetan, osasun egoeraren inguruko neurriek baldintzaturik.

Barkoxen eta Atharratze-Alozen dudan ezartzen dute negu honetan egitea posible izanen den, baina, egiten bada, adostu dute nola egin. Johañe Iriart aloztarrak hatsarrean pentsatzen zuen “ez zatekeela sinple” bi maskarada izatea, baina bi aldiz juntatu ziren bi herrietako gazteak, eta “harreman sanoa izan da”, Ximun Pinque barkoxtarraren arabera. Besteak beste, Larraine, Ezpeize edo Idauze-Mendira joatekoa da. Atharratzeko maskaradakoek ez dute oraino galdetu herrietan taldea errezibitzeko prest direnetz, COVID-19ak ekarri egoerarekin goizegi iduri zaielako. Baina aldizkatuz ariko dira, egutegi desberdinekin eta herri desberdinak bisitatuz.

Mustrakak ere, dudan

Hilabeteetako prestaketa beharrezkoa izaten da herriz herriko biran abiatzeko; bereziki, dantzarientzat. Baina koronabirusaren kasu positiboak trumilka diren garaiotan, arrunt baldintzatuak dira errepika edo mustrakak egiteko ere. “Ez gara heltzen mustraken antolatzera ere; COVID-19aren susmoekin ez gara sekula oro elkar atzematen: bi mustraka baizik ez dugu egin orain arte”, erran du Iriartek. Barkoxen haboro egin ahal izan dituzte larunbat iluntzeetan, baina aste honetan berean herrian agertu kasu positiboen ondorioz egoera nola aitzinatuko den “ageriko da”, Pinqueren erranetan.

Iriartek ez du sinesten negu honetan maskarada egiten ahalko dutenik ere, mustrakekin jadanik dituzten zailtasunak ikusirik: “Ene ustez, ez da uste ukan behar zerbait antolatzen ahalko dugula”. Halere, egoerak hobera jotzen balu, prest izateko ahaleginak oro eginen dituztela argi du; baina, maskarada egitekotan, osoki egin beharko da, Iriarten iritziz: “Edo egin behar da osoki, edo behar da utzi aitzinago egiteko. Ez dakit ahalko denetz egiten edo ondoko negura pusatu beharko den”. Gogoan ditu, segur aski, joan den neguan herriz herri abiatu ziren altzürükütarrak, emanaldi gutiren buruan gelditu behar izan zutelako, konfinamendua iragarri berritan.

Pastorala egin zutelarik bezala, Atharratzeko eta inguruko gazteak juntatzeko badute pribatua den sabai bat Zibozeko herrian. Barkoxtarrek, berriz, frontoi estalia mustraketarako eta egokitu duten borda zahar bat “bestaren egiteko mustrakaren ondotik, herriko gelara joatea debekatua” zaielako.

2008an izan zen Atharratzeko eta Alozeko gazteak elkarturik egin zuten lehena “saldoa biltzeko”, Iriarten erranetan. Bi mustraka baizik ez baitituzte egin, oraino ez dira aitzinatuak kargu edo rolen banaketan ere. Halere, bi herriak elkarturik 35 bat gazte biltzen dira saldo “ederrean”. Barkoxen, aldiz, karguak emanak dituzte, lehenago hastekoak bailirateke 2009an azken maskarada eman zuen herrian.

Barkoxtarrek 2017an dantzaren eta errugbiaren arteko zubiak egin zituzten Dantz’Haka emanaldian, ikuskizunean “kantatzen edo dantzatzen ez dakiten” errugbilariak integratuz, eta “herexa ona utzi du”, Pinquek dioenez. Garai batean kirol eta kultur elkarteen arteko harremana “tiran” izan bazen ere, espiritu berarekin antolatu dituzte maskaradak, eta abenduaren erditsuan hasiko lirateke, garai horietan zenbait asteko pausa izaten baita errugbilarientzat. Atharratze-Alozeko gazteria, berriz, urtarrilean hasiko litzateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2024-05-02 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


2022-02-22 | dantzan.eus
Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]


2022-01-19 | dantzan.eus
“Aitona dantzaria zen, ni ere aritu naiz eta orain semea eta alaba dabiltza”

Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat... [+]


2022-01-04 | ARGIA
Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen

2021eko Maskaradak bukatu orduko hasiko dira 2022koak. Izan ere, pandemia dela-eta Barkoxeko gazteek inauteriak neguan ospatu beharrean udan hasi zituzten iaz, eta urtarrilaren 8an Barkoxen emango diote amaiera. Astebete beranduago, urtarrilaren 16an, abiatuko dira... [+]


2021-08-03 | Euskal Irratiak
Trenpan baina kontent agertü dira Barkoxtarrak lehen maskaradaren ondotik

2020an eman behar zuen Barkoxek maskarada Atarratzerekin batera.


2021-07-13 | dantzan.eus
Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.


2020-10-27 | Euskal Irratiak
Xiberoko maskaradak noiz hasiko dira?

COVID pandemia dela eta beste kultur ekitaldi guziak bezala, kanbiamenak izango dira Xiberoan ere. Aurten Altzürüküko maskaradak zale ekuarazi baditu ere, ondoko urtean ondorioak ekarriko ditu.


“Emazteak kargu inportanteetan izanen dira”

Aurtengo maskaradako gazte taldean “zaharrena” zen Marie Annick Jauri (Altzürükü, 1992). Zuberotar inauteriko tradizioan pertsonaia nagusien rola betetzeko emazteen aldia heldu dela konbentzitua bada ere, ez da hala gertatu bere herriko maskaradetan,... [+]


Michele Aguer: “Neska hoberenek ere grazia sobera badute zuberotar dantzentzat”

Aurtengo maskarada hurbiletik segitzen ari da Michele Aguer Lohitzün dantza irakaslea. Lohitzün-ek ez du sekula maskaradan parte hartu dantzari gsa, bere garaian gizonak zirelako nagusi. Aurten dantzari talde mistoa plazaratu dira Zuberoko maskaradetan.


Eguneraketa berriak daude