B.A.L.A. jaio da, Gasteizko hainbat bollerez osatutako kolektiboa

  • Ikusgarritasun Lesbikoaren egunean eman dute ezagutzera kolektibo berria: "Bollera izatea ez dugu aukera edo orientazio gisa ulertzen, sistemaren baitan arrakala edo haustura bat suposatzen duen identitate iraultzaile gisa baizik". Maiatzaren 3an aurkeztuko dute publikoki B.A.L.A., Gasteizko Gaztetxean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 30ean - 10:47

Apirilaren 26an, Ikusgarritasun Lesbikoaren egunean, B.A.L.A kolektiboa jaio da Gasteizen. Eragile berri hau Gasteizko hainbat bollerek sortu duten kolektiboa berria da, “gure bizipenak eta gorputzak, hau da, gure izana borroka politiko-feministatzat dugun bolleron sarea”. Hortik haratago, izen honen atzean marimutil, lodi, migrante, friki, maketak… daude, margen desberdinetatik etorri arren bollera izateak elkartu dituena.

Lehenik eta behin, Hala Bedi-ri igorritako ohar batean garbi utzi nahi izan dute bollera izatea identitate politikotzat dutela eta, beraz, borroka subjektutzat ere bai. “Ez dugu aukera edo orientazio gisa ulertzen, sistemaren baitan arrakala edo haustura bat suposatzen duen identitate iraultzaile gisa baizik. Bollerak gara, hegemoniatik kanpo utzi gaituztelako, guretzako diseinatua zegoena hautatzeari uko egin diogulako, margenetan utzi gaituztelako eta horien baitan eraiki dugulako gure izana. Bollerak gara nahi genuena jakin gabe, nahi ez genuenetik eraiki dugulako gure praktika”.

Era berean, argi dute “ikusezin eta infantilizaturik” jarraitzen dutela. “Moda bat izango bagina bezala, esperientzia puntual bat, inongo ikusgarritasun eta aitortzarik gabeko kolektibo bat”. Horregatik egin dute euren artean saretu eta antolatzeko hautua: “Homosexual emakumeak soilik izango bagina beti bigarren plano batean egongo ginatekeelako: horregatik gara bollerak”.

Bollera munduan egoteko beste modu bat bezala ulertzen dute B.A.L.A.-ko kideek, emakume kategoria zabaltzeko edo beste kategoria bat sortzeko subjektu bat. “Gure identitatea era kolektiboan ulertzen dugu, norbanako bezala ditugun esperientzia eta bizipenak zapalkuntza komun batetik datozelako baina baita ere proiektu politiko komun bat dugulako”.

Sistema iraultzeko hautua

Gaur egungo sistemak ezartzen dituen harreman sozialak iraultzeko identitate bat direla uste dute, haiek sortzen dituzten botere harremanen eta gorpuzten ditugun pribilegioen hausnarketatik hasiz. Ez dute uste, beraz, “emakumeak maitatzeagatik” soilik zapaltzen dituenik sistemak, horrek  dakarren eraldaketagatik baizik, sistema bera kolokan jartzea: “Erregimen heterosexual monogamoak egituratzen baitu sistema bere osotasunean. Garbi dugu gaur egungo sistema irauli ezean, aske bizitzeko eta beraz maitatzeko inork ez baitu izango aukerarik”.

Egun, ordea, “ofentsiba neoliberala” bolleren identitatea asimilatzen dabilela uste du jaio berri den eragileak, beste identitate disidente batzuen artean. “Bollera izateak duen indar eraldatzailea deuseztatzen saiatzen da sistema kapitalista, hetero-patriarkatuaren disidentzia garen gorputzok kapitalismoan lekua izan dezakegunaren falazia sinestarazi nahian, bi sistema hauek era independentean jardungo balute bezala”.

Proiektu politiko komun batek batzen dituela esaterakoan, sistema kapitalistaren kontsumo harremanei aurre egingo dien harreman horizontaletan sinesten dutelako da, “gure borroka ez delako “normaren” baitan lekua topatzea, “normatik” kanpotik zentroa bera lehertu dezakegulakoan baikaude”.

Zentzu honetan, bollera izateak bere baitan komunitate bat dakarrela azaldu dute: laguntasunaren eta harreman horizontalen aldeko borroka. “Bollera identitatea, berez feminismotik, klase ikuspegitik eta antiarrazismotik antolatu daitekeen harreman eredua da; sare bat gisa, kolektibotasun bat, antolakuntza bat ; finean zaintza erdigunean jartzeko apustu irmo bat”.

Maiatzaren 3an, aurkezpena

Ikusgarritasun Lesbikoaren egun hau eragile berria aurkezteko aprobetxatu duten bezala, aurkezpen publikoaren data eta lekua zehaztu dituzte: maiatzaren 3an izango da hau, ostiralean, 21:00etan Gasteizko Gaztetxean.

B.A.L.A.-ko kideek argi dute: “Kontzientziak astintzeko eta heteroarauari gerra deklaratuz sistema guztia zalantzan jartzeko jaio gara”.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Madame Birrots
“Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
Feministak eta artista emergenteak eskutik eskura: Feministaldia eta Inmersiones jaialdiak ahizpatu dira

Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.


Elene Lopetegi, Bilgune Feministako kidea
“Beharrezkoa da utopia maximoetan pentsatzea, horra iristeko bideak marraztu ahal izateko”

Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Nafarroako Parlamentuak Lantxotegi elkarteari konfiantza berretsi dio etorkinak gizarteratzeko prozesuan

Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]


Eguneraketa berriak daude