Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen tokiko gizarte kontserbadorearekin.
Sergio Balchada Outerial Maringoa da, galiziarra, baina urte luzez Maroñon bizi izan da eta orain Amurrion du bizilekua. Duela gutxi Galegos no Exército de Euzkadi 1936-1937 liburua argitaratu du, borrokalari galiziarren esperientziak jasotzeko guda zibilean.
Horietako asko alde errepublikarrean egon ziren batailoi ugaritan. "Abertzaleak ez ziren batailoi gehienetan (anarkistetan, sozialistetan edota komunistetan) galiziarrak zeuden. CNTko Celta Batailoia ia %100 galiziarra zen", azaldu du Balchadak.
1936ko uztailaren 18ko estatu kolpeari aurre egin zioten galiziarren artean, ugariak izan ziren Aiaraldera heldu zirenak. Batzuk UGT4 Batailoian, Carlos Marx Batailoian edota Capitán Casero Batailoian –Ezker Errepublikarreko unitatea–. Dena den, gehienak Bakunin Batailoian aritu ziren.
Izenak adierazten duen moduan, talde hori anarkista zen eta CNT sindikaturekin zuen lotura. "Akratak ziren; estatua, kapitalismoa eta erlijioa desagerrarazi nahi zuten iraultzaren bidez, gizarte berdinzalea sortzeko", argitu du egileak.
Berez, Txibiarte eta Santiago mendietako hasierako borroketan parte hartu zuten –1936ko abenduan– eta kapitain bat galdu zuten, erreketeek hilda. 1937an Sollubeko batailara bideratu zituzten.
Izaera iraultzaile hori ez zen ohikoa Aiaraldean, eremu abertzalea eta fededuna. Ondorioz, milizianoak apaiz arropekin agertu zirenean eskualdean, tokikoen arreta erakarri zuten. "Gehienak Trintxerpen bizi ziren gerra hasi baino lehen. Marinelak ziren eta sindikatua sortu zuten. Hain zuzen, guda hasi zenean, greban zeuden eta bertan behera utzi zuten Donostian borrokatzeko estatu kolpearen kontra. Gipuzkoa matxinoen esku geratu zenean, Bizkaira jo zuten eta suposatzen dut bidean elizetan hartu zituztela apaizen arropak, fededunei iseka egiteko" aipatu du Balchadak.
Anarkisten ateismoa, dena den, ez zen hor gelditu: "Reforren izan zuten egoitza eta han zegoen liburutegi erlijiosoa erre zuten. Antza, prozesio umoretsua egin zuten eta gero liburuak futbol zelaian erre zituzten".
Lezaman ere arazoak izan zituzten herriko jendearekin. Idazleak azaltzen duenez, bizpahiru miliziano meza batean agertu ziren eta apaizaren kontra hitz egin zuten. Elizan EAJri lotutako jendea ere bazegoen armaturik, eta mehatxuen ondorioz anarkistak joan egin ziren.
Balchadak ez du Bakunin Batailoiaren pasarte polemikoena ekidin eta horren nondik norakoak azaldu ditu. Alegia, anarkistei leporatu die bost Asalto Guardien –Errepublikako poliziak– fusilamendua. "Horrela izan zen, bai, Bakunin Batailoiko milizianoek 1936ko urrian bost guardia horiek fusilatu zituzten. Hala ere, borrokalari baten biografian jasotzen den moduan, ez zen euren ideia izan. Asalto Guardiak Reforren agertu ziren eta esan zuten milizianoak entrenatzera joan zirela. Ordea, Isaac Olmos batailoiko komandantea hiltzeko agindua eman zuen sektoreko Estatu Nagusiak. Sektoreko arduradunek adierazi zioten espioiak zirela eta euren asmoa zela desertatzea matxinoekin bat egiteko", argitu du ikerlariak.
Balchadaren liburua, momentuz, galiziarrez baino ez dago argitaratuta, eta euskaraz plazaratzeko ideia mahai gainean badago ere, ez daki hori posible izango den: "Pontevedrako Diputazioak dauka azken hitza".
Marinen, bere jaioterrian, aurkeztu zuen testua Sergio Balchadak eta laster Trintxerpen ere egingo du. Bere asmoa da Amurrion ere aurkezpena antolatzea: "Galiziarrez egon arren, uste dut interesdunek ulertuko dutela testua ahalegin handirik egin gabe".
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]