ETAren armagabetzean 2017ko urtarriletik apirilera gertatutakoen beren bertsioa eman dute bakegileek, Baionan astelehenez egindako agerraldian. Eusko Jaurlaritzak armagabetzeaz egin zuen kontakizuna “faltsua eta interesatua” izan zela adierazi du Noel Etxeberri Txetx bakegileak, eta egindako kontakizuna gaitzetsi du. Jaurlaritzak bakegileengan inoiz konfiantzarik ez zuela izan azaldu du. Armagabetze prozesuari buruzko dokumentu mardula aurkeztu dute.
Luhusoko atxiloketen zortzigarren urteurrenaren egunean, prentsaurrekoa eman dute bakegileek, gertatutakoaren beren bertsioa emateko, Berriak jaso duenez. Eusko Jaurlaritzak 2019an, ETAren armagabetzean eta desegitean Eusko Jaurlaritzak egindakoaren deskribapena eta balorazioa txostena argitaratu zuen. Horren ondoren, Mixel Berhokoirigoin eta Noel Etxeberri bakegileek agiria plazaratu zuten Jaurlaritzaren bertsioarekin ados ez zeudela adierazteko. Orduko hartan esan zuten bi aldeen arteko bilkuren berri emango zutela momentua heldutakoan. Orain eman dute pauso hori eta 68 orrialdeko txostena prestatu dute, puntuz puntu Eusko Jaurlaritzaren hainbat balorazio eta esan gezurtatzeko. Bilkuretako edukiak ere txostenean daude: Bakegileen azalpena ETAren armagabetzearen azken faseko gertakari errealei buruz.
Gezurrak, eta “izan ez zuen rola” bere buruari aitortuta
Bakegileek diote “Frantziako Gobernuak izan zuen rola bere buruari egotzi” diola Jaurlaritzak, "modu pixka bat patetikoan”. Bakegileek azaldu dutenez, Frantziako Gobernuak armagabetzea egiten uztea erabaki zuen eta Espainiako Gobernuari jakinarazi zion.
Gaitzetsi dute Eusko Jaurlaritzak iradoki izana apirilaren 8ko eguna antolatzeko negoziaketetan eragin zutela. Bakegileek komunikazio bide zuzena zuten Parisekin.
ETAren armagabetzea apirilaren 8an egingo zela Le Monde egunkarian iragarri zuten eta bakegileek kritikatu dute Jaurlaritza iragarpen hori oztopatzen saiatu zela.
Armagabetzeari dagokionez, Jaurlaritzak esan zuen bakegileen asmoa zela armen “suntsiketa eta garbiketa”, eta hala egin izan balute “delitu larriak leporatu ahal izango” zizkietela. Bertsio hori gezurtatu dute bakegileek eta azaldu dute armak “neutralizatzeko” materiala baizik ez zutela erabili. Jaurlaritzak txostenean jaso zuenez, ETAren eta bakegileen asmoa zen Luhusokoa moduko operazioak errepikatzea. Bakegileek azaldu dute Iñigo Urkullu lehendakariari jakinarazi ziotela “zerbait masiboagoa eta denboran kontzentratuagoa” egiteko asmoa zutela. Bestalde, bakegileek gaitzetsi dute Jaurlaritzak esan izana hasieran apirilaren 8rako “festa” bat antolatu nahi zutela eta Jaurlaritzak konbentzitu zituela horrela ez egiteko. Hasieratik “mobilizazio duin bat” aurreikusi zutela diote bakegileek, “alde bakoitzeko biktimak eta sufrimenduak errespetatuko zituena”.
Desadostasun handiena behatzaileen tokiak eragin zuen. Bakegileek diotenez, Jaurlaritzak ez zuen nahi herritarrak armak entregatzeko lekuan egoterik, eta hala jaso zuen momentuaren berri txostenean: “Frantziako Polizia biltegietara hurbildu zen haien kontrola hartzera. Kokapen horietan talde txikiak zeuden operatiboa behatzen, distantzia batera eta Poliziaren kontrolpean. Zorionez, ez zen istilurik izan”. Berriak Frantziako Polizia gordelekuetako batera ailegatu zeneko bideo baten berri eman du, bestelako bertsioa ikusarazten duelako: poliziaburuek behatzaileak agurtu zituzten eta denei eskua ematen zieten.
Manu Robles Arangiz Fundazioak dokumentua puntuz puntu laburtu du:
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.
Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]
Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.
Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioak agiria kaleratu du apirilaren 8an ETAren desarmatze-egunaren hirugarren urteurrenarekin bat eginez. Ardura berezia adierazi dute Ion Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu euskal presoen egoeragatik.
"Bi poliziak ETAk 2017an eta 2018an Frantziako Poliziaren esku laga zituen ehun arma baino gehiago beraientzat gordeta zituzten", Frantziako Le Point egunkariak zabaldu du albistea. Askotariko armak atzeman dituzten Frantziako Estatuko Arras herrian (Pas-de-Calais... [+]
Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.
Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia... [+]