Eritrearen eta Etiopiaren arteko bi hamarkadako gatazkari amaiera ematen laguntzeagatik eman diote saria.
Ahmedek saria partekatu du, “nazio bezala harro” sentitzen direla esanez. Eritrearen eta Etiopiaren arteko gatazkan “bake eta adiskidetze” ituna sinatzea bultzatu izana baloratu du Nobel Sarien Batzordeak.
2018an lehen ministroaren kargua hartu zuenetik gaur arte aldaketak egon dira Etiopian: hedabide ugari desblokeatu zituen gobernuak, disidenteak herrialdera itzultzeko baimena eman zuten eta milaka preso absolbitu zituzten. Gaur arte Afrikako emakumezko estatuburu bakarra den Sahle-Work Zewde Etiopiako presidentetzara goratzen lagundu zuen Ahmedek. Herrialdea aurreko gobernuak ezarritako larrialdi egoera indargabetu zuen gobernuak.
Aurten ezaguna egin den Greta Thunberg klima aldaketaren aurkako aktibista norbegiar gaztea zen askoren ustetan Nobel Saria irabazteko faborito. Ahmedek iazko Denis Mukwege eta Nadia Murad sarituen lekua hartu du.
Donald Trump AEBetako presidentea Nobel saria irabazteko hautagaia dela baieztatu dute. Norvegiako parlamentuko bi diputatu kontserbadorek aurkeztu dute haren hautagaitza eta beste 303 lagunekin lehiatuko da Trump.
2018ko Bakearen Nobel sariak emakumeen kontrako sexu bortizkeria gerrako armatzat erabiltzearen kontrako borrokan nabarmendu diren bi pertsonalitate sariztatu ditu: Denis Mukwege ginekologo kongotarra eta Nadia Murad ekintzaile yezidia, Estatu Islamiarrak esklabu sexual... [+]
ICAN Arma Nuklearrak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina koalizioak igandean jaso du Oslon Bakearen Nobel saria, urteotan egindako lan eta lorpenengatik. Sariak ohartarazpen sendo bat zabaltzen du, mundua sekula baino gerra giro beroagoa bizitzen ari den garaiotan.
Arma hauen “eragin katastrofikoa” azpimarratu dute Bakearen Nobel saria ICAN elkarteari emango diotela jakinarazi dutenean. Horrez gain elkarte honek arma hauek debekatzeko egindako lan eskerga ere eskertu dute.