Apirilaren 2an eta 3an epaituko dituzten ‘Txetx’ Etxeberri eta Beatrice Molle-Haran bakegileen errugabetzea eskatu dute 200 bat lagunek eta ETAren armagabetzea bideratzeko eginiko “desobedientzia ekimena”, zilegi izan zela aldarrikatu nahi dute.
Larunbatean, euskal gizartearen ordezkaritza bildu da Luhuson, Bake Bideak egindako deialdiari erantzunda. ETAren arma multzo bat indargabetzen lagundu zuten, 2016ko abenduaren 16an, Mixel Bergouignanek, Mixel Berhokoirigoinek, Michel Tubianak eta Jean-Noel ‘Txetx’ Etxeberrik, kameraria den Stephane Etxegarairen laguntzarekin, Beatrice Molle-Haranen etxean, Luhuson.
Bake Bideak “Euskal Herriko bake iraunkorraren aldeko parioaren onarpena galdegiteko”, apirilaren 3an, Maule, Donibane-Garazi, Baiona, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean biltzera deitu ditu “errugabetzea Euskal Herrian aro berri bat behin betiko irekitzeko deialdi anitzarekin bat egiten duten guziak”. 12:00etan da deialdia Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 19:00etan Ipar Euskal Herrikoetan. 2016ko abenduko gertakariak eta ondotik etorri den prozesu luzea oroitu dituzte agerraldian.
Iragan urtarrilaren 18an bi auzipetuen sostenguz abiaturiko kanpainak jadanik 5.000 sinadura baino gehiago bildu ditu. Etxeberri eta Molle-Haran errugabetzea eskatzen duen manifestuarekin bat egin dute, hala nola, zortzi ministro ohik, 35 bat parlamentarik eta dozenaka auzapezek.
Bi bakegileen kontrako auziak inolako zentzurik ez duela adierazteko izan ziren Luhuson Parisen parlamentari diren Vincent Bru, Max Brisson, Iñaki Echaniz eta Frederique Espagnac, baita Madrilgo kongresuko diputatu Mertxe Aizpurua ere.
Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-Rene Etchegaray eta erakundean ordezkaritza duten familia politikoetako kontseilariak ere izan dira ekitaldian. Besteak beste, Daniel Oltzomendi lehendakariordea eta Peio Etxeleku EAJren IBBko burua.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]
Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala"... [+]
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]