Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira hurbilduta, zinez pozgarria da jendearen ikusmina haztatzea, lehen aldiaren eferbeszentzia nabari dut giroan. Ulergarria izan ala ez, euskal sorkuntza-lan batek ez ditu egunero Arriagako eserleku guztiak betetzen. Jendea apurka bere lekuan esertzen hasi da. Argiztaturiko pantailak ez erabiltzea eta telefonoak itzali edo isiltzeko eskatu du megafoniako ahotsak, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenkera horretan. Argiak itzali dira.
Arantza batek zulatu dit asebetetasuna. Tamalez, Miñan ez da fikzioa; ezta Ibrahima Balde ginearraren Europarako bidaia bat ere. Apaingarririk gabeko munduko basakeriaren erretratua da
Ordu eta erdiren ostean, “bizitza ez da hain erraza esaten” esaldiarekin amaitu du antzezlana Sambou Diaby aktoreak. Txalo zaparrada etorri da jarraian, bi minutu ingurukoa. Zortzigarren ilaran Gorka Urbizu malkoak lehortzen ikusi dut, eta, beraz, neure buruari gauza bera egiteko baimena eman diot. Bien bitartean, Ander Lipus antzerki zuzendaria lan-talde osoa aurkezten ari da oholtza gainean: antzezleak, koreografo eta eszenografia arduradunak, argiztapen teknikoak eta Artedramako beste hainbat kide. Tartean dira Timberlake Wertenbaker, liburua egokitu duen antzerkigilea, Amets Arzallus egilea eta baita Ibrahima Balde bera ere. Irribarreak eta malkoak elkarrekin nahastu dira. Oso une hunkigarria izan da, benetan, horrela irakurrita ez badirudi ere.
Ikusleak asebeterik irten dira emanalditik. Merezi izan du! dio jendeak aurpegiko keinuekin. Autorantz noala, ordea, arantza batek zulatu dit asebetetasuna. Tamalez, Miñan ez da fikzioa; ezta Ibrahima Balde ginearraren Europarako bidaia bat ere. Apaingarririk gabeko munduko basakeriaren erretratua da, letretan lehenengo pertsonan irakur daitekeena, zuk eta nik hitzez entzun bai, baina sekula sentitu gabeko bizipenez betea. Eta nola ez, hezur-haragizko pertsonak ditu protagonista.
Era berean, ezin dezaket ahaztu adierazpide artistikoek jokatu behar duten papera; hain zuzen ere, kontsumo basatiaren kulturan sorturiko bidegabekeria neurrigabea salatu eta horiekin amaitzeko erantzukizuna. Alde horretatik, pozik noa etxera, Miñan antzezlana ekintza politikoaren berrespena delako. Bada mina hemen, eta bada mina han.
Gainerakoak agurtuta, autoan sartu, eta neure ausardia frogatzeagatik edo, Bilbotik Google Maps erabili gabe irtetea erabaki dut. Errepideari begira, berriz hasi naiz hausnartzen. Bihar idazten asmatuko ez ditudan sentipen ugari ditut orain buruan. Ziurtasun eta zalantza banarekin iritsi naiz etxera. Ziurtasuna da ezin naizela Google Maps gabe inora joan. Zalantza, aldiz, ea gaur ikusitako guztiak loa galaraziko ote didan.
Aritz Peñagarikano
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]