Euskarazko kazetari profesionalak aurkitzeko zailtasunagatik lurraldeko hedabideen lantaldea osatu zuten, eta handik sortu da egitasmoa. Bi urte iraungo dute ikasketek, eta ikasleek praktikak egingo dituzte hedabideetan.
Baionan euskarazko kazetaritza unibertsitate ikasketak egin ahal izango dira irailetik aurrera. "Kazetaritza euskaraz - Journalisme en langue basque" Unibertsitate Diploma bultzatzeko lankidetza hitzarmena egin dute Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak (IJBA), Afdasek eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Paue eta Aturrialdeko Unibertsitatearekin (UPPA), Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuarekin (UBM) batera.
Euskarazko hedabideek kazetaritzako profesionalak aurkitzeko zailtasunak zituztela-eta, EEPk lurraldeko hedabideak biltzen dituen lantaldea sortu zuen. Adierazi zuen "hedabideak hizkuntza baten hedapenean eragile estrategikoak" direla, eta euskarazko eduki mediatikoak hizkuntzaren sustapenerako "ezinbestekoak". Hala, diploma berriarekin "kazetari euskaldunen belaunaldi berri baten formakuntza eskaini, euskarazko kazetaritza lana sendotu eta euskara eremu digitalean garatzea ahalbidetu" nahi dute.
Praktikak hedabideetan
Ikasketek bi urte iraungo dute eta ikasleek praktikak egingo dituzte hedabide batean. Zehazki, bi astez unibertsitatean egongo dira eta hurrengo sei asteetan enpresan. Praktiketako ikasleak hartuko dituzten hedabideei 8.000 euroko diru-laguntza emango die EEPk, eta unibertsitate formakuntza Afdasek finantzatuko du. Jada hamar hedabide agertu dira prest.
Hasieran, promozio bakoitzean gutxienez 10 ikasle hartuko dituzte, eta 15 gehienez. Beharrezkoa izango da euskarazko B2 maila izatea, eta ikasgai guztiak euskaraz izango dira, Baionan gehienak, baina batzuk Bordelen eta Leioan ere bai. EPPrekin harremanetan jartzeko, i.aguirrebarrena@mintzaira.fr helbidera idatzi beharko du interesa duenak.
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.