Baionako suprefeturatik bideraturiko ustelkeria argira atera da

  • Hasiera batean barne mailan eramanik inkesta, Baionako auzi poliziak hartu du segida eta argi geratu da: Baionako suprefeturako langile batek gidabaimena faltsuak banatzen zituen, opari batzuen kontra. Besteak beste, errugbi partidetarako txartelen kontra. Nahiz eta hori gezurtatu, ustelkeria kasu horretan sartuta dago besteak beste, Michel Poueyts abertzalea, galdeketaz geroztik epailearen zaintzapean dagoena.


2020ko otsailaren 03an - 11:36
Baionako suprefetura
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Emazkidazu gidabaimena faltsuak eta emango dizkizut Miarritzeko eta Baionako errugbi taldeen partiduak ikusteko txartelak. Hori bai tratua, bakoitzaren kardu eta ardurak ikusirik, dudarik gabe ustelkeria ere dena. Ustelkeria hori bideratzen aritu da Baionako suprefeturako langile bat, urtarrilaren 31n preso sartu dutena. Afera horren berri eman zuen France Bleue irratiak urtarrilaren 30ean.

Parean, ez zuen pertsona bakarra eta hainbat dira jadanik poliziaren galdeketatik eta epailearen aitzinetik pasa direnak. Eta, gehiago izanen dira. Hamar urtez aritu da gisa horretako tratuak bideratzen: gidabaimena faltsuen truke hainbat abantaila jasotzen.

Dirudienez, gidabaimena eta errugbi partiduena kasu bat besterik ez da eta zerrenda askoz luzeagoa izan daiteke, eragile parrasta lotuz ustelkeriari. Besteak beste, enpresa buruak zein errugbi jokalariak, ministerio publikoak zehaztu duenaz.

Tartean, Poueyts abertzalea

Miarritzeko auzapezordea da Michel Poueyts. Abertzalea, 2014 urtean Elkarrekin Biarritz zerrenda abertzalearen hautagaia izandakoa. 2014ko bozketen bigarren itzulirako Michel Veunac hautagai zentristari batuz, hauteskundeak irabazi eta horregatik daude abertzaleak udaletxeko gehiengoan, Poueyts auzapezorde dutela. Pilotaren munduan ere ezaguna da, euskal pilotaren Frantziako federazioko zuzendari teknikoa izaki.

“Ustelkeria aktiboa” egiteaz akusatua da. Leporaturikoa ez du onartzen eta salaketa jarriko duela jakitera eman du. Instrukzio sekretua urratu izanagatik eta horrekin batera hobengabetasun presuntzioa errespetatu ez izanagatik joko du auzitegira berak ere. Herriko hauteskunde garai betean bere izena atera izana fede txarrekoa eta kalkulatua dela dio. Zerrenda abertzalea aurkeztuko dute abertzaleek ere aurtengo martxoaren 15 eta 22an izango diren herriko hauteskundeetan. Segur da ustelkeria afera horrek ez diela bidea erraztuko.

Disfuntzioak sentiturik eta suprefeturak eskaturik, barne mailako inkesta abiatu zuten duela hilabete batzuk Baionako suprefeturaren baitan. Disfuntzioak argiturik, prokuradorea abisatu eta Baionako komisaldegiaren esku gelditu zen inkesta. Poueyts eta errugbi txartelena zerrenda luze baten lehena izan daitekela sendi da... Hamar urtez iraun duen ustelkeriak eragile anitz lotu dituelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Auziperatua izanik ere, Frantziako Justizia ministro karguan segitzen du Dupond-Morettik

“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-14 | Gedar
Korrupzioa UGT sindikatuan: 7.000 eurorainoko txekeak Madrilgo zuzendaritzari

Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Guatemalako presidente hautatuaren alderdia inhabilitatu dute

Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Movimiento Semilla alderdi progresistak irabazi ditu Guatemalako hauteskundeak

Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
Prebarikazioagatik ikertzen ari dira Arabako Ingurumen diputatu berria

Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023-06-22
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude