Baionako suprefeturari pareta bat eraiki diote herritarrek atarian, presoekiko “blokeoa” salatzeko

  • Bake Bideak eta Bakegileek deituta, irailaren 19an 30 urte aski da! lelopean ekimenak egin dituzte 22 herritan eta autokarabanan joan dira Baionara. 1.300 lagun inguru elkartu dira suprefetura aurrean. Egurrezko panelekin estali dute Frantziako Gobernuaren ordezkaritzaren eraikinaren aurreko hesia, eta adreiluz horma bat eraikiz trabatu dute sarrera. Gatazkaren konponbideari estatuak ezarri dion "blokeoa" salatu dute desobedientzia ekintza honen bidez. Hainbat hautetsik eta eragilek hartu dute parte, adibidez, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak.


2020ko irailaren 21an - 07:42
Argazkia: @Artisans_Paix. Argazkia: @Artisans_Paix.

Duela hiru urte abiatu zituzten Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren eta Frantziako Justizia Ministerioaren arteko elkarrizketak, euskal presoek bizi dituzten salbuespen neurriak amaitzeko. Elkarrizketak «blokeo» puntu batera iritsi direla salatu dute, eta justizia ez dela botere independentea: terrorismoaren kontrako Frantziako Fiskaltzak euskal preso politikoek aurkeztutako baldintzapeko askatasun eskaera guztien kontra egin du, lehen instantzian epaileak eskaera onartu duen kasuetan ere.

Ekhi Erremundegi kazetariak jaso ditu Berria-n Anaiz Funosas Bake Bideako kideak Baionako suprefeturaren aurrean egindako adierazpenak: "Hau da denon artean erorarazi behar dugun pareta. Kosta ahala kosta eginen dugu, bake bidean arriskatuko gara. Hau hastapen bat baizik ez da, azkeneraino eramango dugulako". (...) "Kartzela zigorra heriotzaraino bete? Ez eta ez! Xistor, Jakes, Unai [Parot] eta Jon askatu behar dira! Bizikidetzara eramanen gaituen bidea askatu behar dugu". Bide hori justizia trantsizionaletik pasatzen dela azpimarratu zuen, "biktima guzien ezagutzarekin, eta presondegia ez den perspektiba batekin gaur giltzapeturik diren guzientzat".

Gara-ko kazetari Maite Ubiriak argazki hauek zabaldu zituen sare sozialetan:

Etxegarai: "Ez dakigu zer egin entzunak izateko"

Iurre Bidegainek hartu duen bideo honetan, Jean Rene Etxegarai auzolanean ikus daiteke:

Erremundegi kazetariak jaso ditu desobedientzia zibileko ekintza horretan parte hartu duen Jean Rene Etxegarairen hitzak: "Honetaraino iritsi naiz, momentu batean ez dakigulako gehiago zer egin entzunak izateko. Momentu honetan Errepublikako presidenteak entzun nazan nahi dut. Nahi dut uler dezan badela auzapez bat, Baionakoa, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bake prozesua aitzinarazteko gizarte zibilak egin dituen ekintza guzien lekuko dena. Eta erran nahi diot nolako injustizia bizi dugun, 30 urteko kartzela zigorra bete ondoren hiru presori haien baldintzapeko askatasuna ukatzen zaielarik". Hitz horiekin salatu zuen Jon Kepa Parot, Frederic Haranburu Xistor eta Jakes Esnalen kasua: "Euskal presoentzat heriotza zigorra berrezarri du Frantziak. Eta hori erabat onartezina iruditzen zait".


Azkenak
Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Eguneraketa berriak daude