Baionako Euskara Plan berriaren “anbizio falta” nabarmendu du euskalgintzak

  • 2024ko otsailean bidaliko da plan berria tokiko Kontseilura. Oposizioko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek adierazi dute plan berriarekin “arrunt deskontent” daudela.

Argazkia: Wikipedia CC BY-SA 3.0

2023ko azaroaren 22an - 10:57

Baionako Euskara Plan berria 2024ko otsailean onartuko da, askotan baztertua izan ondoren. Hizkuntza Politikako arduradun Xabier Parrilla-Etchartek azaldu du hasieran uda baino lehen aurkezteko asmoa zegoela, baina plana abenduaren 14rako atzeratu zen, eta azkenean 2024ko otsailaren hasieran bidaliko da tokiko kontseilura, Kazeta.eus hedabideak azaldu duenez.

Eztabaida orokorra piztu du auziak. Euskalgintzako eragile eta oposizioko hautetsiak “arrunt deskontent” azaldu dira, eta planaren lanketa prozesuan “anbizio falta” eta “nahikari politiko azkar eza” nabarmendu dute.

Bihar Baiona oposizioko taldeko hautetsi Jean-Marc Abadik planaren “anbizio falta” berretsi du, eta “giza eta diru baliabide eskasia” nabarmendu ditu: “2017-2020 Planeko gauza berak erraten dira”.

Horrez gain, kezka eragin du lanari zuzendutako aurrekontuaren inguruko ziurgabetasunak. Nahiz eta euskararen aldeko jarduera-programa bat diseinatu duten, ez da kopuru zehatzik aipatzen. Parrilla-Etchartek azaldu du aurrekontu-esleipena 2024ko otsailean zehaztuko dela, aurrekontu orokorraren bozketarekin batera: “Oraingoz ez dago kopuru zehatzik”.

Udalaz gaindiko euskara batzordeko kideek bozketa egin aurretik haiekin kontsultatzea espero dute, irailetik ez baitute harremanik izan euskara zerbitzuarekin. Parrilla-Etchartek ziurtatu du plana aldez aurretik aurkeztuko zaiola batzordeari.

Plana “berandu” dator

Asko atzeratu da planaren bozketa. Hiru lantaldetan —“transmititzea”, “zabaltzea” eta “partekatzea”— bildutako 46 parte-hartzailek osotara bederatzi bilkura egin dituzte 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean, baina hala ere, irailaren 27ra arte ez dira berriro elkartu sarrera-saiorako.

Plan honek hiriko hizkuntza-politika definitzeko ardura du 2026ra arte, 2017tik 2020ra bitarteko aurreko planaren ondoren. 2020ean ez zen planik izan COVID-19 pandemiaren ondorioz.

Euskara batzordeko kide batek adierazi du plana aurkezteko “berandu” dela: “Prozesuak denbora anitz behar izan du. 2023. urtean gira. Plan hori abenduan onartzen bada, agintaldiaren azken bi urteetan aplikatuko da”. Halaber, gaineratu du “inertzia handia” eta “borondate falta” sentitu dutela arduradunen partetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude