Baionako auzitegi judizialeko epaile andere-jaunak, agur:
Euskaltzale batzuek, euskarak frantses estatuko agintariengandik pairatzen duen tratamendu bidegabea salatzeko egin genituen ekintza batzuetan esku hartzeagatik, martxoan Baionan epaitu ninduzuen. Epaiketa hasieran, euskaraz deklaratu nahi nuela adierazi nizuen. Prokuradorea horren aurka agertu zen, haren iritziz frantsesez ongi hitz egiten nuelako, euskaraz deklaratzen banuen epaiketa itzulpenagatik luzatuko zuelako eta frantses Konstituzioaren arabera euskaraz deklaratzea debekatu behar zitzaidalako.
Prokuradorearen iritziak segituz, epaile nagusiak euskaraz deklaratzea ukatu zidan. Orduan, zergatik euskaraz deklaratu nahi nuen frantsesez azaltzen hasi nintzaion. Berehala hitza moztu zidan eta ez ninduen utzi azalpenak ematen.
Epailearen jarrera bidegabe horrek, epaiketa bera bidegabea zela hasieratik agerian uzten zuen. Hain zuzen, nola epaile batek euskarak pairatzen duen tratamendu bidegabea salatzeko euskaltzaleek egindako ekintzak zuzentasunez epaitzen ahal ditu, epaile horrek euskarari tratamendu bidegabea ematen badio? Frantsesaren arazoan Euskal Herrian, epaileak epaile eta arazo zarete.
Horiek hola, epaiketa bidegabe horretan ez esku hartzea erabaki nuen eta epaitegitik atera nintzen. Epaileak mintzatzen utzi baninduen, onetsi zituen prokuradorearen iritziak ez zirela justifikazio zuzenak adieraziko nion.
Euskaraz deklaratzeak epaiketa itzulpenagatik luzatuko lukeela? Euskara ulertzen ez dutenek lukete epaiketa luzatuko! Euskara ulertzen ez duzuen prokuradore eta epaileak, euskara ikasten laguntzen ahal zaituztegu
Hain zuzen, euskaraz gain frantsesa menperatzeak ez du euskaraz deklaratzea debekatzea zilegi egiten. Frantsesez eta gazteleraz usu hitz egiten dut, bi hizkuntza horiek biziki maite ditut, baina euskaldunok Euskal Herrian Euskaraz bizitzeko zilegitasuna badugu.
Euskaraz deklaratzeak epaiketa itzulpenagatik luzatuko lukeela? Euskara ulertzen ez dutenek lukete epaiketa luzatuko! Euskara ulertzen ez duzuen prokuradore eta epaileak, euskara ikasten laguntzen ahal zaituztegu.
Frantses Konstituzioak euskaldunoi euskaraz deklaratzea debekatzen baldin badigu, Konstituzio bidegabea, gizatasunik gabekoa eta hizkuntza hiltzailea da, eta epaileek desobeditu behar diozue.
Epaitegitik atera nintzen, beraz, eta epaiketa segitu zenuten, zilegitasunik gabe, epaiketa batean akusatuak deklaratzeko aukera ukan behar baitu, eta aukera hori ukatu zenidaten. Salaketa ekintzak zergatik egin genituen azaltzea ukatu zenidaten. Eta bidegabeki gogorki kondenatu ninduzuen: hilabete bat presondegi atzerapenarekin eta 500 euroko isuna.
Ikasleei baxoa euskaraz pasatzea debekatzen zaiela salatzeko, joan den maiatzaren 17an bost euskaltzalek Baionako Suprefeturaren kanpoko horman “Geldi euskara zapaltzea” idatzi genuen.
2022 eta 2023an, euskarari lehentasuna ematea eskatzeko, hainbat euskaltzalek, Nafarroa Behereko hamaika herritan bide seinale erdaldunak kendu eta Portugaleteko Bizkaia Zubiaren ondora eraman genituen. Unescok zubi hori Gizateriaren Ondare Kultural izendatu zuen. Ekintzaile euskaltzaleek, euskara, munduko gainerateko hizkuntza guziekin, gizateriaren ondare kulturala dela adierazi genuen; frantziar eta espainiar estatuen agintariek euskara zapaltzen dutela eta egoera horren aitzinean Unesco mutu egoten dela salatu genuen ere.
Ekintza horietan esku hartzeagatik, irailaren 10ean Baionan epaituko nauzue. Epaiketa honetan ere euskaraz deklaratzeko asmoa dut. Hizkuntzen aniztasunaren edertasunarentzat, eta justizia euskararentzat gauzatzeko, euskaraz deklaratzea utz iezadazue.
Epaile andere-jaunak, har itzazue nire agur zintzoak.
Behorlegin, 2024ko agorrilaren 27an.
Gorka Roca Torre, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]