Baionan auzapeza ez da aldatuko. Bigarren itzulian Jean-Rene Etxegaraik eutsi dio herriko etxeko aginteari, Henri Etxeto sozialistari gain hartuz. Bozen %53,81 lortu ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok, duela sei urteko hauteskundeetan baino alde handiagoa lortuz, gainera.
Baionan, izugarri tinko izan zen afera 2014an: 24 bozen aldearekin gailendu zitzaion Jean-Rene Etxegarairen eskuineko zerrenda Henri Etxeto sozialistari. Aurten ere lehia gogorra izan da. Nekez erran zitekeen segurtasunez “lehen itzulia ikusiz edota bigarren itzuliko panoraman kokatuz... X-k irabaziko du”. Etxegaraik (%40,33 lehen itzulian) parean izan du Etxeto (%29,76 lehen itzulian), lehen itzulian %11,20 egindako Mathieu Berge ezkertiarra juntatu zaiola. Matematikoki berdintsu izan dira eta beste behin ere, abertzaleen bozka izanen da erabakigarria Lapurdiko hiriburuan.
Azpiko bideoan ikus daiteke Etxegarai txalo artean herriko etxera heldu den unea.
Etxegarai Baionako herriko etxera iritsi da txalo artean. Kondaketa guztien berri ez da, baina ofiziala ez izan arren, badirudi %53a lorturik garaile dela. @argia pic.twitter.com/BTODGPiKKj
— Jenofa_B (@Jenofa_B) June 28, 2020
Abertzaleez ere osatutako Baiona Berde eta Solidarioa bigarren itzulitik erretiratua zen, doi-doietarik Etxetori ez batzeko hautua eginik –aliantzaren alde ziren 54, kontra 56 eta zuri kokatu ziren sei–.
Duela sei urte ez bezala, bigarren itzulian ez mantentzeko hautua egin dute –horrek dakar de facto ez dutela hautetsirik ukanen herriko kontseiluan– eta hori horrela, abertzaleen boto bakoitzak sekulako pisua ukan du bigarren itzulian. Batzuek Etxetoren alde eginen dute, ezkerra garaile ateratzeko, baina guztiek ez: batzuek zuri bozkatuko dute, Etxeto anti-euskalduna eta jakobinoa ez dutelako nahi baina eskuineko zerrendarentzat bozkatzea nekeegi zaielako eta beste batzuek Etxegarai bozkatu dute, azken honek bake prozesuaren, euskal presoen zein euskal elkargoaren alde egiten duenaz kontziente, baita bai ala bai Etxetori bidea mozteko ere, azken hau argiki kokatzen delako aldarri horien aurka.
Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.
Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.
Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Beste sei urtez izanen da Baionako auzapez Jean-Rene Etxegarai. Botoen %53,81 bildurik, lehen atera da bozketen bigarren itzulian. Mezu bateratzailea eraman izanarekin lotu du garaipena. Ikustekoa orain Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen aulkia atxikitzeko lehiari eutsiko... [+]
Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.
Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.
Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango... [+]
Maider Arostegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen %50,22ko babesa lortuz. Lehen aldiz emakume bat izango da Miarritzeko auzapeza.
Aramendik bozen erdiak lortu ditu bigarren itzulian eta hala, 10.000 biztanle inguru dituen Urruña bilakatu da Ipar Euskal Herriko abertzaleek kudeatutako herririk populatuena.
Laurent Lucmareteren zerrenda izan da bigarren, eta Veronique Robertena hirugarrena.
Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.
Mikel Hiribarren laborari abertzalea eta ARGIAko kolaboratzailea hautatu dute Itsasun auzapez, 15 botoko aldearekin.