Bake Bideak elkarteak ekainaren 9an egin zuen ekimenaren aurkezpena. 31 kilometroko ibilbidea egingo dute Baionatik Donibane Lohizunera, Ion eta Unai Paroten eta Jakes Esnalen askatasuna eskatzeko.
Euskal presoek jasaten duten jazarpen juridikoaren aurka egiteko eta Esnalen eta Parot anaien askatasuna eskatzeko baliatuko da martxa. Ion eta Unai Parot eta Jakes Esnal 1990eko apiriletik daude kartzelan; eta aurten presondegian pasatako hogeita hamaikagarren urtea hasi dute. Hiru euskal presoek orain arte kartzelan igaro dituzten 31 urteak irudikatuz, kilometro kopuru bera duen ibilbidea antolatu du Bake Bideak elkarteak uztailaren 10erako.
Baionako Roland Barthes zelaigunetik abiatuko da martxa goizeko 8:00etan. Angelu, Biarritz, Bidarte eta Getari zeharkatuko ditu, besteak beste, eta Donibane Lohizunen bukatuko da. Arratsaldeko bostetan, Luis XVI. plazan manifestazioa egingo dute.
Ibilbide osoa bost etapatan banatuko da: lehenengoa Baionatik Angelun barrena joango da, sei kilometroko bidea (8:00etatik 10:00etara arte); bigarrena, Angelutik Biarritzera, zazpi kilometroko bidea (10:00etatik 12:00etara arte); hirugarrena, Biarritzetik Bidartera, zazpi kilometroko bidea (13:00etik 14:50etara arte); laugarrena, Bidartetik Akotzera, bost kilometroko bidea (14:50etatik 16:00etara arte); eta azkena, Akotzetik Donibane Lohizunera, bost kilometroko bidea (16:15etatik 18:00etara arte).
Martxa itsas bazterretik egingo da, gehienbat. Antolatzaileek azaldu dute, ibilbide zaila ez den arren, luzea dela. Horregatik, aukera dago 31 kilometroak egin beharrean, bost etapen artean bat edo gehiago aukeratzeko.
Parte-hartu nahi duten guztiei ura (litro bat, gutxienez) eta janaria eramatea eskatu diete. Bazkalorduan, piknika egingo da Biarritzeko Atalai gunean. Bestalde, uda izanik, eguzkitako krema eta txapela eramatea gomendatzen zaie hurbilduko diren guztiei.
Osasun egoera dela-eta, parte-hartzaile kopurua aurreikusi behar dute antolatzaileek. Beraz, martxa egin nahi dutenek online eman beharko dute abisua. Izen-emateko epea zabalik dago. Informazio gehiago lortzeko, webgunera jo daiteke.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.