Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean
Ekainaren 11n epaituko dute Lezamako polizia nazional ohi bat herri berean bizi den ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik. Berez, akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik. Fiskaltzak, ordea, bi akusazioak batu eta 7 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egingo du, gerra armak edukitzeagatik.
Izan ere, bitxia bada ere, akusatuaren kontrako epaiketan zigor eskaera txikiena dator tiroagatik, nahiz eta bala sukaldean sartu zenean, familiako bi kide zeuden barruan. Horrek hilabeteko espetxe zigor eskaera eragin du, kalteak leporatuta. Kartzelaratzeko arriskua egongo da, zehazki, inputatuak biltegiratutako arma andanagatik.
Gogoratu beharra dago, fiskalak kontatutakoaren arabera, Ertzaintzak etxea hirugarren aldiz bisitatu zuenean, polizia nazional ohiak berak aitortu zuela tiro egin izana etxebizitzaren kontra. Halaber, horretarako erabilitako arma (9 mm-ko STAR pistola) eman zien agenteei, zulo natural batean gorde baitzuen.
Dena den, ertzainek ez zuten soilik arma hori eraman, polizia ohiak askoz gehiago baitzituen etxean, guztiak baimenik gabe, armak edukitzeko baimen arrunta baino ez baitzuen. Erabilgarriak ziren armen artean bazeuden aipatutakoa, beste zazpi pistola eta karabina bat. Gainera, gehienek, seik guztira, ez zuten identifikazio markarik, hau da, jatorri ezezagunekoak dira.
Honako hau da elementu horien zerrenda:
Hori gutxi balitz, akusatuak ehunka bala eta kartutxo biltegiratu zituen etxean. Hainbat kalibretako balak eta kartutxoak zeuden kutxetan zein kargadoretan eta horietako 27 legez kanpokoak ziren. Hain zuzen, hiruk mozketak zituzten, sei manipulatuak zeuden (jaurtigairik gabekoak ziren, baina norbaitek bala jarri zien) eta beste 18 punta hutsekoak ziren (munizio mota hori ez da legala).
Metatutako munizioa hain ugaria zen, ezen ertzainek ez baitzuten dena zenbatu, eta 115 kartutxo identifikatu gabe geratu ziren. Edonola ere, honen berri eman zuten:
Horrekin guztiarekin batera, 3 kilo eta 883 gramo bolbora atzeman zituen Ertzaintzak hainbat ontzitan.
Inputatuaren bildumaren barruan, dena den, gerra armak dira deigarriena. Gehienak erabilgaitzak dira, baina dauden bi hegazkin bonben artean, batek karga dauka: D1E lehergailua.
Kargarik ez dutenak honako hauek dira:
Polizia nazional ohiaren biltegiak, dena den, bazituen arma gehiago, guztiak erabili ezin direnak. Hala eta guztiz ere, bakarrak dauka horren ziurtagiria, beste guztiek ez:
Horietaz gain, miaketan hainbat armen 131 pieza agertu ziren, Mauser, Star eta CETME markakoak.
Agertutako arma mordoa analizatzeko Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren adituek eta peritoek parte hartu dute prozesuan.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]
"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.
Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.
Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]
Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.
Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.