Baiko enpresako pilotariek azaroaren 30era arte luzatuko dute greba


2020ko urriaren 21ean - 12:46
Greban dauden pilotariak, ELA sindikatuaren egoitzan.

Greba batzordea eta Baiko enpresako ordezkariak ostegunean bildu dira, gatazka konpondu aldera. Pilotariek azaldu dute zenbait punturi buruz "sakon" eztabaidatu ahal izan dutela, eta "hurbilketa bat" posible dela gaineratu dute. "Hala ere, enpresak oraindik ez dio inolako eskaintzarik egin greba batzordeari eta, hala izanik, greba bertan behera uzteko arrazoi nahikorik ez dago".

Pilotariek nabarmendu dute aldarrikapen asko ez direla ekonomikoak, eta enpresak ez duela puntu horietarako ere eskaintzarik egin. "Argi dago arazoa ez dela ekonomikoa, borondate arazoa baizik", diote. "Aurretik ere esan dugu, ez dugu nahi negoziazio hau gudu legal bat bilakatzerik, baina greba eskubidearen aurkako urraketak pilatzen ari dira". Hori dela eta, greba deialdi berri bat aurkeztea erabaki dute ondorengo egunetarako: urriaren 30a eta 31a eta azaroaren 1a, 2a, 6a, 7a, 8a, 9a, 13a, 14a, 15a, 16a, 20a, 21a, 22a, 23a, 27a, 28a, 29a eta 30a.

Bestalde, adierazi dute ez dutela bat egingo Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak bultzatutako elkartearekin. "Hasiera-hasieratik defendatu dugu elkarte parte-hartzaile baten beharra, sektoreko pilotari guztiei lekua egingo diena, elkartean sartzeko eperik jarriko ez diena eta zuzendaritza karguak inposaketa bidez erabakiko ez dituena. Horregatik, beti izango gaituzte bidelagun halako elkarte bat sortzeko eta kolektibo gisa ditugun eskubideak eta beharrak defendatzeko. Jakina, guk defendatuko dugun elkarte horrek parte-hartze demokratikoa izan behar du, estatutuak kolektibo osoaren artean adostu beharko dira, lortu nahi diren helburuak guztion artean finkatu, eta bozketa bidez aukeratu elkartearen zuzendaritza, osaera, osaketa, funtzionatzeko moduak eta erabakiak hartzeko prozedurak".

Nolanahi ere, haien ustez "albiste ona" da Baikok eta EPELek hausnarketa bat egin izana eta talde gisa egiten ari diren aldarrikapenen "zilegitasuna" onartu izana. "Espero dugu jarrera hori greba-batzordearekin datozen egunetan egingo diren bileretan islatzea, greba bertan behera utzi ahal izateko eta asteburu honetan bertan berriro lan egiteko aukera izan dezagun".

Baiko: "Ezinbestekoa da greba bertan behera uztea"

"Greba Batzordearekin egindako bileraren ondoren, Baiko Pilotak nabarmendu nahi du zoritxarrez bi aldeak oso urrun gaudela balizko akordio batetik", irakurri daiteke enpresak sareratutako oharrean. "Baiko Pilotak urratsak emateko borondatea agertu du, betiere egungo krisi ekonomikoaren egoerara egokituta. Hala ere, greba-batzordeak hasierako planteamenduei eusten die. Ezinbestekoa da greba bertan behera uztea, langile guztien ordezkariekin giro lasaian eta elkarrizketa eraikitzaile eta errespetuzkoan lan egiten hasteko".

Enpresak adierazi duenez, "krisi ekonomiko-sanitarioko egoera honetan, ezin du bere gain hartu Greba Batzordearen eskaerek eragiten duten gainkostua. Horrek, gutxi gorabehera %22,5 handituko lituzke enpresaren gastuak".

Asteburuko partidak, ETB1en

Bien bitartean, Baiko eta Aspe enpresek partidak antolatzen jarraitzen dute. Asteburuan, esaterako, hiru festibal egingo dira, Asteasun, Amurrion eta Tolosan.

ETBren eta EPEL Ligako telebista-eskubideak kudeatzen dituen Bainet enpresaren arteko akordioa medio, ETB1ek emango ditu hiru festibalak.

Bestalde, asteburuan hastekoa zen banakako txapelketa atzeratu egingo da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Naroa Iturain, pilota epailea
“Emakume epaile gutxi dago, gutxietsiak izateko beldurra dugulako”

Frontoia du habitat Naroa Iturainek (Iruñea, 1992). Pilotaria da, baita pilota epailea ere. Umetan ikusmina piztu zion palak, eta pasioari jarraika, esku-pilotan hasi zen gerora. Alabaina, ia behartuta egin zen epaile, emakumeen arteko neurketak pilotariek beraiek zuzendu... [+]


2023-05-11 | Estitxu Eizagirre
Nola osatzen da Herriarteko Txapelketako talde bat 250 biztanleko herrian?

Maiatzaren 13an Larraul-Azpeitia partidak jokatuko dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren baitan, eskuzko modalitatean. 18:00etan hasiko dira partidak Tolosaldeko herri txikian, eta urtetan pilota sustatzen egindako lanaren emaitza izango da: jai handi bat, lehen aldiz parte... [+]


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


Euskal Herriko zesta-punta liga antolatu dute, Iparraldeko eta Hegoaldeko lehiaketak bateratuta

Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko lehiaketak batu egingo dira Jai Alai League sortuz.


2022-12-15 | Jon Torner Zabala
Ados Pilota klubaren Binakakoa, ETBren programaziotik at

Ados Pilota klubak salatu du ETBk ez duela larunbatean abiatuko den Binakako Txapelketaren partidarik emango eta, ondorioz, Eusko Labelek ez duela txapelketa babestuko.


Eguneraketa berriak daude