Arrola dantza taldeak Izan Baita ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 20an Baigorrin. Baigorriko Etxauzia jauregiaren historia eta Nafarroako Erresumaren gainbehera kontatuko dituzte dantza, musika eta antzerkiaren bidez. Pandemiak guztiz oztopatu ditu prestaketak; baina, azkenean, urtebeteko atzerapenarekin, argia ikusiko du luzaroan ondu duten lanak.
Ikusgarriak dantzaren eta musikaren bidez kontatzen du historia, baina bi antzerkilari ere izango dira plazan. Horiek narratzaile rola izango dute, eta haien laguntzaz bideratuko da kontakizuna. Baigorriko Etxauzia jauregiari eta Nafarroako Erresumari lotutako ikuskizuna da. Gure herriaren historiaren pasartetxo bat erakutsi nahi izan dute dantzen bidez, eta horretarako Antton Kurutxarri historialaren laguntza izan dute. Etxauziaren garai oparoetan eta zoriontsuetan kokatzen da ikusgarriaren hasierako testuinguru historikoa, eta gero gainbehera etorriko da.
Eñaut Zaldunbideren gidaritzapean 18 dantza prestatu ditu taldeak, eta koreografiak prestatzeko tokiko dantzetan oinarritu dira. Kanpora begiratu beharrean, bertakotik sortu nahi izan dute; Nafarroa Behereko dantzetatik eta urratsetatik abiatu dira. Lurrean dantzatzeari edota garai batean Baigorrin urratsak mozteko zen moduari erreparatu nahi izan diote, besteak beste.
2019an hasi ziren entseguekin eta aurreikusi zuten urtebeteren buruan aurkeztuko zutela lana. Azken errepikak egiten ari zirela, ordea, pandemia etorri zen, eta bertan behera gelditu zen emanaldia. Guztiz eten zen jarduna, eta ordutik hainbat oztopo izan dira jendea elkartu eta prestaketekin jarraitzeko.
Ikuskizunaren ideia Arrolarena bada ere, hasierako asmoa zen Garaztarrak dantza taldearekin eta Baztango dantzariekin elkarlanean plazaratzea. Hainbat entsegu elkarrekin egin zituzten, baina konfinamenduaren ondoko baldintzetan oso zaila izan da baztandarrekin lanean jarraitzea. Beraz, Arrolako eta Garaztarrak-eko dantzariak plazaratuko dira oraingoan.
Guztira 33 dantzari, 2 antzerkilari eta 15 musikari izango dira oholtzan. Musika moldaketak Ekhi Lambertek egin ditu, eta berak zuzenduko du musikari taldea; tradiziozko dantzak eta kantuak izan ditu oinarri. Lambert ere oholtzan izango da gitarrarekin eta kantuan, Xendarineko ahizpekin eta Jokin Irungarairekin batera.
Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.