Baigorri eta Baztango gazteen topaketak egingo dituzte, ibarren arteko harremana sendotzeko

  • Bi Herriko Etxeek antolatu dute ekimena, eta apirilaren 14tik 16ra izango da Baztanen. 11 eta 15 urteko 40 gazte elkartzea da helburua.


2023ko martxoaren 09an - 13:32
Apirileko topaketetan Amaiurren egingo dute lo.

Baigorri eta Baztango gazteen topaketak egingo dituzte apirilaren 14tik 16ra Baztanen. Bi Herriko Etxeek antolatu dute ekimena lehen aldiz, ibarren arteko harremana sendotzeko helburuarekin. Atzoko, gaurko eta biharko sareak lelopean. 40 lagun elkartzea dute xede.

Bixente Hirigarai Baigorriko teknikariak kazetari esan dionez, gazteei mugakide diren herrietara joateko gogoa bultzatu nahi diete. Hala, 11 eta 15 urtekoei dago bideratuta topaketa, behin 16 urtetik aurrera ohitura handiagoa baitago mugitzeko. 

Topaketetan bi ibarren arteko harremanen historia erakutsi nahi dute antolatzaileek. Hirigaraik azaldu duenez apirilean alaba sareen gaia landuko dute: "Baztango emazte espioi batzuk ibili ziren alde batetik bestera mezuak eta jendeak pasatzen Espainiako Gerla zibiletik goiti". Horrez gain, mendi ibilaldi bat egingo dute, eta denbora librea ere izango dute gazteek, "elkar ezagutu dezaten".

Lehen topaketa hauetan Amaiurren egingo dute lo. Esperientzia ona izanez gero, udazkenean segida eman nahi diote ekimenari, kasu honetan Baigorrin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baigorri
Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-07-15 | Garazi Zabaleta
Langileak ordezkatzeko zerbitzua
Laborariek ere oporretarako eskubidea izan dezaten

Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibekin elkarlanean, laborariei bakantzak bermatzeko egitasmoa... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.


2023-12-12 | Irulegiko Irratia
Baigorri ibarrean arbol landatze bat eginen dute

Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.


2023-10-11 | Bea Salaberri
Ez adiorik, ‘Mixu’

Aitzineko hil amaieran joan zen gure artetik Mixel Oronoz apaiz-langile eta euskaltzalea.Berak nahi bezala joan zen oin puntetan, diskretuki, ez zuen dohaike goraipamenik nahi izan, alta ontsa merezituak zituzkeelarik.

Batzuek gogoan izanen dugu, euskararen alde zuen... [+]


Mixel Oronoz euskaltzale baigorriarra zendu da

Urte luzeetan Euskal Konfederazioko lehendakari eta bozeramaile izandakoa da. Apaiza izanik ere, Eliza katolikoaren jokamoldeak kritikatzeagatik ere ezaguna da Oronoz. 88 urte zituela hil da, eritasun baten ondorioz.


Sasitik Sasira

Beraz, Eltzegor taldeko lagunek “Ebiotz” lehen diskoaren ondoren “Sasitik Sasira” plazaratu zuten. Ari gara 1987-88ko kontuez, guretzako gaztetan 36ko gerrakoak ziren bezain aspaldikoak oraingo gazteontzako. Tokitan daude Aljerreko negoziaketak, egia.


2023-06-26 | Euskal Irratiak
Eltzegor taldea omenduko du Urmuga festibalak

Tologorri menditik Auñamendira, berriz heldu da Urmuga festibala. Uztailaren 13tik 30era hamarnaka kontzertu eta emanaldi eskainiko dituzte Euskal Herriko mendi kaskoetan, eskualdez eskualde musika eta natura uztartuz.


Betti, Filipe eta Jojo
Bidart anaiak: Etxe baten istorioa, herri baten kontzientzia hartzea

Emile Larre zenak Baigorriri jarri bertsoetatik dira, Erramun Martikorenak kantatuak: “Baigorriko herriak hegalak urrun tu / Denak ere malkarra, erroitz eta bortu / Bainan, zer inporta du, ni han nintzan sortu / Eta hantxet nahi dut engoitik zahartu… Germieta Belexik... [+]


2023-04-28
Igandean festa giroan egingo da berriz ere Nafarroaren eguna Baigorrin

Nafarroa osoko herritarren arteko harremanak estutzeko egunak ohiko tradizioarekin jarraituko du aurten ere Basaizeako kideek azaldu dutenez. Apirilaren 13tik hasita hainbat kultur ekitaldi egin dira dagoeneko Nafarroan Beherean zehar.


2023-03-23 | ARGIA
Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean izango da eta Kulturaldia 13tik 29ra

Nafarroa osoko herritarren arteko harremanak estutzeko egunak ohiko tradizioarekin jarraituko du aurten ere, eta giroa berotzeko aurreko asteetan osatzen den egitarauan, kultur ekitaldi ugari antolatu dira.


Eguneraketa berriak daude