Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen kabinete-bileran jakinarazi duenez.
Trump tartean denean, benetakoa eta alegiazkoa bereiztea ez da erraza. Kanada, Groenlandia, Panamako Kanala, Ukrainako mineralak...; orain, Bagram. Zenbat eta urrutiago, orduan eta mugarrituagoak dirudite Etxe Zuriko nagusiaren gurariak. Baina horrek ez du esan nahi gutxiago tematuko denik. Eta testuingurua aintzat hartu behar da.
Afganistango aire-base entzutetsuaren kasuan, hura eraiki izana erreklamatzea horren erraza ez zaiolako edo (sobietarrek eraiki zituzten lehen egiturak, Zahir erregearen garaietan, eta hedatu zuten 1980ko hamarkadako okupazio-aldian; 2001az geroztiko okupatzaile estatubatuarrek osatu egin zuten, Asiako aire-base militar handienetakoa bihurtzeraino), bestelako arrazoibide batzuei heldu die Trumpek: 2021eko abuztuko erretira itsusian han, talibanen esku, utzitako arma-gurkada ikusgarria... eta Txina baseaz jabetzen arituko litzatekeela.
Lehen argudioak, egiazkoa izanik, ez du aurrerabide handirik ematen. Estatu Batuek nahita –eraman ezin zituztelako– utzi zuten bertan egundoko tresneria militarra, Bagramen baino askoz gehiago Kabulen. Ahal zuten neurrian, matxuratu eta hondatuta, gailurik aurreratuenen kasuan behintzat. Baina hura guztia –eta ordura arteko afganistandar armada ofizialaren eskuetan zegoena– gerrako harrapakina dela deritzoten talibanei eskatzea alferrik izango da. Badirudi, gainera, “hondatuta” utzi zen tresneriaren zati bat bederen “berrosatzea” lortu dutela haiek, nola edo hala.
Bigarren arrazoibidea, gaur-gaurkoz egiatasun-itxurarik gabea, askoz bihurriagoa suerta daiteke. Trumpen esanetan, txinatarren kontrolpean legoke jada Bagram. Talibanek biribilki egin diote uko baieztapen horri, eta haiek esandakoa berretsi besterik ez du egin Pekinek. Txinaren kanpo-harremanetako usadio eta estrategien kontrakoa litzateke. Eta Trumpek ez beste inork ez du arrazoitu zer irabaz lezakeen hark Afganistanen aire-base bat beretuz. Batez ere, alboan, Pakistan, betiereko aliatu estua duenean; eta bertan Gwardar-eko portua eta aireportua, berak eraikita.
Bestelako kontua da Washingtonen administrazio berriko norbaiti otutzea 2021eko erretira “konpondu” egin behar litzatekeela... Asia erdi-erdian (“Txinak bonba atomikoak egiten dituen lekutik ordubetera”, Trumpek, guztiz oker, dioen bezala) aire-base erraldoi bat edukitzeko.
Baina, horretarako, gerra, iraganekoak bezalakoa, berrabiarazi beharko litzateke Afganistanen. Eta aurrekoetan ez bezala, ez litzateke ziurtzat eman beharko Txinaren neutraltasuna... bere kontrako egitasmoa litzatekeenean.
Zortzi aste falta dira azaroaren 5erako, Etxe Zuria hartzeko lehia hurbiltzen ari da azken txanpara, eta haren lorratzari iskin egiten dionak ere, edozein kantoitan egiten du topo kresalarekin. Azaroko hitzordu horrek argitzen baitu, adibidez, hiru urte hauetan isilpean egon den... [+]
Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.
2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]
Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]
Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]
Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]
2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]
Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere... [+]
Hogei urte pasa direla, berriz ere boterea hartu dute talibanek Afganistanen. Nazioarteko estatuek gobernu berri horri begira hartuko duten postura erabakitzeko orduan talibanen pentsamolde eta politika basatiek izanen dute eragina. Alta, beste behin ere lurpean dagoenak izanen... [+]