“Bagira” prozesua aurkeztu dute Ipar Euskal Herriko abertzale batzuk

  • 2024ko Aberri Eguna arte iraunen du gogoetak eta lurralde, belaunaldi, ibilbide, sektore eta engaiamendu maila guzietan dabiltzanei luzatu diete prozesurako gomita, Bidarrain egindako prentsaurrekotik.

"Bagira" prozesuaren aurkezpena, Bidarrain abenduaren 14an (Argazkia: Franck Dolosor)

2022ko abenduaren 15ean - 11:11
Azken eguneraketa: 12:23

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari buruz hausnartzeko asmoz, "Bagira" prozesuaren berri eman dute militantzia esparru ezberdinetan dabiltzan hamar abertzalek. Mugimendu abertzalea duela 60 urte loratu zen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan gaindi, Itsasuko Agiria plazaratuz urte hartako Aberri Egunaren kari. Sei hamarkadaz egindakoari aitortza eginez eta begirada gerora buruz jarriz, oinarriak eguneratu, helburu eta etapa partekatuak adostu, eta mugimendu gisa artikulatzeko jardunaldiak abiatuko dituzte ondoko asteetan.

Horrez gain, belaunaldi transmisioa bultzatzeaz gain, helburu eta baloreak publiko berriei zabaltzea ere dute xede. Hain zuzen, argi dute mugimendu abertzalearen geroa "belaunaldi aldaketak" baldintzaturikoa dela, eta lekukoaren pasatze hori lortu beharrekoa dutela.

"Bagira" aurkeztu dute abenduaren 14 honetan, Bidarrain ondoko hamar militanteek: Pantxika Ibarboure, Jean Noel Etxeberri Txetx, Terexa Lekunberri, Jeronimo Prieto, Ximun Lacroix, Nerea Peponnet, Iñaki Berhokoirigoin, Mattin Etxeberria, Anita Lopepe, Txomin Poveda eta Argitxu Dufau. Guztiak abertzaleak eta herri mugimenduan zein elkarte munduan ariturikoak, eta beraien izenean mintzo direnak. Oraingoz, 60 bat herritar dabiltza "Bagira" gogoetan.

"Inflexio puntua"

Beraien ustez, "existentzia sinple batetik abiatuz, borroka abertzaleak kuantitatiboki eta kualitatiboki aitzina egin du inflexio puntu garrantzitsu batera iritsi arte". Azkenik, ETAren jarduera armatuaren bukaera, Ipar Euskal Herrian lorturiko egitura instituzionala eta hauteskundeetan abertzaleek jasotako garapena direla eta, egoera "berri" batean daudela uste dute. Baina, gozoari gazia gehitu eta borrokak zein alternatibak gutxiegi "elgar gurutzatuz" eta modu "paraleloan" eramaten direla diote. Horri buelta ematea dute ere helburuen artean.

Horregatik diote garai egokia dela gogoeta eta definitze prozesua kolektiboki eramateko: "Erdi zabalik den leiho berri batean gaude, dauden aukerak hein handian eraikitzeko direlarik". Otsailean abiatuko dute prozesua, transmisio historikoarekin, apirilaren 8an eta 9an Itsasun eginen den Aberri Egunaren kari zor zaion lekua eginez. Ondotik, diagnostikoa bideratuko dute, apiriletik udara arte, mugimendu abertzalearen egoera eta biharko erronkak aztertzeko asmoz.

Azkenik, heldu den ikasturte hasieratik 2024ko apirila arte galdera potoloak jarriko dituzte mahai gainean: "Zer gara? Zer da abertzalea izatea gaurko munduan? Zer lortu nahi dugu? Epe ertaineko zer helburu eta etapa partekatzen dugu? Nola mugimendu egin? Nola antolatu eta artikulatu helburu horiek kausitzeko?". 2024ko Aberri Egunarekin emanen diote bukaera herri topaketen prozesuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2024-12-17 | Euskal Irratiak
Pantxoa Bimboire
“Lantegirik gabe ez dugu Euskal Herririk eraikiko”

Pantxoa Bimboire Haritxelar, Ipar Euskal Herriko Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun berria da azarotik. Ipar Euskal Herriko ekonomia munduko pertsona ezaguna da.


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


2024-12-10 | Euskal Irratiak
Karrikako publizitatea mugatzeko deia Elkargoari

«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.


2024-10-02 | Leire Ibar
Baxoan ahozko proba euskaraz egiteko eskubidea bermatu zuten irakasleak, ikerketapean

Uda aurretik, irakasle talde batek ekimen bat jarri zuen martxan ikasleek proba euskaraz erantzun ahal izateko. Kazetak adierazi duenaren arabera, orain gertatutakoa ikertzeko prozesua zabalik dago.

 


Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


2024-06-30 | Estitxu Eizagirre
Laugarren barrutian: Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz irabazle, eta eskuin muturra bigarren lehen aldiz

Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko... [+]


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Le Penen eskuin muturra irabazle Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da Batasun Nazionala, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko prefekturak emandako datuen arabera. Nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin.


Eguneraketa berriak daude