Badugu zer ospatua

  • Euskalerria Irratiak hiru hamarkada beteko ditu azaroaren zazpian. Lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik irrati iruindarra hiru hamarkada betetzera iritsi bada, bere komunitate ahaltsu eta eskuzabalari esker izan da. Eta komunitate horretako kideei zorionak eta eskerrak emateko festa antolatu du: 8.000 entzuleak, 200 kolaboratzaileak, 1.000 bazkideak, ehunka iragarleak, lagun guztiak daude gonbidaturik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 07an - 16:34
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hitzordua Zentral Kafe Antzokian da, 19:30ean. Ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte. Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk entxuferik gabe hiru bat kanta joko ditu; beste horrenbeste eginen dute elkarrekin diskoa prestatzen ari diren Joseba Tapiak, Ion Celestinok eta Nerea Erbitik; eta baita Edozein Bi taldeko kideek ere: Emausko Raperoetako Ritxek eta Soñadores natos taldeko Aingeruk hain justu.

Ordu bete inguruko ekitaldia izanen da, bi hitzartze laburrekin. Helburua da ospatzea Euskalerria Irratia euskaldunon hiri buruzagiaren berezigarri bihurtu dela; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren euskarazko komunikabideen kontsumoari buruzko inkestaren arabera, irismenik handieneko tokiko irratia da, eta hiri inguru batean errotzea lortu duen bakarrenetakoa: entzuleen artean %70 euskaldun berriak ditu, %62 goi ikasketadunak eta %60 50 urte baino gutxiagokoak.

Sustrai Colinarekin, elkarrizketatzaileak elkarrizketaturik

Urteurrena ospatzeko, kolaborazio berezia eginen du Sustrai Colinak Euskalerria Irratiarekin, elkarrizketatuak elkarrizketatuz, erran nahi baita ordu erdiko elkarrizketa bana eginen diela irratiko esatariei, eta elkarrizketa esatariaren saioan aireratuko da. Azaroaren 12tik aurrera, astean elkarrizketa bat eginen du Colinak.

Bestalde, urteurrenaren astean bertan, azaroaren bostetik bederatzira, egunero saio bat Irrintzi Dorreko estudioetatik at eginen du Euskalerria Irratiak: entzule baten etxetik, iragarle baten dendatik, kale gorritik… Bestela ere, denboraldi honetan, irratia jada astean behin saio bat egiten ari da Irrintzi Dorretik urrun, hain kounitatearengana hurbitzeko, zorionak eta eskerrak emateko. Dagoeneko Geltoki gunean eta Alde Zaharrean (euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioaren karietara) izan dira, baita Oltzako, Burlatako eta Barañaingo udaletxeetan ere.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


2019-03-29 | ARGIA
ARGIAren mendeurrenaren harira programa oso berezia antolatu du Euskalerria Irratiak

Martxoaren 28an Iruñeko Kondestable aretotik zuzenean antolatu du emisioa Euskalerria Irratiak, herritarrei bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera eskainiz. Bi orduan hamaika pertsonak aurten mendea bete duen euskarazko hedabideari buruzko ertzak landu dituzte.


Euskalerria Irratia: 30 urte eta gailurrean

Euskalerria Irratiak atzo ospatu zuen bere 30. urteurrena Iruñeko Kafe Zentral Antzokia betez. Bertan bildu zuen bere komunitate sendoa: langile, kolaboratzaile, iragarle, bazkide eta entzuleak, besteak beste.


FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

Astelehenean hasiko da Eukalerria irratia FMko 98.3 frekuentzian emititzen. Legezkotasun, indar eta kalitate osoz.


Euskalerria Irratiari lizentzia ematen dion foru agindua argitaratu dute

1997an abiaturiko bi irrati lizentzien esleipen prozesu luzea amaierara iristen ari da. Iruñerriko euskaldunak behingoz irrati euskalduna modu legezkoan entzun ahal izatetik gero eta gertuago daude. Lizentzia lortzeko prozesu luzearen berri ematen da ondoko lerroetan.


Lizentzia... eta lehertu zen festa

Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen ari ziren guztiak.


Lizentzia lortu duela ospatzeko festa egingo du Euskalerria Irratiak

Irailaren 30ean, Iruñeko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi batekin ospatuko dute "euskaldun eta euskaltzaleekin" Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela.


Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendaria
“Gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu”

Duela 30 urte ekin zion Euskalerria Irratiak uhinak airean jartzeko baimenak bideratzeari. Azkenean, 1987an lizentziarik gabe ekin zion irratigintzari eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda ibilbide horren guztiaren lehen lerroko lekuko... [+]


Lizentzia azkenean, erori da harresia

Azkar esaten da, 30 urteren ondoren Euskalerria Irratiak bere jarduerarako legezko lizentzia lortu du. Azkenean, 1987ko azaroan ekin zion emititzeari, baina lizentziarik gabe.


Eguneraketa berriak daude