BOS

Badu bere meritua

  • Fitxa: Itoiz Suite. Musika: Juan Carlos Perez. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Iker Sánchez Silva. Egitaraua: Juan Carlos Perez, Charles Ives eta Jean Sibeliusen obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 25ean.

    Denok buruan dauzkagun kanta ezagun eta maitatuak beste era batera moldatuta entzuteak badu bere erakargarritasuna, aldez aurretik geure buruari hainbat galdera egiten baitiogu: gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu bertsio berria? Balio bereziren bat erantsiko die kanta hauei formatu berri honek? Holako ideiak pasatzen zitzaizkigun burutik Itoiz Suite izeneko kontzertua entzun baino lehenago, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren interpretazioaren ostean zalantza guztiak argitu ziren.


2009ko abuztuaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Juan Carlos Perez Victoria Eugenia Antzokia

Juan Carlos Perez konpositorea, Itoiz taldea desagertu ondoren, gero eta gehiago hurbildu da musika klasikora, eta oraingo honetan saiatu da hainbeste arrakasta izan zuten abestiei egitura sinfonikoa ematen. Printzipioz ez da ideia txarra, baina emaitza ez da biribila izan. Badu Perez-ek ‘ofizioa’ orkestratzerakoan, baina horrek ez du esan nahi suite honetan agertzen duen orkestrazioak benetako klasea duenik. Nahiko ondo gobernatzen du soka, hori bai, eta une politak lortu ditu sokazko instrumentuekin, hala nola, Lau teilatu kantaren sarreran, benetan fina. Baina gehiegi erabili du metala, eta ez modu egokiz, gure ustez. Bestalde, eta beti gure ikuspuntutik, gehitxo erabili du perkusioa... eta kanta guztiak perkusioaren apoteosi batekin amaitzen dira... oso prebisiblea, beraz. Esan bezala, egitura txukuna dute suite-aren numero guztiek, baina, bene-benetan, hobe kanta zoragarri hauek bere horretan uztea, beren izaera orijinalean. Perez-ek sekulako talentua duela frogatu du urte guzti hauetan, eta mundu klasikoan zeresana izango du, baina bertsiorik ez, mesedez.

Nahiz eta saioaren izenburua Itoiz Suite izan, Bilboko Orkestrak beste obra pare bat jo zuen. Charles Ives amerikarraren The unanswered question (Erantzun gabeko galdera) izeneko pieza inkietanteak, baleko interpretazioa izan zuen. Zaila da benetan sokarekin mantendu behar den pianissimo-a delikadeziaz eta aldi berean trinkotasunez mantentzea. Hor ibili ziren bilbotarrak, kili-kolo, baina tira, interesa lortu zuten.

Jean Sibelius-en Karelia suitea alaitasunez eta erritmoz jo zuten, baina soinua ez zitzaigun oso zaindua iritsi.

Propina pare bat eman zuten: lehenengoa, Juan Carlos Perez-ek eta Itoizko beste kide batek, Jose Garatek (egun Bilboko Orkestrako kontrabaxu-jotzailea denak) elkarrekin abestutako kanta bat, eta, nola ez, Lau Teilatu.

[Kritika guztiak Donostiako Musika Hamabostaldiko webgune berezian]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BOS
2013-01-29 | ARGIA
Euskadiko eta Bilboko orkestrak fusionatzea proposatu du Jose Luis Bilbaok

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadiko (EOS) eta Bilboko (BOS) orkestra sinfonikoak fusionatzeko proposamena luzatu dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari. Bat egiteak "onurak" ekarriko lituzkeela dio Bilbaok, eta "traumarik gabeko... [+]


2011-10-26
Harrizko dramatismoa

Fitxa: “Tristan und Isolde”, Wagner. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Miguel Ángel Gómez Martínez. Bilboko Operako Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszenako zuzendaria: Pierluigi Pier’Alli. Protagonistak: Torsten Kerl... [+]


2011-02-06
Miren Urbieta: “Kantuan teknika da gakoa, ahotsa erabiltzeko modu egokia”

Isiltasuna izan zen lehenengo. Orkestraren akordeak, gero. Ondoren, sopranoaren ahots zirraragarria Jesus Aranbarriren lana interpretatzen. Miren Urbieta da, kantuan bakarlari.

Duela bi urte ezagutu zintugun hainbatek, 2009ko azaroan, Argiaren 90. urteurrena ospatzeko... [+]


2009-09-07
Amaitzeko, goxotasuna

Fitxa: Lyongo Orkestra Nazionala. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: Michel Plasson. Orfeoiaren zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro. Bakarlariak: Ana Salaberria eta Paul Armin Edelmann. Egitaraua: Debussy, Bizet, Fauré, Franck eta Ravel-en obrak. Lekua:... [+]


2004-11-03
Erkorekaren obraren estreinaldiarekin abiatu du ganbera denboraldia BOSek
Bilboko Orkestra Sinfonikoak Gabriel Erkorekaren Biola, klarinete eta pianorako trioa obraren estreinaldiarekin hasi zuen atzo (2) ganbera denboraldi berria. 2005eko maiatzaren 17ra bitartean 15 kontzertu eskainiko dituzte.

2004-10-27
Carmelo Bernaolari omenaldia
Bilboko Orkestra Sinfonikoak Carmelo Bernaola konpositorea omenduko du bihar (28) Gasteizen bere obrak interpretatuz. Bestalde, Arabako hiriburuko Musika Garaikideko Zikloari Otxandioko konpositorearen izena jarriko diote.

2004-09-30
BOSek denboraldi berriari ekingo dio gaur
Bilboko Orkestra Sinfonikoak denboraldi berria zabalduko du gaur (30). 2004-2005 denboraldiko lehen emanaldia Asier Polo biolontxelo-jotzaile bizkaitarrak eskainiko du Euskalduna Jauregian.

2004-08-06
Gotzon Aulestiaren obrak eskainiko ditu BOS-ek Ondarroan
Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOSek) iaz hil zen Gotzon Aulestiaren obrak joko ditu bihar (7) Ondarroako Andra Mari elizan, arratsaldeko 20:00etan, Pedro Maria Unanue musikaldiaren baitan.

2004-02-25
“El Caserío” eraberritua estreinatuko da bihar Arriagan
Jesus Guridiren "El Caserío" zartzuela eraberritua estreinatuko dute bihar (26) Bilboko Arriaga antzokian. Maribel Belastegik egindako egokitzapena Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Abesbatzak taularatuko dute, bakarlariekin batera.

2003-10-02
Mahler-ek emango dio hasiera BOS-en denboraldi berriari
Euskalduna jauregian eskainiko duen Gustav Mahler-en "Resurreccion" obrarekin emango dio hasiera denboraldi berriari Bilboko Orkestra Sinfonikoak. 2003-2004 denboraldian hogei kontzertu eskainiko dituzte guztira.

2003-09-18
Asteburu honetan OLBE-ren eta BOS-en denboraldiari hasiera emango zaio
Datorren larunbatean (20) Opera Lagunen Bilboko Elkarteak Bilboko opera denboraldia hasiko du eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak berriz, Orkestra Handien Ziklo berriari emango dio hasiera igandean (21). OLBEren 2003-2004 denboraldia Giacomo Pucciniren "Manon Lescaut" operarekin... [+]

Eguneraketa berriak daude