Eremu “ez euskaldunetik” mistora pasatzea eskatu du Mañeruko udalbatzak eta Nafarroako Parlamentuak eskaera onartu dezan PSN edo Navarra Sumaren aldeko botoak beharko dira –gainerako alderdiek alde bozkatuko dute–, baina horretarako borondaterik ez dutela adierazi berri dute batak zein besteak. “Hauteskundeetarako bost hilabete baino gutxiago falta dira eta ziurrenik kalkulagailuarekin daudelako ez dute pauso hau eman nahi PSNn, bestela ez da ulertzen”, esan digu Geroa Baiko Jabi Arakamak.
Euskararen Legean aldaketak egiteko 50 parlamentarietatik 26ren babesa behar da eta beraz, Mañeruren nahia bete eta eremu “ez euskaldunetik” mistora pasatzeko ez dira nahikoa Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerraren botoak. Hori jakinik, alderdi horiek PSNren atea behin eta berriz jo dute hilabeteotan, Mañeruren proposamenarekin bat egin dezan. Erantzunik jasotzen ez zutela-eta, parlamentura eraman dute azkenean proposamena, eta hilabete baten bueltan bozkatuko dutela kontatu digu Jabi Arakama parlamentariak, baina astelehenean garbi mintzatu zen PSNko Ramon Alzorriz: eremu mistoa zabaltzeko borondaterik ez dute uneotan, "nafarren egunerokoan eragiten dutenetan dugu orain kezka eta ardura”.
“Ez dut uste Mañerun ulertuko dutenik”
PSN eta Navarra Sumaren hitzak entzunda, Arakamak dio ez dirudiela ez batak ez besteak eskaera babestuko dutenik, “baina aldi berean bi bozeramaileek esan zuten ez zutela erabakia %100 hartuta eta beraz jarraituko dugu konbentzitzen saiatzen, azken unera arte”. PSNren jarrerak ez du hainbeste harritu Arakama, “kontuan hartuta hainbat hilabetez aritu garela haien atzetik lege proposamenarekin bat egin zezaten eta ez dugula sinatzerik lortu”. Dena den, halako kasuetan sozialistek argudio gisa erabiltzen duten errealitate soziolinguistikoa oso garbia da Mañerun, herriko haurren hiru laurdena esaterako D ereduan daude matrikulatuta Garesen, “eta zalantza gutxi izan beharko genuke guztiok, beraz beste arrazoiren bat baldin badago, azaldu beharko dute”, dio Arakamak, eta hauteskundeak bertan direla gaineratu du.
Geroa Baiko parlamentariaren esanetan, Mañeruko herritarrek nekez ulertuko dute PSNk ezetz bozkatzen badu, eta gogoratu du herrian egin diren inkestetan eremu mistora pasatzearen alde agertu dela bizilagunen gehiengoa.
"Eskuineko alderdiak saiatzen dira eskubideak konfrontatzen, baina ez dugu inolaz ere uste eskubideak konfrontatzen hasi behar dugunik, eskubideak gehitzen baizik"
Lehentasunak eta bigarren mailako eskubideak
Orain kezka eta ardura beste bat dela arrazoitu du PSNko ordezkariak, eta hitz ezagunak zaizkigu, euskaldunoi sarri aurpegiratu zaigulako lehentasunen kontua hizkuntza eskubideak zapaltzeko. “Aitzakia garbia da –dio Arakamak–. Gu ere oso kezkatuta gaude osasungintzako itxaron zerrendekin, enpleguaren prekarietatearekin, etxebizitza duin batera sartzeko dauden arazoekin… baina hizkuntza eskubideak ezin dira inoiz bigarren mailan geratu, beste arazo larri batzuk daudelako. Aitzakia hori erabili izan da beste batzuetan ere eta eskuineko alderdiak saiatzen dira eskubideak konfrontatzen, baina ez dugu inolaz ere uste eskubideak konfrontatzen hasi behar dugunik, eskubideak gehitzen baizik. Mañeruko udalbatzak bere eskaeran garbi utzi zuen moduan, eskubideez ari baikara, eta Mañeruko euskaldunen eskubideak hobeto egongo dira bermatuta herria eremu mistoan sartzen bada. Gainera, euskaldunon eskubideak bermatzeak ez dakarkio inolako kalterik ez euskaldunari”.
“Euskarak ofiziala izan behar du Nafarroa osoan”
Ildo horretan, Nafarroaren zonifikazioak inolako zentzurik ez duela dio parlamentariak, “inoiz ez du izan, eta orain are gutxiago: 1986ko errealitate sozial, politiko eta soziolinguistikoak ez du zerikusirik gaur egungoarekin, eta Geroa Baitik beti esan dugun moduan, Euskararen Legea aldatu egin behar dugu, zonifikazioa amaitu behar da eta euskarak ofizial izan behar du Nafarroa osoan. Egia da errealitate soziolinguistikoa oso anitza dela Nafarroan, eta ulertzen dut Buñuel edo Korteseko udalek eskaintzen duten zerbitzua ezberdina izatea Leitza edo Goizuetarekin alderatuta, baina euskarak ofiziala izan behar du lurralde osoan. Arazoa da Nafarroako parlamentuan inoiz ez dela egon gehiengo bat horren alde”.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]
Mañeruko herritarrek, udalbatzak babestuta eta Hordago taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute zonifikazioaren aurka. Hamar egun pasatu dira eremu mistoan sartzeko proposamenari atea itxi ziotenetik Navarra Sumak eta PSNk.
Mañeru eremu "ez euskaldunetik" mistora pasatzeko eskaria egin du aho batez udalbatzak urtarrilean, eta horretarako Nafarroako Parlamentuan gehiengoaren babesa behar du. Ostegunean egin dute bozketa, eta bertan behera gelditu da udalbiltzaren nahia PSNek... [+]
Mañeruko Udalean “amorrua” da nagusi, “ez dugu ulertzen PSNren jarrera”, azaldu dio alkateak ARGIAri. PSNk aurreratu du ezetz bozkatuko diola udalerria eremu “ez euskaldunetik mistora" pasatzeari eta beraz, PSN eta Navarra Sumaren... [+]
Herriko udalak berak eskatuta, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak zonifikazioaren legea eraldatzea proposatu dute Nafarroako Legebiltzarrean. María Chivite eta Javier Esparzaren alderdiek aurka bozkatuko dutela aurreratu zuten, erabakia irmoa ez den... [+]
Mañeruko bizilagunen nahiarekin bat egin zuen aho batez udalbatzak apirilean: eremu "ez euskaldunetik" mistora pasatzea. Eskaera onartu ala ez hilabete honetan bozkatuko du Nafarroako Parlamentuak, eta PSNren botoak erabakigarriak izango dira.
Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]
Urriaren 22an egun osoko egitaraua antolatu dute Errigora, Agerraldia eta Hordago herri ekimenek, euskara ardatz hartuta, baina ostegunean jakinarazi dute udalaren traben erruz ezingo dutela aurreikusitako Deskontrolen kontzertua egin. Halere, 17:30ean Tuterako kaleak hartuko... [+]
12 familiak eskatu dute euskarazko D eredua Larragako San Miguel eskola publikoan, baina Hezkuntza Departamentuaren erantzunik ez dute jaso eta Mendigorriako eskolarekin gertatu zen moduan, errezeloa dute D ereduko eskaintza ez dela garaiz iritsiko aurrematrikulazio garairako... [+]