Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon.
Debako udal liburutegian gertatzen ari dena ilegala al da? Diskriminatzailea al da?
Legal-ilegal markoan sartu aurretik, adinaren araberako murrizketa bat egonik diskriminazio zantzuak dauden neurrian, juridikoki egiten duguna da proportzionaltasun testa, alegia diskriminazioa izan daitekeen egoera hori baloratzeko testa. Testak balio digu ikusteko ea kolektibo jakin bati (umeei) egiten zaion murrizketa ongi ala gaizki ezarritako murrizketa den (nahiago baduzu, ea legala-ilegala den). Hiru elementu nagusi hartu behar dira kontuan: ea helburu bidezko edo zilegi bat duen neurri horrek, helburu hori lortzeko aplikatu dugun neurria egokia al den, eta azkenik, neurri hori beharrezkoa eta ezinbestekoa den.
Helburua bidezkoa da? Udal gobernuak bere komunikatuan dioenez espazio falta da arazoa, eta neurri hori gabe bizikidetza arazoak egon daitezke, baina heldu eta haurren espazioak bereizita daudela jakinda, ez dago batere garbi zein den neurri honen helburua, benetan espazio falta dagoen edota neurri hori gabe bizikidetza arazorik dagoen (lehenengo frogatu beharko litzateke bizikidetza arazo bat dagoela; gainerako liburutegi guztiekin alderatuta, Deban bakarrik dago bizikidetza arazo bat?).
Bigarren puntua: egokia da hartzen ari garen neurria, helburu hori lortzeko? Bada, ez dakit zein modutan haurrak 16:30-17:30 artean bakarrik egon ahal izateak laguntzen duen bizikidetza hori hobetzen, aintzat hartuta, berriz diot, bi espazioak (haur eta helduen liburutegia) bereizita daudela. Eta espazio falta bada arazoa, neurri horrek lortzen du espazio falta orekatzea? Zergatik da neurri murriztailea bakarrik 6 urtera artekoentzat?
Azken puntua: neurri hau beharrezkoa da? Beharrezkoa da kolektibo jakin bati eskubideak kentzea? Ez dago beste modurik helburua lortzeko? Hemen ere, planteamendua erori egiten da: arazoa espazio falta bada, beste neurri batzuk hartu daitezke, edota denei murrizketa berdinak aplikatu ahal zaizkie. Berdin arazoa bizikidetza bada: astelehenetan helduak egon daitezke, asteartetan haurrak… murrizketak denentzat berdinak izan daitezen. Nire susmoa da, udal gobernuak ez badu beste argumenturik helburua eta neurria ongi justifikatzeko, ez duela proportzionaltasun testa pasatzen.
Proportzionaltasun testa ez badu pasatzen, ilegala da?
Proportzionaltasun testa ez badu pasatzen, neurria diskriminatzailea da kolektibo batekiko, eta administrazioak argi eta garbi neurria aldatu beharko luke, bai, berdintasuna bermatzeko.
"Nire susmoa da, udal gobernuak ez badu beste argumenturik helburua eta neurria ongi justifikatzeko, ez duela proportzionaltasun testa pasatzen"
Inongo arauditan ez dago idatzita ordutegi murrizketa, urtetan mantenduriko praktika bat da. Horrek nola eragiten dio aferari?
Asko eragiten dio, administrazio publikoaren edozein jarduerak araudian jasota egon behar baitu, eta ordutegia atean jarrita dago, webgunean ere bai, baina Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 legeak 18.2 artikuluan garbi dio gutxieneko ordutegiak erregelamendu bidez zehaztuko direla, “Euskadiko irakurketa publikoko sarearen erabiltzaileen eskubideak bermatzeko”. Argi eta garbi liburutegiak erregelamendu bat behar du, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak zehaztuz, eta erregelamendu hori ez betetzeak dakarren ondorioa, isuna edo zigorra. Adibidez, liburua garaiz ez itzultzeak dakarren zigorra.
Familiak urtebeteko haurrarekin arratsaldeko seietan badaude liburutegian, zein da ondorioa? Liburuzainak esango dizu ateratzeko zertan oinarrituta? Eta zein da isuna? Are gehiago, 6 urtera arteko haurrarekin 16:30-17:30 ordutegitik kanpo egotea ez da desobedientzia ere, ez dagoelako araurik desobeditzeko!
Ordutegi murrizketa ez badago arau batean ongi jasota, oso larria da. Araudian jasoko balitz, arauak esplikatu beharko luke zergatik egiten duen ordu murrizketa hori, eta justifikatu egin beharko luke neurria, gainera kontuan hartuta ez dela beste inon gertatzen; zer da Deba berezi egiten duena, arau hori ezartzeko?
Beraz, inongo arauditan jasota ez dagoenez eta praktika batean oinarritzen denez, familiek eskubidea dute edozein ordutan egoteko?
Ez dute ondorio juridikorik izango.
"6 urtera arteko haurrarekin 16:30-17:30 ordutegitik kanpo egotea ez da desobedientzia ere, ez dagoelako araurik desobeditzeko!"
Liburutegia Denontzat herritar taldeak Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Liburutegi Zerbitzuaren atea jo duenean, honek erantzun die liburutegien eskumena udal gobernuena dela, eta gainera, Liburutegien Legeak ez dioela gaiaz ezer ez.
Liburutegien Legeak bai aipatzen du, adibidez, erabilera publikoko liburutegiek irekita egon behar dutela guztientzat, “adina, arraza, sexua… dena dela”. Garbi dio, inolako bereizketarik gabe denentzat egon behar duela irekia liburutegiak, eta bereizketa egiten baduzu, oso-oso ongi justifikatu behar duzu zergatia (berriz ere, proportzionaltasun testera garamatza).
Eta eskumenei lotuta, ulertzen dut udal bakoitzak zehaztu ditzakeela liburutegiko ordutegiak, baina 21. artikuluak dio Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Liburutegi Zerbitzuaren eskumena ere badela “irakurketa publikoko sarearen ikuskapena”, eta praktika diskriminatzaile bat ezin da onartu.
Eta legeez ari garelarik, Haur eta Nerabeen Legea aipatu nahiko nuke, 2024an atera berria, eskubideen artean hezkuntzarako eta kulturarako eskubideak defendatzen dituena (liburutegiak bete-betean hartzen ditu) eta bilatzen duena haur eta nerabeak ez diskriminatzea, ez helduekiko, ez haurren artean egoera sozioekonomikoagatik (eta liburutegiek ziurrenik mesede handia egingo diote egoera sozioekonomikoan okerrago daudenei). Administrazio publikoari hainbat printzipio eta betebehar zehazten zaizkio haur eta nerabeen eskubideen defentsan; 2024an lege hau atera eta Deban egoera hau izatea, tira…
Bestalde, umeez ari gara, baina genero ikuspegitik ere, aintzat hartuta Debako ama talde horrek berak esan moduan nagusiki emakumeak direla haur horien zaintzaz arduratzen direnak, zaintzaile diren emakume horiei ere zuzenean eragiten die aferak, eta administrazio publikoak derrigortuta daude euren neurrien genero inpaktua neurtzera, ea neurri horiek emakumeei modu kaltegarrian eragiten dien.
"Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Liburutegi Zerbitzuaren eskumena ere bada 'irakurketa publikoko sarearen ikuskapena', eta praktika diskriminatzaile bat ezin da onartu"
Arartekoaren atea ere jo dute, baina honek erantzun die kudeaketa eredu baten edo bestearen artean ez dagokiola esku hartzea.
Oso harrituta nago, egia esango dizut. Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak ikerketa bat aurrera eramatea, baloratzeko ea neurriak proportzionaltasun testa pasatzen duen ala ez, eta ez badu pasatzen, diskriminazioa dago.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]