Badago beste alternatiba bat: borroka, amnistia

  • Euskal preso politikoen gaiari erreparaturik, topikoak nagusitzen dira etengabe boterearen menpe dagoen edozein komunikazio-tresnatan. Hala, inolako suspenserik eragiten ez duten emanaldikako albiste bihurtu dira.


2017ko maiatzaren 30ean - 06:32

Ezer berezirik albistegiari dagokionez, arduratzen, kezkatzen eta motibatzen gaituen zerbaitengatik izango ez balitz: geure euskal preso politikoak. Aipatu komunikazio-tresnek hizkuntza bikoitza darabilte baina leku berean amaitzen dira. “Demokrazian ez dago preso politikorik”. “Ez dago preso politikorik espainiar estatuan eta frantses estatuan”. “Terroristak dira”. “Biktimek erreparazioa exijitzen dute”... Halakoak mezuaren oinarrizko zati bihurtu dira. Hau da, mezu politiko gogorra, epai-emailea eta mutu uzteko moduko errepresalia mugagabea.

Bigarren zatia, alegia, “Haien eskubideen jabe dira”. “Etxetik hurbilago ekarri behar dituzte”. “Legea bete beharra dago”. “Espetxe-erregelamendua bete beharra dago” lehen zati nagusiaren kamuflaje-jantzia besterik ez da, betiere legalitatearen eta giza-eskubideen ikuspegitik. Izan ere, mezuaren lehen zatia isilean gordeta, jendartearen sentsibilitateari sakon eragiten diote.

Ezkutaketan jolasten ari diren bitartean, erantzunak lapurtu egiten dizkigute. Hau da, ba al dago demokrazia Euskal Herriarentzat? Zinez, ba al dago, arrazoi politikoak tarteko, presorik? Ziur da preso politikorik ez dagoenik espainiar estatuan eta frantses estatuan? Zer da terroristen kontu hori? Biktimek erreparazioa exijitzen dute, eztabaida interesgarri eta garrantzitsua edozein gatazka politikotan, baina gaurkoak ez du denerako ematen.

Aldiz, iritzi baten mezu kikilduari eta beldurtuari jarraiki, kamuflatu egiten ditugu halako galderak eta behar diren erantzunak, zorigaiztoko kontuetan sartu gabe gure okupatzaile, zapaltzaile eta esplotatzailearen eskubidez aritzen dena. Hala izanik, jende asko aritzen da etsaiak justu nahi duenaz, guztion etsaia bada ere, edo hala ulertzen dut nik.

Hala, urruti dagoen baina antzekoa den beste esparru bati erreparatuta, miresteko modukoak dira Ekialde Ertaineko errefuxiatuekiko solidaritatezko sentimenduak, baina Mendebaldeak eragindakoak, beti lapurretan aritu baita: gasa, ur naturala, petrolioa, metal preziatuak, lurralde geopolitiko estrategikoa eta abar. Ulertzeko moduko sentimenduak, kasualitatez, Mendebaldeak Asian, Afrikan eta Ekialde Ertainean, laburbilduz, eragindako hondamendi handien, inbasioen eta sarraskien ostean agertzen direnak.

Stop ez da eskatzen herrialde libreetan egindako injerentziari, sakeoari, gaizkiaren hatzaparretatik askatzeko inbasioei, inperialismoari… Lehenengoz gerrak eta inbasioak egiten ditugu, eta ondoren, inbasoreek nahiz sarraskitzaileek inolako erantzukizunik hartu gabe, “denon” baimenarekin egindakoaren ondorioak guztioi dagozkigula onartzen dugu, aintzat hartu gabe hondamendien eragileak estatuetako benetako botere ekonomikoak direla.

Horrenbestez, espainiar estatuari eta frantses estatuari interesatzen zaizkien giza-eskubidez aritu beharrean, zergatik ez dugu hitz egiten preso politikoak egoteko arrazoiei buruz eta, zehazki, euskal preso politikoei buruz? Zergatik ez gaztaka politikoaren existentziaz eta beraren ondorioz dauden errepresaliatu politikoez?

Diogu, era berean, gauza bat direla errepresiogile, okupatzaile eta esplotatzailearen  mesederako egindako giza-eskubideak, xede berarekin laudatuak izaten direnak, eta beste gauza bat dira gutariko askok gogoan ditugunak, benetan guztionak eta guztiontzat direnak, hau da, giza-eskubideak eta eskubide politikoak: etxebizitza, hezkuntza, osasun-prestazio guztiak, ikasteko eskubidea, atsedenaldia, kultura antipatriarkala, solidarioa izatekoa eta tiraniari aurre egitekoa, askatasuna, inbaditua eta masakratua edo herritik desplazatua ez izatea, immigrazioa, erbesteratzea…

Halaber, gizabanakoen eskubide indibidualak zein kolektiboak: hizkuntza, etnia, kokapen geografikoa, garapena, sexua, sinesmena, pentsamendu politikoa, ados ez egoteko eta desberdinak izatea, internazionalismoa… Horren arrunta eta argia den zerbait kamuflatu edo ukatu egiten da.

Euskal Herriari badagozkio aipatu eskubide guztiak, bai eta, euskal langileei eta presoei ere. Halaxe diogu, besterik gabe, eta hitz guztiekin ere bai. Modu horretara, batzuek eta besteek, defendatzen den sistemak eta beraren aurka egin nahi ez dutenek (sufrimendu eta ziurgabetasun handia dakarrelako) sortutako zurrunbilo horretan nahaste-borraste handia dago.

Gogoan dugu amnistia eta hala diogu modu argian, gairik zuzenena eta solidarioena izateaz gain, gure borroka politiko eta sozialerako onena delakoan gaudelako betidanik. Hori da militanteen duintasuna eta Euskal Herriko etorkizuna kaltetzen ez dituen bide bakarra. Alabaina, ez gara sartzen estatuek gure preso politikoak askatzeko eska ditzaketen premisetan, mahai politikoaren gainean ez daudelako, ez eta, duintasunaren mahaiaren gainean ere.

Euskal presoak preso politikoak dira, hain zuzen ere, askok aldarrikatzen dugun etorkizun aske eta sozialistaren aldeko eta dena eman duten militante politikoak. Kalean izan behar dute, modu horretara, Euskal Herria sozialistaren aldeko prozesu iraultzaileari jarraipena emango diote, eta hori guztia ezin daiteke aldarrikatu amnistiarik gabe.

Amnistiaren bidez ez bada, ez dago bestelako irtenbide globalik preso politiko guztientzat. Oso gutxitan, preso bati edo besteari aukera indibidual polita aterako bazaio ere, arautegia bete ezean, gainerakoak boletorik gabe geratuko dira. Azken finean, espainiar estatua eta frantses estatua dira arautegia eta gradua nahiz haren aplikazio-denbora ezartzen dituztenak, eta loteria ez zaie guztiei egokitzen, ezta ametsetan ere!

Era berean, gure ustez, lehen mailakoa den gai bat aipatu nahi dugu, nahita edo nahi gabe isilpean gordetzen dena. Esan beharra dago, gure preso politikoen alde egiteko, etsaiaren giza-eskubideak aldarrikatzen dituen borondate oneko jendea dagoela. Dena dela, legea bete behar dela esaten dugunean, noizean behin deseroso eta errebelde edo bizitza osoan erresistente izateagatik, asimilatu, alienatu eta zigortzen gaituen legea aplikatzea esaten diogu okupatu eta zapaltzen gaituen sistemari.

Espetxe-erregelamendua bete behar dela esaten dugunean, jakitun izan behar dugu euskal preso politikoak eta beste batzuk gizagabeko baldintzak pairatzea exijitzen ari garela, besteak beste,  hormigoizko blokeetan giltzapeturik, inor ikusi gabe eguneko 24 orduetan kartzelariak edo beste presoren bat bi ordutan izan ezik, soinurik gabeko zulo zikin-nazkagarri batean, zeru laukiduna ozta-ozta ikus dezakegu gure buruen gainean dauden barrote edo sare metalikoen artetik, bakartasuna eta isiltasuna dira nagusi, halaber, mehatxuak eta mespretxua eguneroko kontuak dira, bai eta, zigorrak ere, pertsona, euskaldun eta iraultzaile izateari eusteagatik.

Espainiarren eta frantsesen legeria zein euskal eta espainiar burgesiarena iraultzailea eta erresistentea zigortzeko eginak dira, eta frantses nahiz espainiar arautegi horiek ez dute eskubide edo printzipio etiko zein demokratiko izpirik ere, etxetik gertu izatea komenigarri da bai, baina hori irabazi egin beharko duzu, horretarako, arauak bete behar dituzu eta ondoren zure espetxe-egoerak hobera egingo modu progresiboan (edo ez).

Horrelako xantaiaren bidez sistemak jokaera egokirik izan ote duzun baloratuko du, hala, egunero zure euskaldun-mailak behera egiteko, zu baino egoera kaskarragoan dauden lagunekiko solidaritatea gutxiagotzeko, herrikide euskaldunentzako eta beste batzuentzako borroka-eredurik ez izateko, zure ongizatean pentsatzeko besterik ez. Guzti horrek garrantzi handia du euskal borrokalarien belaunaldi berrietan, bai gure gudariek amore eman duten kasuan, bai eutsi egin badiote eta haien hatzaparretatik askatzen ditugun kasuan ere. Edonola ere, funtsezko da gehien maite dugunaren aldeko borrokari eusteko, hau da, gure Euskal Herriko langileen alde.

Errenditu zirenek erabakirik okerrena hartu zuten, hau da, errendizioaren bidea. Bizitza osorako hartutako erabakia da, eta eskakizunak, erreklamazioak edo aldarrikapenak bideratuak eta neurtuak izaten dira. Halako bidea hartzen duen oro besoak eta hankak lotuta geratzen da betirako Euskal Herriaren askapen soziala eta nazionala lortzeko borroka-eskema planifikatu nahi badu. Berriz diogu: errendizioa aukera bat da, hala ere, aukerarik okerrena da, okupa gaitzakete baina horrek ez du esan nahi garaitu egin gaituztenik.

Bestalde, okerretan txikiena ez dugu nahi, ustez, bideragarri den beste aukerarik ez dagoelako. Era berean, ez dugu nahi posible dena, gainerako guztia ezin daitekeelako lortu, haiek dioten bezala. Arrazoi argia dago horretarako, lehenik, gure grinei inolako mugarik jarriko ez diegulako, eta pentsatzea eta nahi duguna desiratzea galarazten duen polizia errepresiborik onartuko ez dugulako gure baitan.

Ez diegu burdin sarerik jarriko gure atzetik etorriko direnei. Gu ez gara izango askapen-prozesu historikoa etengo dutenak, gure atzetik datozenek aurrera egin beharko dute, bai eta, haien ordezkoak ere. Argi eta garbi, jaun-andre erreformistak eta norberaren ongizatearen zaleak (espainiarra, frantsesa edo euskalduna). Guk ez dugu alferrik galduko libre izateko aukera, burokraziak hala erabaki badu ere.

Gure jardunbidean aintzat hartuko dugu, euskal langileei begira, guretzat onuragarriena dena, bai eta, zuzenena, solidarioena, etikoena, bidezkoena eta arrazoizkoena ere. Baina aurrean izango ditugu, zuzenean edo zeharka, hurrengo hauek ekarri edo ekarriko dituztenak: alienazioa, “norberak bere burua salba dezala”-ren filosofia, solidaritaterik eza, mirabekeria kamuflatua, burgesiaren demokrazia, isiltasuna basakeriaren aurrean, inperialismoaren konplize izatea eta abar. Azken batean, gehienentzat ezereza da.

Guztiok badakigu beste alternatiba bat daukagula. Ez da erraza eta ezin daiteke epeka erosi bazar merke batean. Borroka da geure eta hainbat lagunen alternatiba (bai eta, une hauetan  nekatuta, desengainatuta, gogaituta, nahastuta… dauden askorena ere). Borrokan jardungo dugula beti ondo dakigu guk. Gure kuttunekiko, maite gaituztenekiko edo gutaz arduratzen direnekiko maitasuna bezalakoa da. Horiei euskal langileak  gehituko dizkiogu eta, haien bitartez, munduko langile-klasea eta Lurreko zapaldu guztiak maitatzen ditugu ere.

Txikitorekin telefono bidez berba egin/komunikatzea debekatzen duten laugarren euskal herritarra nauzue, Iñaki Bilbao Goikoetxea, "Txikito" euskal preso politikoak 33 urte eta erdi daramatza barruan, eta bion artean espetxe-plantoak prestatu izanaren salaketa izan da komunikazioa galarazteko arrazoia

Post-data: Txikitorekin telefono bidez berba egin/komunikatzea debekatzen duten laugarren euskal herritarra nauzue, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Txikito euskal preso politikoak 33 urte eta erdi daramatza barruan, eta bion artean espetxe-plantoak prestatu izanaren salaketa izan da komunikazioa galarazteko arrazoia.

Orain arte bost minutu kardiakotan hitz egiten genuen hitzak ia amaitu gabe utzita, ahalik eta denborarik gehien aurrezte aldera. Bost minutu haien ostean, eguna dardaraka geratzen zitzaigun. Baina debekuaren benetako arrazoia Bilboko ekainaren 24ko manifestazioarekiko Txikitoren atxikimenduan datza. Manifestazioak honako  goiburu hauek ditu: inoiz ez makurturik, denon artean lortuko dugu, AMNISTIA OSOA. Hortxe dugu zergatia, giza-eskubidez eta eskubide politikoz beterikoa, hain justu.

Utz ezazue alde batera espainiar eta frantses legeria eta indarrean dauden espetxe-erregelamenduak betetzeko eskaera, hori dela kausa, gure preso politikoen egoera ere dagoen moduan dagoelako. Zehazki, 33 urte eta erdi horietan isolamendu, jipoi eta gose-greba ugari nozitu ondoren, oraingoan berriro sailkatu dute Txikito lehen graduan, hau da, espainiar espetxe-erregelamenduaren lehen fasea. Etengabeko jazarpena makurrarazi ezin dutenentzat eta gorrotatzen dutenentzat, horrez gain, beste batzuekin batera, borroka-eredu bihurtuko ote den beldur dira.

Oso lagun gutxik dugu Txikitorekin komunikatzeko pribilegioa, eta gutariko batek “Zelan?” galdetu diogun bakoitzean, “Ni ondo. Nigatik lasai eta aurrera, borrokak askatuko gaitu eta!” erantzuten du tonu apalean, eta gure bihotza gelditzeko zorian dago.

Jon Iurrebaso Atutxa ETAko preso politiko ohia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude