Saretatik dabiltzan hamaika txiste horietako batean, bi agure hizketan ageri dira. Horrela dio batak besteari: "Hilda zinela uste nuen, zutaz gaur oso ondo mintzatu baitzaizkit". Txistean bezala, gure inguruan ohikoa da pertsona bat hildakoan laudorioak nagusitzea.
Batek daki zergatik izango ote den, baina, susmoa daukat tradizio katolikotik datorren jokabidea dela. Sinesmen katolikoen arabera, hil aurretik damutu eginez gero, jaungoikoak egindako guztia barkatzen du eta bere altzoan egoteko saria ematen dizu eternitate osorako. Ez da oso sari erakargarria, berriz, bizimodua horren latza zen garaietan, agian, jainko bizardun (edo lumadun, uso forma ere hartzeko ohitura baitzuen) baten besotan egotea liluragarria izango zen.
Jokabide horri eutsiz edo, hainbat jendek bere azkeneko urteetan bere bizitzaren zehar egindako barrabaskeriak konpondu nahi izaten ditu. Pertsonaia publikoen kasuetan, joera hori areagotu egiten da, batik bat botere handia izan duten pertsonengan. Erdi Aroko errege sadiko askok bere azkeneko urteak monasterio zoragarrietan ematen zituzten, transnazionaletako buru batzuek ere bereak eta bi egindakoan, filantropo bilakatzen dira, ilea urdintzen hasten zaienetik; eta gure politikari batzuek ere euren biografiaren azkeneko lerroetan, bertso gozoagoak idatzi nahi ohi dituzte.
Egiari zor, neu ere pagano bezain ateoa izanagatik ere, "dolu" egunak igarotzen utzi ditut artikulu honi ekin aurretik, edonorren senitartekoen mina errespetatzea gizakion arteko elkartasunaren adierazgarrietako delakoan
Arestian aipatutako portaera hau, ondo baino hobeto ikusi ahal izan dugu Xabier Arzalluz buruzagi jeltzalea hiltzerakoan.
Egiari zor, neu ere pagano bezain ateoa izanagatik ere, "dolu " egunak igarotzen utzi ditut artikulu honi ekin aurretik, edonorren senitartekoen mina errespetatzea gizakion arteko elkartasunaren adierazgarrietako delakoan.
Haatik, aste batzuk igarotakoan, eta laudorio zaparrada jasan egiteko aterkia hautsi zaidalarik, Azkoitiko politikariari buruzko nire iritzia eman nahi nuke, nire inguru hurbilean bere eskutik eginiko hainbat erabakik eragin itzela izan zutelako. Izan ere, nire inguruan ez ezik, milaka eta milaka pertsonen inguruan ere, eragin zuzena ukan zuen jesuita ohiak jardunak. Itzal handiko pertsona, eta ziur aski horregatik, zuzena izan da esatea "estatu-GIZONA" izan zela ; "estatu-gizona" hitzak askotan dardarka jartzen banau ere.
Azkeneko urteetan Arzalluzek irudikatu nahi izan zuen norabide aldaketak, -eskutan aterkiari eutsiz, "Eusko Gudariak" abesten hasi zenetik-, ezin ditu ezabatu guztiahalduna zen urteetan egindakoa. Pertsona batek egindakoa ezin da neurtu bere biografiaren azkeneko lerroak idazten zuriketa egin nahi izaten duenean, gutxiago pertsona boteretsuen biografia. Beraien jardunaren mamia, euren “lorezko urteetan” neurtu behar da, sasoi betean zeudenean, eta etorkizun posible batzuk egingarri zirenean. Hori dela eta, entzun ditugun laudorioetatik, behingoagatik -,eta espero dezagun azkeneko izatea- bere oinordekoa den Andoni Ortuzar jaunarekin bat egiten dut. "Egungo PNV, Arzalluzi zor diogu".
Xabier Espainiako Parlamentuan diputatua zelarik, Espainiako konstituzioaren alde bozkatu nahi izan zuen, EBBren aginduaren aurka. Geroan, PNVren buruzagia izango zenak, Mercedes Milari egindako elkarrizketa batean, Errepublika baino, Espainian errege bat egotea nahiago zuela aitortu zion.
Hego Euskal Herriak erreferendumean NATOri ezetz esan zion egunean, Arzalluzek "BAI" bozka zion eta ondo gogoratzen naiz. " SI" ala "NO" bozkatzeko aukera besterik ez zegoen, eta San Ignazio zaleak eskuz, "BAI" idatzi zuen. Esan gabe doa bere bozka ez zela baliogabe gisa zenbatu, ordurako PSOEren aliatua baitzen, eta Gonzalez jaunaren antzera, NATOren aldeko jarraitzaile sutsua zen, eta bide batez, soldaduskaren aurka ari ginen intsumisoen aurkaria.
Lemoizen egin nahi zuten zentral nuklearraren aldekoa ere bazen burukidea. Bere ohiko kabrioleta dialektikoen bidez, independentistoi "azajale" izatea leporatzen zigun bitartean; Lemoizkoa, burujabetzarako tresna gisa justifikatu nahi izan zuen. Geroago Iberdrolarekiko- eta oro har energia arloko multinazionalekiko- menpekotasuna eta morrontzaren hasiera izan zen urte horietan PNVko buruak hartu zuen jarraibidea.
Donostiar euskaltzaleokin ere badu kitatu gabeko zor handi bat Azkoitiko semeak. Berari esker, Odon Elorza 20 urtez pairatu genuen. Elorza alkate izatera iritsi zen Arzallusek pertsonalki horrela erabaki zuelako, Odon ez zituen-eta hauteskundeak irabazi. EAk eta EEk bigarren aldiz irabazi zituzten hauteskundeak Gipuzkoako hiriburuan, Xabierrek ezin izan zuen hori barkatu, ordea. Geroztik, Donostia, non berpizkunde euskaltzale geldiezina nagusitzen ari zen; Odon , Ernesto Gasco eta enparauen neurrira eraldatu eta herdoildu zen, egun dugun Parke Tematiko Noriadun izatera iritsi arte.
Nafarroako jeltzale historikoek ere jasan zuten apaiz ohiaren aginte-makilaren astindu bortitza. Arzallus buruzagi zorrotza eta autoritarioa baitzen etxekoekin; otzana, aldiz, boteretsuekin. Nafarroako EAJ osoa birrindu zuen, alderdiaren zatiketaren txinparta pizten ari zela jakinda ere. EEBko presidenteari traba egiten zion Nafarroa Garaiak. Une horretatik, aurrera Ipar Euskal Herria eta Nafarroa Garaia PNVren plangintzetatik at geratu ziren, PNVren hegemonia bermatzeko eta Xabierren buruzagitza ukaezina gotortzeko Euskal Herria zatitzea beharrezkoa baitzen. Harrezkero, Euskal Herria ezabatu zuten; Euzkadi-Euskadi-Basque Country delakoa nagusitu, eta duela gutxi Erkorekak epaitu duen moduan: "kanbo ez dago Euskadin" esan arte.
Gure Printzea
Aditu batzuek diotenaren arabera, Makiavelok Printzea liburua idazterakoan zenbait pertsonaia historikotan aurkitu zuen iturri, besteak beste Aragoiko Fernando katolikoa izan omen zen horietako bat. Ziur naiz, Makiavelo XX. Mendeko Euskal Herrian jaio izan balitz, Xabier Arzalluzengan aurkituko zuela inspirazio. Jeltzaleburuak ez zeukan muga etiko handirik helburu politikoak lortze aldera, " batzuek zuhaitza astindu; eta bestok intxaurrak jasotzen ditugu" esanez, garbi adierazi zuen.
Makiavelokeriatan maisu, Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeen politikaren gidaria izan zen urtetan. PNVren izaera aldatu zuen, kasta politikoaren aje guztiak barneratuz, sekretukeria hedatuz, trikimailuak erabiliz, lagunkeria zabalduz, bezero-sareak ehunduz, azpiegitura faraonikoak biderkatuz...dena, bere mesederako, "Estatu-Gizonek" ezin dute-eta gehienetan euren interesak eta euren nahiak herritarren beharretatik bereiztu.
Xabier Arzalluzen "burdinazko agintaldiaren" urteetan bidaide eta aliatu fidela aurkitu zuen: PSOE. Azkoitiarrak ez zituen "belarrimotzak" maite, baina askoz gutxiago ezkertiarrak. Ezkertiar euskalduna izatea herejiaren gailurrean kokatzen zuen. Horregatik, Felipe Gonzalezen eskutik, PSOE marxista izateari utzi zionetik, "hezurbeltz" RH+ izatea barkatu zien. Laguntza eskaini eta eskatu zien, Ezkerreko Abertzaletasunaren korronte guztiei su-etenik gabeko gerra iraunkorra egiteko. Aliantza horri zor dizkiogu Ardanzaren gobernuak, Ertzaintzaren militarizazioa , gazteleraren normalizazioa...
Xabier Espainiako Parlamentuan diputatua zelarik, Espainiako konstituzioaren alde bozkatu nahi izan zuen, EBBren aginduaren aurka. Geroan, PNVren buruzagia izango zenak, Mercedes Milari egindako elkarrizketa batean, Errepublika baino, Espainian errege bat egotea nahiago zuela aitortu zion
Gerra ostean Ajuariagerrak Agirre mendean hartzeko asmatu zuen "bizefalia", Arzalluzek doktrina bihurtu zuen. EBBko presidenteak ez zuen hauteskundeetan parte hartzen, ez zen aurkezten, ezta zinegotzi xumeena izateko hauteskundeetara ere. Ez zuen arriskua bere gain hartzen. Barne egituraren erabateko kontrolari esker, behin betiko presidentek gisa jokatzen zuen "real politik" eta antzezpena ederki bereizten. Antzezpenak mendiko botak jantzita egiten zituen Alderdi eta Aberri Egunetan, "real politik" moketak eta alfonbrak laztantzen Errege, Iberdrola, Repsol eta Gonzalez zein Aznarren bulegoetan.
Bizefalia antzezpena zen, PNVren bi espiriturena antzezlana zen. Josu Jon Imaz eta Joseba Egibar ildoak, Arzallusek berak sortutako amua zen. Arzallusek agintea hartu zuen unetik, PNV independentista desagertu zen behin betiko, Ibarretxek berak larrutik ordaindu zuen ikasgai hori.
Bai, Bistan da Arzalluz itzal handiko pertsona izan zen. Aldiz, orain bada garaia itzal luze horrek estali zuen tokietan argiak pizteko, politika egiteko beste modu batzuk jorratzeko, politikaria izateko modu batzuk behin betiko baztertzeko, Arzalluzek egindako sarraskia konpontzen hasteko, Euskal Herri osorako ekimen askatzaile eta eraldatzaile bati ekiteko, Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko, jatorri guztietako euskal herritarrekin. Aitortzeko beharra neukan, Arzalluz ez da "nitarra"; Arzalluz ez nuen maite.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]