“Bada garaia gizonezkoek ere erabakiak hartzeko. Zein bandotan daude?”

  • Amelia, historia de una lucha komiki liburua argitaratu du Orendainen bizi eta lan egin duen Amelia Tiganus feminista eta abolizionistak; batik bat, gazteengana eta gizonezkoengana iritsi nahi du komikiarekin.


2021eko ekainaren 18an - 11:16
Azken eguneraketa: 13:19

Ez zaio lanik falta Amelia Tiganus (Galati, Errumania, 1985) aktibista feministari. Amelia, historia de una lucha komiki liburua aurkeztuz Espainiako Estatuko hainbat herritatik pasa ostean, orain, Euskal Herrian ari da bere liburua ezagutzera ematen. Eta beste liburu bat irailean argitaratzea espero du.

Nerabezaroa ezagutu baino lehen ezagutu zuen matxismoaren aurpegirik makurrena, baina talde-bortxaketa hura ez zen lehen kapitulua baino izan, indarkeriak gidatutako historia bat gorpuzteari ekiteko. Merkantzia nola, Espainiara bidaiatu eta bost urtez 40 prostituzio etxetan aritu zen, azpimundu hori guztia benetako munduaren motorretako bat dela aldarrikatu aurretik. Zortzi urterekin pornografia kontsumitzen hasten direla haurrak azpimarratu du, eta prostituzioa, beste edozein gaien moduan, txikitatik jorratu beharreko gaitzat du.

Nolatan sortzen da zure bizitzarekin komiki bat egiteko ideia?

Ez da nire ideia izan. Proposatu egin zidaten, eta inoiz ez zitzaidan burutik pasako komiki bat egitea. Orain arte ez naiz izan komikiak irakurtzekoa, eta orain konturatu naiz mundu bat dagoela komikigintzan. Duela bi urte eta erdi Ciudad Realera egin nuen bisitetako batean, Julio de la Cruz lagunak egin zidan proposamena, Serendipia argitaletxekoekin batera. Ezustean harrapatu ninduen, eta nire lehen erreakzioa ezezkoa izan zen.

Eta hori?

Ideia indartsu baten moduan ikusten zuten. Ez bakarrik nire errelatoagatik, baizik eta nire inguruan osatu dudan diskurtso politiko feministagatik, eta nire hitzaldi guztietan esaten dudanagatik. Hori komiki batera eraman nahi izan dute, beste bide batzuetatik iristea zaila izango zen jendearengana iristeko, hau da, nerabe edo gazteengana eta gizonezkoengana. Gizonezkoak komikien kontsumitzaile handiak dira. Mugimendu feministaren beraren mugak apurtu, eta gazte eta gizonezkoengana iristeko aukerak tentatu ninduen. Garrantzitsua da mugimendu feministaz harago joatea, eta jendearen iritzira iristea. Honetaz, batik bat, duela hiru urte Salvados programan ateratzean jabetu nintzen. Nolako inpaktua izan zuen, eta prostituzioak zer dakarren pentsatzen jarri ere egin ez zen jendearengana nola iritsi nintzen.

Ideia aldatu zenuen, beraz?

Bi hilabetera edo deitu nion Juliori, eta ideia ona zela iruditzen zitzaidala esan nion. Eta une horretatik bertatik lanean hasi ginen. Hilabete askotako lana izan da, baina izugarrizko zortea izan dut lantalde txiki bezain handiarekin topo egin dudalako. Kontuan izan dute lan honek niregan izan zezakeen inpaktua.

Zein lan talde izan duzu bada?

Testua nirea den arren, Alicia Palmer gidoilaria izan dut alboan. Jada urte batzuk badaramatzat hitzaldiak-eta ematen, eta egia esan ez zait zaila egin testua idaztea, baina berak egin du zubi lana; nire testuak eta Roberto Garcia ilustratzailearen arteko lana egin du. Lan ikusgarria egin du Robertok, eta Alicia gai izan da nire buru barnean nuen ideia hori Robertori transmititzeko. Honela atera dugu aurrera lan hau. Niri asko kosta zait. Ez idaztea, baizik eta irudiak ikustea. Azpitestua irudiak dira, eta asko esaten dute. Asko erasan didate, eta momentu batzuetan gainezka ere egiten zidan. Ezin nituen irudiak ikusi, antsietatea sortzen zidan eta mendira alde egin behar izaten nuen.

Gogora ekartzeagatik?

Nire burua bertan aurkitzea, ezagutzea, ikustea. Hain gazte ikusi neure burua, eta biolentzia guzti hori sufritzen sentitzea.

Baina beharrezkoa da zurea bezalako bizitzak gizarteari erakustea.

Bai. Jendeak galdetzen didanean ea nola sentitzen naizen lana amaituta, ez da amaitu lana, orain hasten da liburu honen helburua. Feedback-a jasotzen ari gara, eta harrigarria da zenbat gizonengana iritsi den, eta komikiak nola iristen diren gizonengana. Mundu guztiak esaten du historia gogorra dela, eta iritsi egin zaiela esaten digute. Komikia formatu erraza egiten zaie eztabaida edo gaia gertuko lagunekin edo familian hitz egiteko. Ez da teoria liburu bat, baina badu teoriatik, zeren bestela ezinezkoa litzateke arazoa non dagoen ulertzea. Liburuaren azalak berak erakusten du dualtasuna. Nire aurpegia ikusten da, eta atzean alde batera, argi gorriz, prostituzio etxea ageri da. Gorria ez da bakarrik prostituzio etxeen koloreagatik, baizik eta, kolore gorriak pizten du alarma egoera bat, agresibitatea,... gorriak beste emozio batzuk ere azaleratzen ditu. Beste aldea guztiz ezberdina da. Borroka feminista dago, manifestazio feminista bat da.

Zure borroka biltzen duen liburua da?

Ez da nire borroka bakarrik. Ez da borroka pertsonala. Mugimendu feministaren barnean eta muinean dagoen borroka da. Kapitulu bakoitzerako Aliciak jorratzen den gaiari lotutako teorialarien aipu bana jarri du, eta bukaeran, XIX. mendean aitzindari izan ziren eta borroka egin zuten lau emakume abolizionisten biografia osatu du. Jasota gera dadin hau ez dela jaio nirekin, eta ez dela sortu orain. Urte asko daramatza, eta oraingo bereizgarria da borroka feministaren laugarren olatuan gaudela, eta borroka hau internazionala eta belaunaldiartekoa dela; orain beste indar bat dugu eta beste eragin bat.

Zer lortu nahiko zenuke liburu honekin?

Liburuarekin eta egiten ditudan hitzaldi guztiekin, ez dut soilik lortu nahi jendeak ikustea eta ulertzea prostituzioa zeinen kaltegarria den. Eta ez bakarrik prostituzio egoeran dagoen emakumearentzat soilik, baizik eta gizarte guztiarentzat. Gizarte demokratiko batek eta balore feministekin bizi nahi duen gizarte batek, benetan, ezingo du lortu hori; estatuaren partetik, hamarretik lau gizonek eskura badituzte leku fisikoak, non babestu daitezkeen eta betiko gizon berberek, planeta honetako emakume pobreenak eta ahulenak despertsonalizatu eta merkantilizatuko badituzte.

Salatu beharreko egoera da?

Ez da bakarrik salaketa egitea. Ez da hau gertatzen ari dela esatea edo hau onartzea. Abolizionisten partetik proposamen klabe, eta eskaera jakin eta zehatz batzuk ditugu. Giza eskubideekin bat egiten dute, eta gure oinarri eta etika feministarekin. Era berean esperantzarako mezua transmititu nahi dugu. Batez ere, jende gazteari dagokionean, eta gizonezkoek beraiek prostituzioaren atzean zer dagoen deskubritzen dutenean, informatuak daudenean, jada taldearen presioagatik ez dira uzten eramanak izaten. Jada erabakitzeko moduan daude, eta zein bandotan dauden erabakitzeko gai dira.

Garrantzitsua da gizonezko horien jokaera?

Hamarretik lau gizonek prostituzioa kontsumitzen badute, seik ez dute kontsumitzen. Gehiengoa izateaz aparte, oso garrantzitsua da kokatzea. Hau da, errealitatea mahai gainean jartzen dugunokin haserretzeari utzi, eta benetan eragotzi eta zalantzan jarri ditzatela gizonezkoak leku txarrean uzten dituzten gizonezko horiek. Efekturik garrantzitsuena hori izango da. Emakumeok asko inplikatu gara, borroka asko egin dugu eta kolektiboki ahaldundu gara. Bada garaia gizonezkoek ere erabakiak hartzeko. Zein bandotan daude? Ez baduzu prostituzioa kontsumitzen, baina ez baduzu ezer egiten, azken batean, utzikeria horrekin parte hartzen ari zara.

Argitaratu ahal izateko crowdfunding -a egin duzue.

Hiru helburu jarri genituen, eta astebete baten barruan hiru helburuak bete genituen. Nahiz eta ez jakin zer izango zen, jendeak ni ezagutzearekin bakarrik konfiantza izan du. Oso eskertzekoa da jendearen erantzuna, eta horri esker argitaratu dugu komikia. Leku askotatik ari zaizkigu aleak eskatzen, udaletxe, liburutegi edota eskoletatik. Gainera, duela hiru bat aste, Emargi, nire elkartetik, bilera bat izan genuen Emakundeko zuzendariarekin, eta nire eta Alicia Palmer egilearen eskubideak donazio bidez eman dizkiegu, eta eskatu diegu euskaraz argitaratu ahal izateko laguntza eman diezagutela. Emargiko nire kidea komikia euskarara itzultzen aritu da, eta argitaletxea prest dago euskaraz argitaratzeko. Orain, Emakundek laguntza ematea falta zaigu, eta ea proiektuarekin bat egiten duten. Euskaraz argitaratzeari garrantzia ematen diogu, eta baita honelako gai bat ama hizkuntzan landu ahal izateari ere.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Uma Ulazia
“Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu”

“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


Eguneraketa berriak daude