Bada garaia, euskara ofiziala eta kitto!

Heldu den abenduaren 15ean 36 urte beteko ditu "Vascuencearen Legeak”. 36 urte Nafarroa Garaia hiru eremutan bereizi zutenetik. 36 urte gure hizkuntza eskubideak hiru eremutan banatu zituztenetik. Euskaraz bizitzea eremu zehatz bati lotutako aukera balitz bezala.

Ordutik hona, euskaldunok ofizialtasun osoz baztertuak gara lurraldearen zatirik handienean. Vianan, Azkoienen edo Fustiñanan jaiotzeagatik, euskara existituko ez balitz bezala bizitzera kondenatuta gaude. Auritzen, Altsasun edo Beran ez dugu bermatuta administrazioan edo osasun etxean euskaraz aritu ahal izatea. Eta zer esanik ez Iruñean, Tafallan edo Zangotzan. Eremu administratibo bakarrean hiritarrek legez eskubide gehiago edo gutxiago dauzkate unean dauden tokiaren arabera. Injustizia da lege hori non, eta Nafarroa Garaian. Berezko hizkuntza euskara duen Nafarroa Garaian, besteak beste, Irulegiko eskuak argi erakutsi digunez. Lingua Navarrorum.

Euskararen eta euskaldunon aurkako hizkuntza politika planifikatua da. Izan ere, lege horren bidez euskararen normalizazioa ekidin nahi da eta bere mendekotasun egoera iraunarazi. 2015ean Nafarroako Gobernuaren aldaketa gertatu zenetik, azken bi legegintzaldiak hainbat eremutan bestelako politikak jorratzen hastekoak izan dira. Euskararen normalizazioari dagokionean, aldiz, hoberako aldaketa batzuk gertatu bai, baina horiek oso mugatuak izan dira. Euskalduntzearen aldeko neurri txiki batzuk ezagutu ditugun arren, zenbait gaitan atzera pausuak ere ikusi ditugu, eta euskalduntzeak aurrera egin dezan oztopo nagusia den zonifikazioa gainditzeko borondaterik ez dute izan azken bi gobernuetan egon diren alderdiek zein gobernu horiek sostengatu dituztenek. Horiek, kontzienteki erabaki dute zonifikazioaren gaia tiraderan uztea.

Egoera honek ezin du horrela jarraitu. Hori horrela izanda, 2023an hasiko den legegintzaldia izan behar da hizkuntza-eskubideen bermean egiturazko aldaketa sakonak gauzatzekoa. Hirugarren legegintzaldi batez, euskara eta euskaldunak ezin gara zokoratuak izan. Beste lau urtez euskaldunak bigarren mailako nafar izaten jarraitzea ezin dugu onartu. Alderdi euskaltzale eta aurrerakoi horiek zonifikazioaren injustiziari jarraipena emateko prest al daude? Euskaltzaleok, behintzat, ez. Aski da. Bada euskaldunon hizkuntza-eskubideak errespetatzeko ordua. Lurralde osoan hizkuntza-eskubideen aitortza bermatuko duen lege berria behar dugu, euskara Nafarroa Garai osoan ofizial egingo duena. Justizia sozialaz ari gara.

Euskaraz bizitzera eta dagokiguna aldarrikatzera dei egin nahi diegu euskaldun guztiei. Herritarron aktibazioak bakarrik lor dezake eta gaur egungo lege baztertzailea deuseztatzea. Horrela bada, abenduaren 15ean, 19:00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartuko gara. Bada garaia, euskara ofiziala eta kitto!

Haizea Ramirez de Alda eta Sugoi Etxarri, EHE elkarteko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude