Irailaren 16an hasiko da epaiketa Madrilen. Iraganeko estrategia errepresiboak atzean uztea eta preso eta iheslari politikoentzako “soluzio agenda bat” eskatu dute auzipetuek. Asteburuan mobilizazioak egin dira haien herrietan.
11/13 makroepaiketako auzipetuek prentsaurrekoa eman dute irailaren 14rako deitu duten mobilizaziorako astebete falta dela. Epaiketa “jendartearen nahiaren kontrako norabidean” doala, eta “iraganeko estrategia errepresiboen” jarraipena dela adierazi dute. Iragan horrekin apurtzeko, 11/13 prozedurarekin amaitu ez ezik, preso eta iheslari politikoen auziak “soluzio agenda bat” beharko luke. Konponbide hori jendartearen mobilizazioak ekarriko duela iritzita, larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin diete herritarrei.
Epaiketaren aurretik akordio bat egiteko aukeraz galdetuta, auzipetuek azaldu dute egun ez dagoela akordiorik mahai gainean, baina ez dutela aukera baztertzen: "Aukera guztietara irekiak gaude. Aztertu eta erabakiko genuke, erantzukizunez, baina epaiketara goaz Madrilera".
Elkartasun olatua
Epaiketaren data ezagutu zenetik herritarren aldetik elkartasun “olatua” jaso dutela nabarmendu dute auzipetuek,esker ona adieraziz: “Pozik gaude jasotako babesarekin”.
Asteburuan, hain zuzen ere, auzipetuen herrietan sortutako babes taldeek dozenaka ekimen antolatu dituzte, haien herrikideei elkartasuna adierazi eta Bilboko manifestaziora dei egiteko.
Behean, asteburuko mobilizazioetako batzuk:
#47akHerrian
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) September 7, 2019
11-13 sumarioan auziperatuak dauden @ImanolKarrera @JaioneCarrera eta @jongaray bizilagunekin elkartasun olatua Antsoainen https://t.co/SKjK8b6M0t@47akHerrian @nafarrakherrian
🔵 Mobilizazioak 👇 📍Indautxu 🎥 Ekitaldiko irudiak
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 6, 2019
🎙 Bertso-rap Iñaki Viñaspre eta Izar Mendigurenekin 👏 👉 #BeñatHerrian
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/I633hQgbSa
🔵 Mobilizazioak 👇 📍Ibarra 👉 #MindeTaKuduHerrian
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 6, 2019
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/ok8uOzZTGa
🔵 Mobilizazioak 👇 📍Barakaldo 👉 #JabiHerrian
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 6, 2019
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/GD0JylbQnj
🔵 Mobilizazioak 👇 📍Erromo
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 7, 2019
🕯 Elkartasun gaubeila 👉 #OscarHerrian
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/Hj25NqkKN8
🔵 Mobilizazioak 👇 📍Zumaia 🏐 Boleibol txapelketa
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 7, 2019
🏄🏻♂️ Itsas martxa 👉 #NagoreHerrian
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/fsZmU7KHIB
🔵 Mobilizazioak 👇 📍 Arbizu 🍽 Herri bazkaria 👉 #BaldaHerrian
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 7, 2019
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/XAG2nz1ACX
🔵 Mobilizazioak 👇 📍 Azpeitia 📸Hitza 👉#EnekoHerrian
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 7, 2019
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/hlxLfUZ5GZ
🔵 Mobilizazioak 👇 📍 Arrigorriaga 👉#RoberHerrian
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 8, 2019
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/7NaXxx2D3B
🔵 Mobilizazioak 👇 📍 Lekeitio 👉#ArantzaHerrian
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 7, 2019
✅#47akHerrian
📌#I14GoazenBilbora pic.twitter.com/Y41Q0vGIM0
Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).
11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.
11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.
11/13 makroepaiketan, 47 auzipetuetako bat da Ibon Meñika bizkaitarra, eta hilabeteotan auzipetuen bozeramaileetako bat izan da. 2013an atxilotu zuten Herrira elkarteko beste zenbait kiderekin batera, eta sei urteren ostean eseri zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko... [+]
Astelehen honetako 10:00etan hasi da 47 euskal herritarren aurkako ahozko auzia, baina berehala adierazi dute aldeen arteko akordioa zegoela eta epaiketa eten da.
Irten aurretik, larunbateko manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu dute auzipetuek. Epaiketara soluzioen aldeko mezuarekin doazela adierazi dute, presoen alorrean zein “konponbidearekin lotutako afera ezberdinetan”. 601 espetxe urteko zigorra eskatzen diete... [+]
ELEAK-Libre mugimenduak datorren irailaren 14an Bilbon egingo den 11/13 sumarioko 47 euskal herritar auziperatuen aurkako epaiketa salatzeko antolatu den manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dio euskal jendarte osoari. Makro epaiketak makro erantzuna jaso behar behar du.
Deialdiak biderkatu dira: auzipetuen herrietako ekimenek mobilizazioak deitu dituzte asteburuan. Gehiengo sindikalak kontzentrazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan ostiral eguerdirako. Hilaren 12an Ernaik mobilizatzera deitu du, eta Etxeratek edo Sarek irailaren... [+]
Irailaren 12rako elkarretaratzeak deitu ditu gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko lau hiriburu eta lau heziguneetan. Makroepaiketaren aurka eta auziperatutako lagunekin elkartasunez kalera ateratzeko deia egin diote euskal gazteriari.
Asteazkenean hasi eta larunbatera bitarte, egitarau mardula antolatu dute, “elkartasun uholdea” sortzea helburu. Asteburuan, auzipetuen herrietan mobilizazioak deitu dira Euskal Herri osoan. Irailaren 16an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta... [+]
150 norbanako ezagunek, eragilek eta sindikatuk euren babesa adierazi diote 5ak Gasteizen kanpainari eta Arabako auziperatuei. Patxi Zubizarreta idazleak landu du manifestua eta Jose Angel Cuerda alkatea, Maider Unda, Pou anaiak, Evaristo, Juanito Oiarzabal edo Toti Martinez de... [+]
Irailean ikasturte politikoa hastearekin makroepaiketa berri bat abiatuko da Espainiako Erreinuko Auzitegi Nazionalean. 2007ko 18/98 epaiketaz geroztik euskal herritar gehien epaituko dituen epaiketa da. Baita ere espetxe zigor eskari handienarekin hasten dena: 8 eta 20 urte eta... [+]
Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak,... [+]
Auzipetuak interpelazio dinamika zabala ari dira egiten. Katalunian eta Europako Parlamentuan ere harremanak garatzeko asmoa azaldu dute. Irailaren 16an epaiketa hasi aurretik mobilizazio eta ekimen ugari izango dira.