Irati Egaña leioarrak 19 urte ditu eta itsua da. Psikologia karreran azterketa bat egokitzeko eskatu eta irakasleak esan dio ezin duela azterketa ONCEra bidali egokitzeko, hori egitea delitua dela. “Zur eta lur geratu nintzen”, kontatu digu. Ez da ikasle gisa aurkitu duen lehen traba. “Enpatia falta handia dago halako jarreren atzean”.
Irakasleak Egañari proposatu dio ONCE itsuen erakundeak azterketa egokitu beharrean, ahoz egitea. “Azterketa test moduko 80 galdera dira eta apunteekin joan daitezke ikasleak, niri 13 galdera ahoz egitea proposatu dit. Hori ez da azterketa egokitzea, hori da irakaslearentzat erosoena dena egitea. Teknologia asko aurreratu da eta pertsona bakoitzak dituen beharretara egokitu daitezke ikasketak”, azaldu digu Egañak. Sare sozialetan salaketa publikoa egin eta lortu duen oihartzuna medio, soluzio bat bilatzeko prest agertu da orain unibertsitatea. Euskal Herritik kanpo ikasten ari da Egaña; nahiago du unibertsitatearen izenik ez eman.
Egoera surrealistak ikasketetan
Trabak ezagunak zaizkio gazte bizkaitarrari. Ikusten ez duenez denbora gehiago behar du azterketa egiteko eta beti ez diote hori errespetatu; braillez idatzitako azterketak tolestuta eta egoera kaskarrean ere eman izan dizkiote, “eta horrela oso zaila da erliebeak ongi atzematea”. DBHn heziketa fisikoan gertatu zitzaiona ere kontatu digu: tenisa zuten ikasgai, “eta irudikatuko duzunez, tenisa eta ikusmen gabezia ez dira oso lagun onak, arriskuan ikusi nuen nire burua eta gainera erretina-askatzea izan nuen eta kontu handiz aritu behar nuen, bada irakasleak esan zidan tenisean jokatu ezean ez nuela ikasgaia gaindituko, beste ikasleen berdina nintzela. Hori ez da berdintasuna ulertzea; besteen berdina egin dezakegu, baina egokituta”.
Halako jokaeren atzean enpatia falta handia dagoela uste du. Irakasleek ez dute formazio nahikorik, hori ere badio, baina arazoa da jakin ez eta hala ere jakin nahi ez duzunean. “Irakasle oso onak daude, informatu eta ikasketa prozesua egokitu didatenak, eta beste asko paso egin dutenak”.
"Heziketa fisikoko irakasleak esan zidan tenisean jokatu ezean ez nuela ikasgaia gaindituko, beste ikasleen berdina nintzela. Hori ez da berdintasuna ulertzea"
“Irisgarritasuna ez da pribilegio bat, behar bat baizik”
Hezkuntzan bakarrik ez, arlo ugaritan aurkitu ditu hormak Irati Egañak. Gizartea ez dago behar bezala egokituta ikusmen arazoak dituztenentzat, ezta aniztasun funtzionala dutenentzat ere, dio. “Semaforoak sarri ez daude egokituta, igogailu askok ez dute braillerik eta ez dakigu zein den gure solairura joateko botoia… Gauza txikiak dirudite, baina egunerokoa asko zailtzen digute”.
Are gehiago, administrazioak berak diskriminatzen dituela kritikatu du, paper eta tramite asko ezin baitituzte oraindik ere bakarrik egin, egokituta ez daudenez beste norbaiten laguntza behar dutelako.
Ia-ia itsu da Irati Egaña, %5 inguruko ikusmen gaitasuna du eta bastoia behar du ibiltzeko. Galdetu diogu ea zer den zuzena: itsua dela esatea, ala ikusmen arazo handia duela esatea. Biak daude ondo, dio, baina maiz gertatu zaio ikusmen arazo handia duela adierazi eta jendeak ez serio hartzea, pentsatzea exajeratzen ari dela, ikusi ikusten duela…
Aldarrikapena argia da: “Irisgarritasuna ez da pribilegio bat, behar bat baizik, gure eskubidea. Garai batean baino irisgarritasun hobea dagoelako, askok uste du gaur egun ez dagoela arazorik, eta ez da hala”.
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Ikusgarritasun txikia dute gure gizartean komunikazio zailtasunak dituzten pertsonek eta bizi dituzten oztopoek. Ezezaguna da esparru horretan aritzeko formatzen diren komunikazio-bitartekarien lana: zailtasunak dituzten pertsonek beren gaitasunak garatu ditzaten laguntzen dute,... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Ikusmena galdu arren, partidak irabazten jarraitzen du Aritz Huartek. Eskubaloia utzi eta goalballean jokatzen hasi zen duela hiru urte, Nafarroako Itsuen Kirol Taldean. Espresuki itsuentzat sorturiko kirola da, eta gaur egun, ikusmen desgaitasunen bat dutenek baino ez dute... [+]
Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]
Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]
Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]
Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
Behar ez den lekuan autoa aparkatzen duten gidariak salatzen hasi zen Juan Larreta (Iruñea, 1968) duela bost urte. Esklerosi anizkoitza duenez, desgaituak diren pertsonentzako aparkalekuetan autoa uzteko txartela dagokio. Urteak daramatza Nafarroako txartelen erregistro... [+]
Enplegu publikoko plazen %2 adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gorde behar den arren, sarri ez da betetzen, eta oposizioak deitzerakoan aintzat har ditzatela eskatu dute: "Funtsezkoa da, konturatu gaitezen gizarte hau denona dela, ez gutxi batzuena".
Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]