Duela hilabete gutxi, Gipuzkoa Europan desberdintasun maila txikiena duen lurraldea bihurtu nahi zuela adieraziz azaldu zen prentsaren aurrean PNVko Markel Olano Ahaldun Nagusia, ohikoa den marketin kanpainari hasiera emanez. Gaur, ikusitakoak ikusita, Markel Olano Gipuzkoako lan esparruan eta langileen artean prekaritatea gehien bultzatzen duen arduradun politikoa bihurtu dela azpimarratu nahi dugu.
Gipuzkoa desberdintasun txikiena duen lurraldea izan beharrean, kasta eta klase banaketa handiena duen lurraldea izatera pasako da Markel Olanoren eskutik. Legealdi hasieran egin zuen Aldundiko zerga politikaren aldaketa bide horren hasiera baino ez zen izan.
Eta ez da kasualitatea hori horrela izatea. Markel Olanok aldundian azpikontratazioa bultzatzen badu, bere politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzen duelako da. Horregatik bultzatzen du etengabe zerbitzuen pribatizazioa indartzen duen azpikontratazioa. Ez du hori egiten Aldundiaren pertsonal gastua murrizteko baizik eta nagusiki sektore pribatuen interesak babesteko. Praktika honek negozio biribila suposatu du bere lagun diren enpresarientzat, modu horretan diru publikoa, esku pribatuetara pasatzen baitu, nola ez, prekarietatearen kontura.
"Markel Olanok aldundian azpikontratazioa bultzatzen badu, bere politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzen duelako da"
Markel Olanok bide pribatizatzaile hori bi gezurretan oinarritzen du. Lehena, kudeaketa pribatua publikoa baino hobea dela esanez, errealitateak kontrakoa erakusten digun bitartean, azpikontratatutako zerbitzuen kalitatea okertzen baita ia beti. Eta, bigarrena, kostuak merkatzen dituela esaten du. Argudio hau ere ez da benetakoa, enpresa azpikontratatzailearen irabazi-marjina bermatu behar delako.
Enpresarien kaltetan balitz, PNVk ez luke honelako politikarik bideratuko. Benetako kaltetuak langilea eta zerbitzua dira, eta ondorioz, herritarra. Lehenari soldata eta lan baldintzak okertzen zaizkio (orduko 5€ baino gutxiago ordaintzen ari da Aldundia), ondorioz zerbitzuaren kalitatea okertzen da eta kaltetua herritarra da.
Hori bai, Markel Olanok bultzatzen duen azpikontratazio politika honek, lehenik eta behin, enplegu publikoa suntsitzen du. Zerbitzu bera eskaintzen da, aurrekontu berdinarekin finantzatua, baina murriztutako langile kopuruarekin. Eta, bestetik, muturreko prekarizazioa bultzatzen du, errentagarritasuna bermatzea baita azken helburua.
Egoera honen aurrean, LABek konpromiso argiak eskatzen dizkio Markel Olanori, berak zuzentzen duen Aldundiak enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobe ditzan azpikontratazioa bultzatu beharrean.
Ezin dugu ahaztu, azpikontratazioa pribatizaziorako bidea dela gehienetan. LABen ustez, kalitateko zerbitzu publikoen aldeko apustu argia egin behar da. Honek eskatzen duena da zerbitzuen merkantilizazioarekin amaitzea. Gure ustetan beharrezkoa da, langileen eskubideak errespetatu eta kalitatezko zerbitzua emango duen sektore publikoaren aldeko apustua egitea, honek pribatizatua dagoena publifikatzea eskatzen duelarik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]