Hainbat eragile ekologistak bat egin dute indarrak metatu eta mobilizazio bateratua deitzeko. "Natura benetan babesteko politikak" exijitzeko, manifestazioa egingo dute maiatzaren 20an Gasteizen.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hogei eragile ekologista elkartu dira Euskal Herria Bizirik-en, naturaren ondarea eta landa eremua zaindu eta defendatzeko, eta azpiegitura proiektu handien aurka jarduteko. Tartean dira, besteak beste, Ekologistak Martxan, AHT Gelditu, AHTaren Kontrako Asanblada, Arabako Mendiak Aske, Gipuzkoako Mendiak Aske, Enkarterri Bizirik, baita tokiko hainbat talde ere, eta Lapurdiko, Nafarroako Beherako, Nafarroa Garaiko eta Zuberoako eragileen atxikimendua ere jaso dutela adierazi dute.
Lehen hitzordu nagusia maiatzaren 20rako ezarri dute: manifestazioa Gasteizen. Horrez gain, apirilaren 22rako Erdiz Bizirik plataformak Iruñerako deitu duen manifestazioa babestu du Euskal Herria Bizirikek, eta jakinarazi, asteburu honetatik hasita, bilerak egingo dituztela hainbat eragile ekologistarekin –lehena larunbat honetan, Ziordian–.
"Azpiegitura berri ugariren eraso bortitza"
"Kezkagarria da ikustea nola inbertitzaile handiak gure lurraldera datozen berriz ere, ingurune naturala hondatzen jarraitzeko eta orain arte kontserbatu diren baliabide natural urriak lapurtzen segitzeko", adierazi dute manifestuan. AHTarekin urteak eta urteak daramatzate lanean agintari politikoek eta erdi egina dagoen arren amaierarik ikusten ez zaion proiektua da, baina horrez gain, azken urte eta hilabeteetako balizko azpiegitura handiengan jarri dute fokua, zentral eoliko eta fotovoltaikoetan.
"Trenbide proiektu eta azpiegiturak, zentral eolikoak edo fotovoltaikoak eta horiei dagozkien banaketa-lineak, erraustegiak, negutegi industrialak eta animaliak hazteko ustiapen intentsiboko fabrikak. Horiek guztiak agertzen dira Euskal Herriko mapan, jada martxan dauden proiektuak edo laster gauzatzekoak direlako. Proiektu horiek eremu komunalak eta laborantza lurrak bereganatzen dituzte, gure lurraldea egituratzen duten eta bizitzari eusten dioten ekosistemen desagertzea dakartelarik". Hala ohartarazi dute oharrean, eta uste dute halako proiektuek landa eremua eta bertako bizimodua "apurka-apurka desegitea" ekarriko duela, komunitate txikiak eta baserriak "desagerraraziz".
(Informazio gehiagorako, ikus Estitxu Eizagirrek ARGIAra ekarritakoa: Eusko Jaurlaritzak aurreikusten dituen energia berriztagarrien proiektuen mapa).
Horrez gain, azpimarratu dute diru publikoa patrika pribatuetara eramateko abiatzen dituztela halako proiektuak, bai politikari askok baita enpresa handiek ere. Horregatik, legeak "korporazio handien interesetara" egokitzen dituztela adierazi dute.
Produkzio sistema berregituratzeko aldarria
Euskal Herria Bizirik plataformaren ustez, trantsizio energetikoa edo deskarbonizazioa bezalako terminoek "ez dute zentzurik" gaur egungo krisi ekosoziala "eragin duten berberek behin eta berriz erabiltzen dituztenean".
Uste dute kontsumo neurrigabea bultzatzen duela merkatuaren logikak, eta hura aldatu gabe ez dela krisi ekosoziala gaindituko. Horregatik eskatu dituzte produkzio sistema berregituratzeko moduko politikak, "produkzio sistema ondasun komunala hobetzera" bideratzeko.
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]
Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.
Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]
Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]
"Lurraldearen defentsan lanean ari garen Euskal Herriko hainbat herri mugimenduk eta plataformak gure indarrak, ezagutzak eta ekintzak batu ditugu natura eta landa-ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektu andana baten inposaketari aurre egiteko". Hitz horiekin eman... [+]
Euskal Herria Bizirik-en kide diren hamalu eragilek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gailurretara igotzeko deia egin dute, energia-enpresek hauetan egin nahi dituzten "megaproiektuen" aurrean "espazio hauek mantendu, babestu eta defendatzearen alde". Urteko azken... [+]
Hainbat gizarte eragile eta udalek ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du begi onez ikusi EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde plana. Haren esanetan, mehatxatutako espezieek eolikoak jarri nahi dituzten tokiak aldian-aldian erabiltzen dituzte.