Azpeitiko Urola ikastolako ikasleek garraioa ordaintzeko dirulaguntza bat izatea lortu du IKASek

  • Urola Erdiko IKAS ikasle autodefentsa sareak eta IAk urtarrilean jakinarazi zutenez, ikastetxera joateko autobus zerbitzuak urtean 300 euroko gastua zekarren batxilergoko ikasle bakoitzaren familiarentzat. Borrokari ekin zioten orduan, eta atzo eman zuten garaipenaren berri: 125 euroko dirulaguntza lortu dute zerbitzua erabiltzen duten 50 ikasleentzat.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko apirilaren 29an - 09:23
(Argazkia: GEDAR Langile Kazeta)

Azpeitiko (Gipuzkoa) Urola ikastola aurrean agerraldi bat egin dute Urola Erdiko IKAS ikasle autodefentsa sareko kideek, eta modu horretan eman dute haien azken lorpenaren berri. Hemendik aurrera, ikastetxera joateko autobus zerbitzua ordaintzeko dirulaguntza bat eskatu ahalko dute Urola ikastolako batxilergoko ikasleek; momentuz, zerbitzua erabiltzen duten 50 ikasleek urteko 125 euroko laguntza bat izatea lortu dute.

Urola Erdiko IKASek eta Ikasle Abertzaleakek urtarrilean jarri zuten jopuntuan autobus zerbitzuak batxilergoko ikasleen familientzako zekarren gastua: urtean 300 euro. Ikasleek mahaira ateratako auzi horren aurrean, ordea, batxilergoa egitea "ikasleen hautazko erabaki bat" dela esanez erantzuten zuen ikastetxeak. "Egoeraren larritasuna ikusita", borrokara jo zuten ikasleek, helburu garbi batekin: ikastetxeko zuzendaritzak autobus zerbitzuaren gastuaren ardura bere gain hartzea. Ikasleak batzen hasi ziren, eta zuzendaritzarekin bilerak egiteari ere ekin zioten.

Pauso bat

"Hainbat ikaslerentzat eskolara bertaratzeko beharrezko baliabidea da garraio publikoa", IKASen esanetan, baina kostu hori ere sarri ikasleen familien gain erortzen dela salatu du. Modu horretan, "ikasketa prozesuaren gastuak nabarmen areagotzen" direla dio. Hala, "ikasle langileen baldintza materialetan aurrerapauso garrantzitsua" da autobus zerbitzuaren kostuaren zati bat ikastetxeak ordaintzea, IKASek nabarmendu duenez.

Hezkuntza publikoaren kalitatearen "gainbeherarekin" lotu ditu garraio zerbitzuan dauden gabezia horiek: "IKASeko kideok uste dugu autobus zerbitzuen murrizketa, beste zerbitzu askoren murrizketarekin batera, azken urteetan hezkuntza publikoak jasan duen kalitatearen beherakadaren beste adierazpen bat besterik ez dela. Zerbitzuen murrizketak langile klasearen bizkarrera egiten dira, sektore horrek egin behar baitie aurre murrizketek sortzen dituzten kalteei. Gainera, zerbitzu horien faltan, familia askok zailtasun handiak dituzte ikasketa prozesuak eskatzen dituen gastuei aurre egiteko".

IKASeko kideek azpimarratu dute, hala, beharrezkoa dela "doakoa izango den garraio zerbitzu" bat, eta "hori lortzeko bidean lanean jarraituko" dutela diote. "Garaipena modu isolatuan ulertzetik urrun, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua lortzera bidean egindako pausoa besterik ez da lortutakoa. Horrek izan behar baitu helburua".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
2024-11-14 | Leire Ibar
10.000 bat ikaslek eskatu dute unibertsitateko matrikulak merkatzea eta bekak hobetzea

Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Kanpaldiak hasi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere Gazaren alde

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Hezkuntza Fakultateko «egoera larria» salatzeko mobilizatuko dira ikasleak Donostian

EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Eskola Ibiltaria, Ikasle Abertzaleakek antolatuta

Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.


Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


Elkarretaratzeak egin dituzte selektibitatearen aurka Hego Euskal Herriko campusetan

Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.


“Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da”

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


Eguneraketa berriak daude