2013tik itxita dagoen Corrugados Azpeitia lantegia berriz ere martxan jartzeko aukera mahai gainean jarri du Cristian Lay taldeak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Hirigintza Plan Orokorraren aurka doa asmoa, eta Udal Gobernuak egindako proposamena baztertu eta lantegia egungo lekuan martxan jartzeko presioa egiten ari dira Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
2013an itxi zuten betiko Azpeitiko herrigunean kokatuta dagoen Corrugados Azpeitia altzairutegia. Fundiziorako prestatuta dago, eta historia luzea du herrian. 2013an 300 langileetatik geratzen ziren azken 40ak kaleratu eta planta itxi zuten.
2019an Corrugados Azpeitiaren eta egun 30 langile inguru dituen Corrugados Lasaoren jabea den Gallardo Balboa erosi zuen Kohlberg Kravis Roberts (KKR) inbertsio-funts iparramerikarrak. Hurrengo urtean Ricardo Lealen Grupo Industrial CL (Cristian Lay) enpresak erosi zuen Gallardo Balboa taldea. Azken urteetan lantegia berriro ere zabalduko ote duten zurrumurrua zabaldu da behin eta berriz.
Azken asteetan, baina, inoiz baino gehiago haizatu da Corrugados Azpeitia zabaltzeko aukera. Joan den astean egin zuten aukera aztertzeko bilera Cristian Lay taldeak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak.
Azpeitiko EAJren udal taldeak ohar bat plazaratu zuen hilabete hasieran, alkateari Corrugados Azpeitia berriz ere martxan jartzea ahalbidetzeko “kemena” eskatuz. Udal taldeak nabarmentzen zuen Cristian Lay taldearen proiektuak Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren babesa duela. Presio hori areagotu egin da enpresarekin eta instituzioekin egindako bileraren ostean.
Nagore Alkorta alkateak lantegia martxan jartzeko proiektuari buruz emandako agerraldian adierazi zuenez, Udalak “interes handia” du Corrugados Azpeitiako jarduera martxan jartzeko. Baina zenbait oztopo daude horretarako. Batetik, enpresak ez duela plan ekonomikorik aurkeztu. Bestetik, herrigunean kokatuta dagoen lantegia ezin dela martxan jarri, 2013an onartutako Hirigintza Plan Orokorrean eremu hori industriala izatetik zerbitzu eta etxebizitzena izatera igaro baitzen.
Gainera, altzairua egiteko labeak herrigunetik hain gertu pizteko txosten teknikoen zain daude, eta Alkortak adierazi du “ia ziurtzat” jo daitekeela herrigunean kokatuta dauden instalazioak erabiltzeko berme nahikorik ez dela egongo. Azpeitiko Udal Gobernuak, lantegia martxan jarri ahal izateko Corrugados Azpeitiako instalazioak Trukutxo eremura lekualdatzea proposatu du, 2013ko Plan Orokorrean onartua zegoen moduan.
Horren aurrean, ordea, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak Corrugados Azpeitia egungo kokalekuan martxan jartzea galarazten duen Plan Orokorra Plan Berezi bat onartuz alda daitekeela esan du ETB1en. Lekualdaketa bideragarria ez dela eta lantegia martxan jartzeko asmoa atzeratu egingo litzatekeela argudiatuta Udalari “borondate pixka batekin irtenbide bat bila dezakeela” nabarmendu du.
Halaber, Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak Cristian Lay enpresak erakutsitako "benetako borondatearen" aurrean "oztopoak" jarri beharrean "eman beharreko pausoak emateko" eskatu dio Azpeitiko Udalari.
Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.
Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean. 22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, desordena publikoak eta agintarien aurkako erasoak leporatuta.
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek beren afiliatuen artean egindako batzarretan langileek baiezkoa eman diote FVEM patronalarekin negoziaturiko lan hitzarmenari baiezkoa ematea. Hamaika eguneko greba eta hainbat mobilizazioren ostean dator akordioa. ELAk oraindik ez du erabakirik... [+]
Bizkaiko metalgintzako patronala lan hitzarmenaren negoziazioan egiten ari den kudeaketa ikusita, enpresa batzuek FVEM elkartetik irtetea erabaki dute, sindikatu abertzalearen arabera. Laugarren egunean Ertzaintza ez da grebalarien kontra oldartu, eta pikete eta protesta... [+]
Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte... [+]
Patronalak egindako azken proposamenari eskas iritzirik, Bizkaiko metalgintza sektorean aurtengo hirugarren greba deialdia egin dute sindikatuek; astelehenetik ostiralera iraungo dute lanuzteek. Lehen egunean grebak izandako babesa zabala izan dela adierazi dute.
Ikusgarriak dira berriz ere metalgintzako sektoreko grebak Bizkaian azken bi asteetan utzi dizkigun irudiak. Badago langile borrokaren amaieraz aritzen denik Euskaldunako garaiak nostalgiaz gogoratuz, baina errealitatea da lan gatazken kopuruak gora egin duela Euskal Herrian... [+]
Meltagintza sektoreko langileak azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte greba egitera deitu dituzte LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek. Diotenez, patronalak azken bileran entzungor egin die euren eskaerei.
Hirugarren greba egunean tentsioak gora egin du Bizkaiko metalgintzako langileek daramaten borrokan. Ertzaintza Zamudioko Parke Teknologikoan langileen kontra oldartu da, hainbat lagun identifikatu eta bat atxilo eraman du. Aurreko bi greba egunetan jarraipena %85ekoa izan dela... [+]
52.000 langileri deitutako greba zikloa hasi dute sindikatuek Bizkaiko metalgintzako sektorean. Azken negoziazio prozesuan patronalarekin akordiorik ez zen izan eta ondorioz moblizaziora jo dute langileen ordezkariek. Ostegun honetan dute lehen greba eguna.
Irailaren 21, 22 eta 23rako zegoen deituta greba, baina SEO patronalarekin aurreakordioa lortu dute LAB, UGT, CCOO sindikatuek. ELAk ez du onartu proposamena, ez dituelako “gutxiengo helburuak” betetzen.
Negoziazio mahaia desblokeatzeko asmoz antolatu dituzte greba egunak ELAk, CCOOek, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk. Ekainaren 30ean eta irailaren 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte lanuzteak.
Ekainaren 23an, 30ean eta uztailaren 1ean egingo dute greba. Patronalaren "blokeoa" gainditu eta hitzarmen duina lortzea dute xede.
Patronalak hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta duela salatu dute. Otsailaren 14ko bileran egoera aldatuko ez balitz, lanuzteak eta grebak iragarri dituzte Arabako metalean.
Bizkaiko Metalaren sektoreko grebak utzitako hiru langile auziperatuek asteartean izan dute epaiketa eta Aiaraldeko beharginen babesa izan dute Bilbon. Artiacheko grebalariek eta Tubacexeko langileek bat egin dute deialdiarekin.