Azpeitiko Azoka Plaza, urtebete bertakoa elikatzen

  • Otsailaren 3an bete da urtebete Azoka Plaza berritua inauguratu zutela, eta otsailaren 2an, urtebeteko ibilbidearen errepasoa eta proiektu berrien aurkezpena egin dute bertan proiektua sustatzen ari diren eragileek. Ehunka lagun bertaratu dira Azoka Plazara, eta Onintza Agirreren ahotsarekin eta gitarra doinuekin hasi da ekitaldia. Hain zuzen ere, Anariren eta Katamaloren abesti bana jo eta kantatu ditu sortzaile azpeitiarrak. Ondoren, Azoka Plazako proiektuaren hainbat zertzelada eman du saioaren gidari lanak egin dituen Eneritz Albizuk.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 04an - 07:59
Urtebete eta gero Azoka Plazaren aurrean atera dute argazkia. Argazkia: Uztarria.eus.

Lehen sektorea sustatzeko, herritarren elkargune bilakatzeko eta ekonomiaren motore izateko jarri zuten martxan Azoka Plazaren egitasmoa, eta Albizuk gogorarazi du Azoka Plaza proiektu bat dela, "egiteko modu bat". Hiru helbururekin sortu zuten Azoka Plazaren proiektua: bertako produktuen azoka izateko eta baserritarrek salmenta zuzenerako aukera izatea; tokiko ekonomiaren aldeko apustua egitea, Azoka Plaza motore izanik; eta iraunkorra eta jasangarria den tokiko elikadura sarea osatzea. Oinarriak "finkatuta" daudela adierazi dute.

Ondoren, herritar ugarik hitz egin duten bideo bat eman dute; tartean ziren, Elikaguneko kideak, baserritarrak, erosleak nahiz eragileetako ordezkariak agertu dira. Ioritz Aizpuru hitz egin du Azoka Plaza barruko Elikagunea saltokia kudeatzen duen Artxara kooperatibako kideak bideoan esan duenez, urtebetean erantzun "oso ona" izan du proiektuak. "Erronka berriak ditugu; izan ere, sentsibilizazioan eragitea eta hitzaldiak nahiz sukalde ikastaroak eman nahi ditugu". Hark gogorarazi du hiru kidek hasi zutela Elikagunearen proiektua, eta gaur egun bost direla jakinarazi du.

Proiektu pilotua

Azoka Plazaren urtebeteko ibiliaren balorazio positiboa eginda, aurrera begirako erronkez ere aritu dira gaurko ekitaldian, eta jakinarazi dute proiektu pilotu bat jarriko dutela martxan aurten. Agertokian izan dira Ioritz Aizpuru Elikaguneko ordezkaria, Josu Labaka Udaleko zinegotzia, Aintzira Oinederra proiektu pilotuaren sustatzailea, Yurre Peñagarikano Urkomeko gerentea eta Mirene Begiristain EHUko kidea eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. Oñederrak azaldu duenez, proiektuaren xedea da lehen sektorearen eta erabiltzaileen arteko zubiak eraikitzea. "Banaketa sistema bat jarriko da martzan, eta harremanak sustatuko eta koordinatuko ditugu".

Herrian bertako kalitatezko produktuen kontsumoa bultzatzeko sarea sortzea du helburu martxan jartzean duten proiektuak, eta ikastetxeetako jangeletan, jatetxeetan nahiz bestelako establezimentuetan txertatu nahi dute egitasmoa. Proiektua merkaturatze bide berriak irekitzeko helburuz proposatu dute. "Lehen sektoreari ekarpena egingo dio proiektuak. Elikaguneak jada eragin positiboa dauka, baina eragin jorie handitu nahi dugu, baserritarren bizi kalitatea hobetuta", azaldu du Peñagarikanok.

Aizpuruk adierazi duenez, normalean baserritarrak beraiek arduratzen dira produktuak ekoizteaz, eraldatzeaz eta banatzeaz, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana zuzena izatea "garrantzitsua" bada ere, hark banaketa lanak moldatzearen garrantzia azpimarratu du. "Ekoizleen produktu desberdinek ibilbide berak egiten dituzte, eta produktu kantitate txikiak mugituta ez zaio etekinik ateratzen garraioari". Hori dela eta, banaketa lanak modu kolektiboan eta antolatuan egitearen garrantziaz ohartarazi du Aizpuruk: "Tokiko produktuen garraio lanak koordinatuko dira proiektuari esker, eta modu horretan, erabiltzaileei eskaera eta horniketa erraztuko zaizkie". Hark azaldu duenez, urtebete honetan ikusi dute produktu batzuen ekoizpenean "hutsuneak" daudela, eta esan du denen artean koordinatzea garrantzitsua dela.

Labakak adierazi duenez, proiektua nola txertatu aztertzen ari dira proiektua garatzeaz arduratzen ari den lantaldea: "Ikusi egin beharko da ikastetxeetako eta jatetxeetako banaketak nola egin". Hark ekoizleen lantaldea osatzearen garrantzia azpimarratu du, eta erabiltzaile konprometituak beharko direla ere adierazi du: "Sukaldean izango diren aldaketen aurrean jarrera aktiboa izango duten erabiltzaileak behar ditugu, eta gure lana izango da sektoreen arteko komunikazioa ahalbidetzeko tresnak eta espazioak irekitzea".

Ikerketari ere zabalduko diote bidea proiektuarekin. Bi helbururekin hasiko dira bidea urratzen: "Hornikuntza zubilanak egiteko irakaspenak baditugu, baina baita ikerketa beharrak ere; eta kontsumo ohiturak aztertuko ditugu jatetxeetan, jangeletan nahiz Elikagunean. EHUko ikerlariak azaldu duenez, horniketa prozesuan sortzen diren beharretan jarriko dute ikerketaren fokua. "Proiektua oso garrantzitsua da berrikuntza bide berriak bilatzeko eta kontsumo sentsibilizaziorako".

Ekitaldia bukatzean argazkia atera dute bertaratu diren herritarrek eta erakundeetako nahiz eragileetako ordezkariek, Azoka Plazaren atarian.

Erreportaje hau Uztarriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


“Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat”

Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa

Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez  prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan  jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


Eguneraketa berriak daude