Bertsolari Txapelketa Nagusiak oraindik badu urratzeko bidea, baina urte hasierako ohiko hitzordua prestatzeari ekin dio Bertsozale Elkarteak: 2023ak ere izango du Bertso Eguna, eta urtarrilaren 28an egingo da. 2018tik ibiltaria da Bertso Eguna, urtero aldatzen da lekuz, eta 2023koa Azpeitian egingo da. Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren laguntza izango du.
Egun osoko plana ari gara antolatzen, pandemia aurretik egin ohi genuen bezala. 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egingo dira zenbait elkartetan: Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan. Gainera, gustu guztiak asetzeko moduan, mota ezberdineko bertso saioa eskainiko da horietako bakoitzean: libreko saioak, bertso saio musikatuak edota gaiekin eta bertso jarriekin osatutakoak. Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalostean izango da bertso ekitaldia Elikagunean bertan.
Aurrerago emango da eguerdiko bertso saioen eta afalosteko ekitaldiaren berri xehatua, baita bertsolarien izenak ere. Halaber, urtea bukatu aurretik jarriko dira Bertso Eguneko saio hauetarako txartelak salgai.
Bitartean, gozatu bertso plazaz eta txapelketaz!
2018tik Euskal Herri osoan zehar
1968an hasi zen antolatzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria. Hasiera batean, Bertsolari Eguna izena hartu zuen, eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolatzeko ardura, betiere Donostiako Udalarekin elkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera utzi eta bestelako itxura hartu zuen egunak; izena ere aldatu zitzaion, eta Bertso Eguna izatera pasa zen.
Donostian egin zen urte luzez, eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan mugitzen den egitasmo ibiltaria da egun, Bertsozale Elkartearen oinarrizko helburuekin bat eginez: herrialde osoan eragitea. Pandemiak eraginda 2021ean eta 2022an data eta egiteko modua aldatu baziren ere, Bertso Egunak egin ahal izan genituen. 2023an, urtarrilera eta egun osoko planera itzultzea da asmoa
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Ohi baino beranduago bada ere, 2022k ere izango du Bertso Egunik. Izpurak hartuko du aurtengoa martxoaren 26an. 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko... [+]
Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta sarrerak presentzialak eta birtualak salgai jarri dituzte. Bertso plaza indartzeko Bertsozale Elkartea egiten ari den apustuaren parte dira aurten antolatu dituen hiru Bertso Egunak.
Aramaioko plaza izan du abiapuntu urtarrilaren 18an 2020ko Bertso Egunak. Batzuk Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren aurkezpenetik eta jarraian izandako Arabako Bertsozale Elkarteko Batzarretik etorri dira; beste batzuk hamaiketakoa lasai egin eta Aramaioko ibilbide gidatura... [+]
Urtarrilaren 18an ospatuko dute bertso zaleek Bertso Eguna eta aurtengoa 51.a izango da. Eguerdian bertso ibilbide gidatua egingo dute eta bost bertso-bazkari izango dira jarraian. Txartelak erosteko aukera epea urtarrilaren 12an amaituko da. Bertsozale Elkarteak antolatu du... [+]