Ekintzak zehazten hasi dira eta Azkoitiko kidearen epaiketara joateko deia ere zabalduko dute.
"Jende dexente" biltzen direla kontatu digu uztailaren 7ko asanbladan parte hartu zuen kide batek, "lehendik mugimenduetan gabiltzanak eta ez gabiltzanak". Orain arteko bi asanbladatan oinarria lantzen aritu dira, ea zer ideiak batzen dituen, zer egin eta nola antolatu...
Uztailaren 7ko asanbladan ekintza zehatzak proposatu ziren eta hauek lantzeari ekingo diote aurrerantzean.
Asanbladak ostegunero 19:00etan herriko plazan
Asteroko martxari heldu dio Azpeitia Zutikek. Herritar orok badaki, beraz, non eta noiz batu daitekeen.
Azkoitiko kidearen epaiketara joateko deia
Uztailearen 19an epaiketa azkarra egingo diote Azkoitian Gipuzkoako Batzar irekien aurrean egin zen elkarretaratzean atxilotu zuten kideari. Epaiketa honen aurrean elkarretaratzea egiteko deialdia zabalduko du Azpeitia Zutikek. Oraindik ez dakite zehatz non (Donostian edo Azkoitian) eta zer ordutan izango den.