Donostiako Gros auzoan, Azora putre funtsak jabetzan duten etxebizitzetako batetik Ertzaintzak bizilagun batzuk bota dituztela salatu dute. Hilabeteak dira erakunde hau auzokideak beren etxeetatik botatzen ari dela salatzen ari direla etxebizitza eskubidearekin loturiko mugimenduak. Inguruan babesa adierazten ari zirenen aurka oldartu da borra kolpeka. Ertzaintzak etxebizitzako atea bota eta bi pertsona atera ditu. Donostiako Okupazio Bulegoak salatu du legez kanpoko hustea izan dela, eta Ertzaintzaren aurka salaketa jartzea planteatzen ari dira, ARGIAk jakin duenez.
Groseko Galtzada Nagusiko 10. atarian, Azora putre funtsak duen etxebizitza batean izan da Ertzaintza. Noticias de Gipuzkoa egunkarian informatu dute etxebizitza horretan alarma aktibatu dela eta Ertzaintza horregatik hurbildu dela hara.
Zenbait agente etxebizitzan zeuden auzokideekin hitz egitera igo dira, eta kalean egon direnekin ere hitz egin dute hasiera batean, bertan izan zen Irutxuloko Hitzako Beñat Parrak jaso duenez. Gertatzen ari zenaren argazkiak egiten ari zen herritar bat ere identifikatu dute, azken urteetan beti egin ohi duten bezala, irudien egileari hauekin egiten duen erabileraz mehatxu inplizitua eginez.
Gerora, ordea, istiluetarako materiala jantzi dituzte hogei agentek, borrak eta ezkutuak barne, eta bertan jarrera baketsuan ziren herritarrak kolpatzen hasi dira. Irutxuloko Hitzako kazetaria ere kolpatu dute nahiz eta kazetari gisa identifikatu, honek bideoan jaso duenez.
Ertzaintzak etxebizitzako atea indarrez bota du barruan zeudenek azaldu dutenez, eta haiek ere lurrera bota dituzte. Tentsio uneak bizitu dira orduan, eta kalean zeudenen aurka egin du berriro Poliziak. Etxebizitza barruan zeuden pertsonak ordu luzez inkomunikatuta eta eskuak lotuta izan dituztela salatu du dute.
Ertzaintzak atea hautsi duen uneko bideoa argitaratu du ARGIAk.
Katalunia plazan kontzentrazioa deitu du Saretxek, “etxegabetzeen kontra eta desmerkantilizazioaren alde”.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.