Amaitzear dago astebetez Subillako zelaiak aldarrikapenez, hitzaldiz eta eztabaidaz bete duen Frackanpada. Igande arratsaldean egingo den balorazio batzarraren zain, antolatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. 300 bat lagun inguru izan dira bertan kanpatuta, eta askoz gehiagok parte hartu dute eguneroko ekintzetan.
EAEko Legebiltzarrak frackinga eragozten duen legea onartu eta gero, teknika horren aurkako mugimenduari bere burua birdefinitzea egokituko zaio udazkenean, kanpaldi hasieran Mikel Oterok ARGIAri adierazi zionez. Fracking Ez-en ustez, Frackanpadaren arrakastak erakusten du legea onartu izanak ez dituela lokarrarazi haustura hidraulikoaren aurkariak.
Azken egunerako, produktu ekologikoen eta artisautzazkoen azoka dago antolatuta. Horren barruan arituko da Jakoba Errekondo, ARGIAk kaleratutako Bizi Baratzea liburuaren aurkezpen-hitzaldia eginez. Dantza-plaza eta herri kirolak izango dira ostean.
Larunbatean, berriz, Subillatik Gasteizerako hamar kilometroak martxa baten bidez lotu zituzten Frackanpadan bildutakoek. 300 bat lagun abiatu ziren kanpalditik, eta 500 inguruk parte hartu zuten, jai giroan, Andre Maria Zuriaren plazaraino iritsi zen manifestazio zaratatsuan.
Tokian tokiko trantsizio energetiko jasangarriaren aldeko taldea, horixe esan nahi dute TESLA siglek. Maria Olteanu, elkarteko presidentea, Bukarestetik iritsi da Frackanpadara, Errumaniako hiriburutik 100 kilometrora dagoen Pungești herriko borrokaren berri ematera... [+]
Rachel Thompson Manchester inguruan bizi da (Ingalaterra), frackingak mehatxatutako eremu batean. Astelehenean, Frackanpadaren hasiera ekitaldian, ekimenaren aurkezle lanak egin zituen Thompsonek. “Jakin badakigu borrokaren hurrengo zikloa aurrekoak baino zailagoa izango... [+]
Frackanpadako hirugarren egunean hitz egin dugu Fracking Ez plataformako bozeramale Mikel Oterorekin. Tantaka-tantaka, jendea Subilla Gasteiz ondoko zelaietara hurbilduz joan da; hau idazteko unean 300 lagun inguru dabil haustura hidraulikoaren aurkako nazioarteko mobilizazioan,... [+]
Ekitaldi xume batez abiatu da uztailaren 19ra arte Subillako zelaietan egingo den frackingaren aurkako kanpaldia. Hain zuzen ere, bertako herritarrek mobilizazioa antolatzeko eman dituzten erraztasunak eskertu ditu Fracking Ez plataformako bozeramale Mikel Oterok.