Politikara itzul litekeela esan du Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznarrek Antena 3 telebista katean. Zehazki zera erantzun du balizko itzulera bati buruz galdetu diotenean: “Nire kontzientziarekin, alderdiarekin eta herrialdearekin dudan erantzukizuna ez dut inoiz saihestu eta ez dut saihestuko, ez izan inongo dudarik”.
Espainiako Estatuko gaurkotasunari buruz aritu da, eta ez du Mariano Rajoyren Gobernua guztiz babestu, esplizituki arbuiatu ez badu ere. Presidentea balitz zergak jaitsiko lituzkeela adierazi du, “premiazkoa” dela uste baitu. Rajoyk, berriz, igo egin ditu eta ez dirudi epe motzean fiskalitatean aldaketak egingo dituenik.
Rajoy berriro bere ere ondorengo aukeratuko lukeen galdetzean, gai “interesgarria” dela erantzun du. Hala ere, azpimarratu du momentu honetan alferrikakoa dela horretan aritzea. Esan duenez, ez da egindako erabakiez damutzen.
Kataluniako egoeraz ere mintzatu da Aznar. “Itun konstituzionalak haustea, legalitatea ekiditea eta sezesioa defendatzea oso larria da”, haren ustez. Presidente ohiak nabarmendu du “espainiar nazioaren sendotasuna berreskuratu” behar dela eta Espainaren batasuna ziurtatu beharko litzatekeela “ondorio guztiekin”.
Alderdi Popularrean kargua izan duenean ustelkeriarik ez dela egon nabarmendu du Aznarrek, haren ordainketa guztiak legalak eta deklaratuak izan direlako.
Elkarrizketaren pasarte batzuk jasotzen ditu honako bideoak:
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]
2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak bere pentsamendu neokontserbadorea zabaltzeko erabili duen tresna ideologikoa da FAES. Eraikuntza enpresak, multinazional teknologikoak, kasinoak, finantza erakundeak, energia konpainiak eta telekomunikazio enpresek besteak beste,... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.
Edozein hitzi hostoak erortzen zaizkio Aznarren ahoko negutik pasatzean. Aznarrek ez du ahoskatzen, Aznarrek berbak lehortzen ditu estepako polboroi bihurtzeraino.
2003an hasitako Irakeko gerran Jose Maria Aznarren gobernuak izan zuen papera ikertzeko batzordea eratzea ez da aurrera atera Espainiako Kongresuan. ERC eta PSOEk bultzatako ikerketa eskaera ez zen aurrera atera asteazkenean Kanpo Gaien Batzordean, PP eta Ciudadanosen ezezkoekin... [+]