Azkoitiko Larke: Zergatik ez duen eraikuntza-eraispen hondakinen %100 balorizatuko

  • Diario Vasco-k esan du Azkoitiko Larkek "eraikuntzatik jasotzen dituen hondakinen %100 birziklatzea aurreikusten" duela eta horrela dagoela jasota Jaurlaritzak aste honetan argitaratu duen ingurumen-inpaktu txostenean. Larkek aurkeztu duen makinariarekin ezinezkoa da hori, eta gainera Jaurlaritzaren txostenak ez du horrelakorik esaten.


2020ko apirilaren 11n - 09:21

Diario Vasco-k apirilaren 10ean zera azpimarratu du (erredakzioan itzulia): "Azkoitiko eraikuntzako hondakin ez arriskutsuentzako balorizazio plantak jasotzen dituen eskonbroen %100 birziklatu edo berrerabiltzea aurreikusten du. Horrela jasotzen du Jaurlaritzak proiektua baimenduz argitaratutako txostenak".

Jaurlaritzaren ingurumen-inpaktuaren txostenak ez du horrelakorik esaten

Hauxe da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinei buruz Jaurlaritzaren txostenak esaten duena: "Hondakinak motaren arabera sailkatuta, hondakin ez arriskutsuen zati bat balorizatuko da, eta sortuko den produktua tratatu den materialaren propietateen, granulometriaren, hezetasunaren eta makinari emandako aginduen araberakoa izango da". "Zati bat" balorizatuko dela dio, inondik ere ez %100.

Aurrerago zehazten du zer egingo duen Larke enpresak balorizatu dituen eskonbroekin, eta balorizatu ez dituenekin: "Balorizatu diren hondakinak obra baimendunetara garraiatuko dira, baldin eta hondakinok obra horietan erabiltzea bideragarria bada. Gainerako hondakinak kudeatzaile/balorizatzaile baimendu bati eramango zaizkio, garraiolari baimenduen bitartez".

Onenek %90 birziklatzea lortzen dute

Enpresak benetan Diario Vascok adierazita bezala eskonbroen %100 birziklatu edo berrerabili nahi badu, Jaurlaritzari txostenean adierazi diona baino makinaria gehiago beharko du. Birringailu bat alokairuan (Trakpactor 320) eta triaje-lerro zintadun bat dira txostean adierazi dituen bakarrak.

Eraikitze eta eraispen lanetatik datozen hondakinak %100 balorizatzen duenik ez dago. Balorizazio kopuru handiena planta finkoek lortzen dute, %90 birziklatzen dute haiek emandako datuen arabera, eta hauek dira EAEko planta finkoak. Hemen ikus daiteke darabilten makinaria, Larkek adierazitakoa baino askoz konpletoagoa (gazteleraz).

Gainerako planta mugikorrek (Azkoitikoak, aurkeztu duen makinariagatik, horrela izango da) birziklatzea lortzen duten kopurua oso aldakorra da, jaso duten eskonbro motaren araberakoa, baina %100dik oso urrun geratzen dena, inondik ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Bergarako erraustegiaren aurkako plataforma: “Jaurlaritzaren lehentasuna enpresa pribatuen interesak dira”

4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.


2022-05-16 | Usurbilgo Noaua
Martxa girotu batek Zubietako erraustegia geratzea eskatu du larunbatean

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.


2022-04-13 | ARGIA
Jaurlaritzak baimena eman dio Bergarako paper hondakinen pirolisi plantari

Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.


2022-04-04 | ARGIA
Baserri konposta abiatu dute Usurbilen, herrian sortutako hondakin organikoak herrian kudeatzeko

Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.


2021-11-02 | ARGIA
Hondakinak tratatzeko planta bat eraikitzeko emandako hirigintza txostena baliogabetu egin du Bergarako Udalak

Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]


Donostia da gutxien birziklatzen duen herria Gipuzkoan

Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]


Eguneraketa berriak daude