Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza herritarra da Antiguako Gaskuña Plazan Mikel Herrerok eginiko oroimen horma irudi ederra. Gorka Erastorbe kazetariak esan duen moduan, “ofiziala da iristen ez den aitortza”.
Emozioz beteriko unea izan da Antiguara nola bueltatu zaren ikustea, Txillardegi baserri-etxearen lur sailetara, zuk bultzatu zenuen Euskara Batuaren 50. urteurrenean. Zirraragarria izan da lagun askoren artean pasa dugun unea. Tristeena zera da, Donostiako Udaletik ezarri dizuten betoa zeharkako bideak erabiliz gainditu behar izan dugula, eta Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak egin duen lanari esker ez balitz, ahanzturaren bidean zokoratuta edukiko zintuzketela oraindik. Milesker sei urteotan herri ekimen honen dinamizatzaileak zareten Fito Rodriguez, Dani Goñi, Martin Anso, Josu Tellabide eta Jexux Arrizabalagari.
Zer egin duzu, bada, horrela tratatua izateko? galdetu zuen Dani Goñi euskaltzaleak bere iritzi artikuluan. Ezagutu zintugunok badakigu nolakoa zinen, gizon ona, eta bizitza osoan Euskal Herriarekin kezkatuta eta haren alde etenik gabeko lanean. Zenbat lan egin zenuen! Jakin aldizkariak egin duen bildumaren arabera, 25.000 orrialde lana utzi zenigun idatzita. Hori guztia inork ezin du ukatu, ezta zure arerioek ere, eta horregatik ezin dugu ulertu nolatan Donostiako Udalean dauden zinegotzi batzuk (EAJ, PP, PSE) zure ekarpena gutxiesten duten. Horretarako zilegitasuna al dutela sinisten al dute?
Frankismo garaian ETAko sortzaileetako bat izan zinela diote eta egia da. Gure herriaren historia behar bezala ezagutuko balute, eta informazio partzialetik haratago joko balute, jakingo lukete ETA zer izan zen, benetan, sortu zenuten garaian eta zergatik sortu zenuten. Onintza Odriozolaren doktore tesia irakurtzea besterik ez dute ETA mugimendua zer izan zen jakiteko. Bi esalditan: “(ETAk) Abertzaletasun berri bat ekarri zuen, arraza alboratu eta euskalduntasuna naziotasunaren oinarrian jarri zuen” eta “Mugimendu haren guztiaren eraginez, ezkutuan eta lozorroan zegoen mundu abertzalea azalera atera zen pixkanaka”. Eta denok dakigun moduan, aita izan zen ere ETAren borroka armatuaren zikloa amaitu beharra zegoela publikoki esan zuen lehenengoetariko bat.
Zorionez, horrelako argudioen gainetik, jende askok ikusten du zure lanaren balioa, kulturgintzan dabiltzan hainbat eragilek, idazlek eta baita herritarrek ere. Donostiako udalean inoiz jabetuko al dira?
Bitartean familiaren aldetik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Txillardegiren horma irudiaren inaugurazioan parte hartu duten Ibon, Sarasola, Joxe Manuel Odriozola eta Beñat Gaztelumendiri. Eta baita ere, nola ez, saxo joleari, dantzariei eta Antiguako Kantu Jirakoei. Irudia.
Ezin amaitu eskertza gutun hau, hil berri den Joxan Artze handia aipatu gabe. Gure besarkadarik beroenak bere senide eta gertuko senideei. Modernitate faltsuaren eta ustezko berrikuntzaren izenean, zaharra baztertu behar dugula esaten duten horien aurrean, iturri zaharretik beti ur berria edaten zuela esan zigun Artze genialak, gure bizitza eta mundua beste era batera antola genezakeela adieraziz. Ikur handia galdu du euskal kulturak. Espero dezagun gure herriaren curriculumean eta oroimenean dagokion tokia izateko arazorik ez izatea.
Jarrai dezagun hain arrotza zaigun Donostiako paisaia euskal izarrez betetzen eta euskal oroimen kolektiboa plazaratzen. Datorren oroimen horma irudia Artzerena izan liteke.
Txillardegiren familiaren izenean, Maddi Alvarez (Donostia)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]