Azkenean EAJk 28 parlamentario izango ditu Eusko Legebiltzarrean eta EH Bilduk 18

  • Bizkaiko 25. eserlekua egon zen lehian igande gauean eta azkenean EAJrentzat izan zen, atzerriko botoen kontaketaren faltan.


2016ko irailaren 30an - 15:42
Jasone Agirre, EH Bilduko Bizkaiko hautagaia. Arg.: EITB Jasone Agirre, EH Bilduko Bizkaiko hautagaia. Arg.: EITB

Ostiral honetan kontatu dira Bizkaiko atzerriko botoak eta EAJ izan da nagusi horietan. EAJk 494 boto lortu ditu atzerritik eta EH Bilduk 220. Laster barreiatu dira datuok eta Bizkaiko 25.eserlekua EAJrentzat zela zabaldu da. Baina EH Bilduk Bermeoko mahai bateko kontaketa inpugatu zuen igandean eta Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak berriz kontatu duenean, balantzak EH Bilduren alde egin du. Bizkaian, azkenean, EAJk 238.581 boto (igandean 238.441) izan ditu eta EH Bilduk 99.610 (igandean 99.270). Ondorioz, EH Bilduk 5 eserleku lortu ditu Bizkaian eta EAJk 11. Beraz, EAJk 28 Eusko Legebiltzarrean eta EH Bilduk 18.

Zenbakiei dagokionez bederen, honek asko aldatzen du itunetarako panorama, EAJk dagoeneko ez duelako gehiengo osorik ez PSErekin ezta PPrekin ere. Iñigo Urkulluren inbestidurarako ez du arazorik izango EAJk, bigarren txandan gehiengo soilaz atera daitekeelako, baina egoera desberdina izan liteke legealdian zehar, gehiengo osoa lortzeko beste bi indarren beharra izango du eta. Honek esan nahi du, bestetik, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk gehiengo osoa dutela eta ikuspegi sozialeko nahi beste ekimen atera ahal izango dituztela horretarako akordioak lortzen badituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude