Azken lubakia (berriro)

  • Joseba Sarrionaindiak idatzi egin zuen behin, Euskadi Saria jaso zuen saiakera erraldoi hartan (Moroak gara behelaino artean?), hurrengo esaldi borobila: “Bizitzan badira hautu batzuk ondorio edo kalterik gabekoak baina euskaraz (zein amazigeraz) idazteko hautua ez da halakoa”. Eta hurrengo paragrafoetan jarraitzen zuen Sarrionaindiak euskaraz idazteari buruz: “Erresistentzia da era batean edo bestean”.


2018ko abenduaren 11n - 16:45

Ez, ez da, inola ere ez, hautu inozoa euskaraz idaztea. Hori badakite euskaraz idaztearen hautua egin duten idazleek. Eta badakite hautu hori, kasu askotan, erresistentzia izateaz gain, txirotasunean bizitzeko hautu ere badela. Izan ere, edozein hizkuntzatan idazten duenak badaki bizibide erosoa ez dela izango hautatu duen hori. Eta egia bada bai ingelesez, zein frantseseraz edo gazteleraz idaztean bizitza duina izatea erraza ez dela izango, zelan ukatu idazkera ketxueraz, korsikeraz edo euskaraz bada?

Baina hizkuntzaren hizkiei buruz ari ez bagara eta hizkuntzaren soinuaz berba egiten badugu, are argiagoa duzue aurrean esandakoa. Zenbat musika taldek irauten dute bere hartan, jo eta ke, euskaraz eta euskara sostengatuz, errenditu barik, diru eza eta kalamitate besterik ez dutela ezagutzen, hain zuzen ere, “mantentze” honengatik?

Eta Lander Garroren zalantza hura: 'Ez ote garen geure soldaduei (musikariei) gehiegi eskatzen ari?', nire duda ere bada. Izan ere, badakigu XXI. mendean gerrak (eta jakina gerra kulturalak barne) ezin dira lubakietan irabazi. Gehienez ere, iraute-mantentze-sostengatze bataila horretarako balio dute orain lubakiek

Lander Garrok Berri Txarrak eta MTV sariei buruz artikulu laburra, nola bikaina, idatzi zuen: Geure azken lubakia izenekoa. Artikulu horretan esaldi ezin argiagoa (askoen buruan agian ere ba zegoena, baina inork ez zuen hain argi idatzi ordu arte) idatzia zegoen: “Musikak ez baitu ordezkatzen musika bakarrik, ez bada herri oso baten neurosia, gabezia, besomotza. Geure lubakia da, azken lubakia”.

Asko dira, mundu honetan, “ezeren truke inork ez du lanik egiten” esaten dutenak. Baina horiek baino gehiago dira “ezerezen truke” lan egiten dutenek. Eta aurrekoa leku guztietan agerikoa bada musika alorrean ageriagoa.

Nor ausartuko da, behin batez, hurrengo kalkulu konplexua egitera? Zenbat diru irabazteari utzi egin dio Gatibu taldeak (adibidez) euskaraz, eta ez gazteleraz, kantatu izanagatik? Eta Gatibu-k esaten dudanean edozein euskal taldeari edo bakarlari buruz ari naiz. Ba al dago norbait kalkulu hau egitera ausartuko dana?

Eta Lander Garroren zalantza hura: “Ez ote garen geure soldaduei (musikariei) gehiegi eskatzen ari?”, nire duda ere bada. Izan ere, badakigu XXI. mendean gerrak (eta jakina gerra kulturalak barne) ezin dira lubakietan irabazi. Gehienez ere, iraute-mantentze-sostengatze bataila horretarako balio dute orain lubakiek.

Baina batzuetan, lonja baten aurretik pasatzen naizela, nerabe bakarti bat ikusten dudala, lagunak itxoiten akaso, eta nerabe horren ezpainetan lonja horretako bozgorailuetan entzuten den abestia igartzen da… “esadazu hizkuntza hau ez dela geurea, herri faltsu bat izan dugula maite”. Irudi horrek nigan sortzen didan esperantza da, oraintxe, buruan daukadana. 

Egun lainotsuetan, bidea apenas ikusten den horietan, aurrera pausuak hain txikiak izanik, bertoko musika taldeek hizkuntzaren aldeko egiten duten apustua da, askotan, nire esperantzarik handiena, bakarra ez bada. Eta nik badakit Lander Garrorekin bat natorrela: herri ñimiño honen musikariak, oso musika ona egiteaz gain, geure azken lubakia ere badira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude