Azken hamarkadan Bizkaiak ia ez du sortutako hondakin kopurua murriztu, salatu du Ekologistak Martxanek

  • Bizkaiko Foru Aldundiak 2016an materia organikoaren bilketa %4,5era iristea espero zuen arren, %2,4 kaskar batean jarraitzen du. Ekologistak Martxan taldearen ustez, Zabalgarbik errendimendu osoz aritzea da Bizkaiko kudeaketaren helburu bakarra.


2020ko maiatzaren 01ean - 08:00
Artigasko zabortegian lanean. (Argazkia: Zabalgarbi)

Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean argitaratutako iazko hiri hondakinen datuek ondorio esangarri batzuk utzi dituzte. Guztira, 648.164 tona hondakin bildu ziren, hau da, 2018an baino %0,25 gehiago. Zientifikoek urteak daramatzate aurten Gobernuak adieraztutako klima eta ingurumen larrialdiariaz oharazten. Halere, Bizkaiko hondakin kopurua ez da ia aldatu azken hamarkadan. 2007ra begiratzea besterik ez dago. Urte horretan kopururik altuena jaso zen, 662.839 tonakoa.

“Hondakinak ez sortzea da hauek kudeatzeko biderik onena; horregatik, ingurumena hobetzeko edozein politika kontsumoa murriztera, eta ondorioz, hondakinak ere bai, bideratu beharko litzateke”, salatzen du Ekologistak Martxan taldeak zifra horiek ikusita.

Ez da datu kezkagarri bakarra. Materia organikoaren bilketa bereizia hobetu bada ere, “%2,4 kaskar batean izan da, eta Aldundiak berak 2016an %4,5era iristea espero zuen”, gogorarazi dute taldekokideek. “Osagai organikoa gehiago bereizten ez bada, oso zaila izango da gainerako zatiak behar bezala tratatzea. Hondakin organikoak bereizita biltzea sustatu behar dugu, bai landareak, bai animaliak, gordinak zein prestatuak. Erakunde arduradunek onura fiskal eta ekonomikoak eskaini behar dizkiete edukiontzietara bota aurretik hondakinak bereizten dituztenei, baita materia organikoaren bilketa bultzatu ere, sentsibilizazioa eta etengabeko laguntza logistikoaren eskuz”, proposatu du Ekologistak Martxan taldeak.

Etxeko hondakinen herena erraustu egin zen, hau da, 2018an baino %8,7 gehiago. Horrekin, Zabalgarbiren ahalmena mugaraino eraman zen. “Kudeatzeko sistemaren helburu bakarra Zabalgarbik errendimendu osoz aritzea dirudi, baina erraustuz ez dira baliabideak aprobetxatzen”, azpimarratu du elkarte ekologistak. Hortaz aparte, 86.732 tona zabortegira bidali ziren. Aurreko urtearekin alderatuz kopuru txikiagoa izan arren, kopuru osoaren %17,25 izaten jarraitzen du, “zero izan behar zuenean”. Foru Aldundiko gardentasuna ere zalantzan jartzen du taldeak. “Datuak falta dira eta daudenak ez daude azalduta”.

Desadostasuna erakusteko beste arrazoi bat da bilketa bereiziari buruzko atalean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) agertzen direla oraindik. Europako zuzentarauen arabera, indizea kalkulatzeko estatistiketatik ezabatuta egon behar zuten; izan ere, Arabak jada ezabatu ditu. Gainera, balio altuak dira: 85.000 tona baino gehiago, altuegiak Gipuzkoa eta Arabako lurraldeekin alderatuta. 2017an, kopuru horiek biztanleko 10,33 eta 23,92 kilogramokoak izan ziren, hurrenez hurren, Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, biztanleko 74,25 kilogramokoak izan ziren. “Zenbaki horiek abiapuntua gisa erabiliz, Bizkaiko Foru Aldundiak %50,42ko birziklatze-indizea lortu duela dio, baina eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen partida kenduta, indizea %42,38koa baino ez da, hots, ez da %50eko helburura iristen”, nabarmendu du Ekologistak Martxan taldeak.

Era berean, hondakinak tratatzeko plantetan sortutako errefusak zenbatu gabe daudela oraindik salatu dute; hortaz, gainerako frakzio-fluxutik TMBra itzultzen dira. “Gure ustez, horrek hondakinen bilketa bereiziaren ehunekoa, modu engainagarrian, handitzen du”.

Bizkaiko hondakinen kudeaketa sistema, dio talde ekologistak, “ez da batere eraginkorra; izan ere, tokian tratatuak izan daitezkeen hondakinen erdia baino gehiago erre edo zabortegira botatzen ditugu. Horrela, zaila izango da Europar Batasunak 2020rako ezarritako helburuak lortzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Eguneraketa berriak daude