XX. mendearen hasieran eta erdialdean pilotari profesional moduan aritu ziren hainbat emakume: erraketistak ziren. Asteburuan horietako bi hil dira, eibartarrak. Gero eta gutxiago geratzen dira.
Erraketista izandako bi emakume hil dira asteburuan: Marina Basauri eta Nieves Bereziartua eibartarrak. Valentzian bizi zen Basauri; pilotak eraman zuen hara, eta bertan geratu zen bizitzen. Bereziartua, berriz, Mendaron bizi zen. Eta Kitton irakurri dugu albistea, eta garai bateko erraketistekin gogoratu gara. Emakume ausartak izan ziren, XX. mendearen hasieran eta erdialdean pilotari profesional gisa ibili zirenak, frontoiz frontoi, munduan zehar. Erraketista horietako asko Eibar ingurukoak ziren.
Bideo honetan erraketistei buruzko hainbat kontu bildu ditugu. Izan ere, hainbat erraketistak beraien bizipenak kontatu zizkiguten Ahotsak.eus proiekturako:
Bideo honekin lotuta, ikastetxeetan lantzeko proposamena ere baduzue, nahi izanez gero, Ikasgelan webgunean.
Donostian sortu zen emakumezkoen erraketa kirola: Ildefonso Anabitarte enpresagizon donostiarrak 16 neska aukeratu zituen, eta frontoiko pilota modalitate berri hori erakutsi zien, tenisaren antzekoa. 1917an hasi ziren emakumeak lehenengoz erraketan modu profesionalean jokatzen, Madrilen (Cedaceros frontoian). Zesta puntan lehenxeago hasi ziren, 1897. urtean.
Erraketak arrakasta izan zuen, eta zabaltzen joan zen. Emakume erraketistak mundu guztiko frontoietan aritu ziren: Donostian, Bilbon, Iruñean, Madrilgo eta Bartzelonako hainbatetan, Sabadellen, Valentzian, Sevillan, Vigon, Logroñon, Santanderren, Zaragozan, Salamancan, Valladoliden, kanariar uharteetan… baita Mexikon, Brasilen, Miamin eta Kuban ere.
Euskal erraketistak asko izan ziren, pilotarako zaletasun handia zegoelako. Eta horietako asko eibartarrak ziren. Zergatik? Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehixeago zuten (hala ere, batzuek ez zuten begi onez ikusten). Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar. Tolosako Beotibarren, Zarautzen, Errenterian eta Madrilen ere egon ziren eskolak. Frontoi bakoitzean bere berezko estiloa erakusten zen.
Gerra zibilaren ostean, baina, erraketa indarra galtzen joan zen. Agintari berrien ustez, ez zen lanbide aproposa emakumeentzat: emakumeak etxean egon behar zuen, etxeko lanak egiten eta familia zaintzen. Joko horretan aritzen ziren frontoiak ixten hasi ziren, eta ez zuten erraketista berririk onartu. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren amaieran, soilik Madrilgo eta Bartzelonako frontoietan jarraitzen zuen erraketa modalitateak. Azken partida 1980. urtean jokatu zen.
Albiste hau Ahotsak proiektuak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.