Dantza, transmisioa, kirola eta generoaren inguruko kezkei erreparatu nahi izan diote pasa den urtean hil zen Xabier Sarriegi Pasatxo (1958-2021) dantza-maisua abiapuntutzat duen Azken dantza maisua dokumentalean; ekainaren 3an estreinatuko da, 19:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian.
Pasatxo molde zaharreko dantza maisua zen. Tokian tokiko dantzak transmititzeko eta irakasteko aurreko belaunaldietako manera erabili duen azken maisua izan da. Hortik abiatuta eta bere seme dantzari eta futbolariaren figura hartuta ardatz, Beasaingo Loinaz jaietako dantzen historiari zein etorkizunari begira jarri dira dokumentaleko hamabost elkarrizketatuak.
Bira Produkzioak ekoiztetxeko Mikel Alvarezek zuzendu du dokumentala. Bere bihotzean leku berezia izango duen dokumentala izango dela dio; izan ere, mutikotan Loinaz jaietan dantzari aritua da eta Pasatxo osaba zuen. Aurtzaka dantza taldetik iritsi zitzaion proposamena eta hasieratik garbi ikusi zuen aurrera atera beharreko proiektua zela.
Horrela, hilabete batzuen buruan, ikus-entzunezko lana osatu eta pantailaratzeko prest dute. Ekainaren 3an izango da aurrestreinaldia. Lehen saioa parte-hartzaileentzat eta gonbidatuentzat antolatu da, baina dagoeneko sarrerak agortuta daude. Estreinaldi ofiziala ekainaren 6an izango da, 20:15ean, Usurbe antzokian. Leihatilan eta kutxabanken eskuratu daitezke sarrerak.
Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita.
Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?
Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.