Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere, antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute oraindik ere lan egin behar dela euskal preso eta iheslari guztiak etxeratzeko.
Hatortxuk agur esan dio Atarrabiari. 29. edizioa ospatu da larunbat iluntze eta igande goizaldean eta, beste behin, antolatzaileak pozik agertu dira izandako arrakastarekin, eta auzolana goraipatu dute.
“Hatortxu Rockek urte luze hauetan jaso eta elikatu duen ondarea izan da auzolana. Eta 29. edizio hau ere bide beretik joan da. 900 lagun inguru elkartu gara jaialdiaren baitan modu boluntarioan lanean. Denak beharrezkoak. Denak ezinbestekoak. Gure aitortza eta eskertza guztioi. Eta auzolan hau bera izango da etorkizunean etorriko diren elkartasun molde berrien giltza”.
Aspalditik zeuden sarrera guztiak agortuta eta guneak itxura bikaina eskaini zuen lehen ordutik azken unera arte. “Agur esatea ez da erraza, ezta ere antolakuntzako kideentzako. Baina horrelako gau bat bizi izanak laguntzen du pauso hori ematen eta ikusmira Lakuntzan jartzen”, azpimarratu dute uztailean eginen den azken edizioari erreferentzia eginez.
Lakuntzako edizio honen ostean geratuko hutsuneari buruz ere mintzo dira antolatzaileak. “Hatortxu badoa, baina Hatortxu osatzen dugun kideak ez goaz inora. Ez behintzat denak etxean izan arte”, nabarmendu dute. Horren inguruan aritu ziren atzo gauean Atarrabian egindako ekitaldian, non gogoratu zuten oraindik ere preso eta iheslariak ez daudela etxean baina sakabanaketarekin amaitzea lortu dela, eta hori egindako borrokaren emaitza izan dela.
Ekitaldia eskerrak emateko probestu du Hatortxu Rockek. Azken hamabost urteak Atarrabian eman ditu elkartasun jaialdiak eta denbora horretan ezinbesteko bidelagun izan dira Udala bera eta Etxebeltza elkartea, zeintzuek oroigarri bana eraman zuten. Ekitaldiak une ahaztezina izan zuen. Porrotxek agerraldi berezia egin zuen, topa gidatuz eta karpa gutxitan bezala goitik behera dantzan jarriz.
Eraso sexistak, berriz ere
Jaia, baina, ez zen borobila izan. Bi eraso matxista salatu ziren. “Horrek ez du esan nahi gehiago egon ez zirenik. Ez gara errepikatzeaz nekatuko. Ez dugu inolako erasorik onartuko. Hatortxu denontzako gune seguru bat izatea izan dugu beti helburu eta, aurten, ez dugu lortu. Hala ere, bi salaketa hauek erakusten dute antolakuntzak salaketarako jartzen dituen baliabideak eraginkorrak direla. Bide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu”, esan dute antolatzaileek.
Eraso hauek kenduta, izandako giro “atsegin eta goxoa” txalotu du antolakuntzak.
Garbiketa eta desmuntatzea egiteko auzolana eta dagoeneko Lakuntzara begira
Atarrabian oraindik bada lanik. Datozen orduetan eta egunetan boluntarioak arituko dira garbiketa eta desmuntatze lanetan. Baina antolatzaileek ez dute atseden asko hartzeko aukerarik. Izan ere, uztailean Lakuntzan eginen den azken HatortxuRock jaialdiari begira jarriko dira. “Han bai, azken agur erraldoi bat eman asmoz. Honen inguruan xehetasunak ezagutzeko ez da gehiegi itxaron beharko eta datozen egunetan dagoeneko bertan izango diren taldeen lehen lagin txiki bat aurreratuko da”, ohartarazi dute.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]
17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.
25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]
Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]
COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]
Hatortxu rock, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko urteroko elkartasun ekimenaren 24.edizioa etxetik jarraitu ahal izango da. Osasun krisiak kulturan eragindako egoera kontuan hartuta, inoiz baino "behar" handiagoa dagoela adierazi du antolakuntzak... [+]
Milaka lagun bildu ziren larunbatean Atarrabian Hatortxurock jaialdian euskal preso eta iheslari politikoei eta euren senideei babesa eta elkartasuna adierazteko. Maitasunaren apologia erakustaldi eder honen bideo laburpena egin du Ahotsa.info-k.
Hatortxurock XXI. edizioa arrakastatsua izan da berriz ere. Milaka lagun bildu ziren Atarrabiako karpan euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko, eta euren senideei babesa eskeintzeko. Ahotsa.inforen bideo honetan bildu dituzten irudi ezanguratsuenak.