Oraingoan Usurbilgo txoko anitzetatik ikusgarria izan zen, asteazken arratsaldean Zubietako erraustegia inguruko mendi aldean barrena isurtzen ari zen ke zutabea. Ofizialki "probaldi" fasean segitzen du, aste gutxi barru guztiz martxan jartzea da sustatzaileen asmoa.
Ke zutabe itzela Zubietako erraustegitik. Kea herriko puntu anitzetatik ikus zitekeen, aspaldi ez bezala. Kea mendia aldean barrena. Erraustegiko tximiniek isuritakoa. Asteazken arratsaldeko (irailak 2) irudiak dituzue albiste honi atxikitakoak. Kalezar aldetik nahiz herri erdigunetik ateratakoak.
Ordu luzez, ilundu arte erraustegiak isuri zuen ke zutabea. Azken aldian halako ke zutaberik ez zen ikusten. Bizilekua erraustegira begira duen Kalezarko bizilagun batek ere hala aipatu zigun, abuztuan zehar ez zuela hainbeste kerik ikusi. Apenas zebilen haizerik. Keak norabide argia zuen, erraustegia inguratzen duen mendi inguruan barrena barreiatu zen.
Asteotan jarri nahi dute guztiz martxan
"Uda ostean", orduan jarri nahi omen dute Zubietako erraustegia guztiz martxan. Uda honetan zehar hortxe proiektu honen sustatzaileek egin duten aurreikuspena. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) berri eman duenez, "uda ostean", egutegia eskutan iraila aldera martxan jarri nahi dute %100ean hondakinak errausteko azpiegitura. Gogoan izan, iazko azaroaz geroztik probaldi fasean da erraustegia. Sarritan kea dario halere, azken egunotan bezala.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.