Azia elkarteak bere mende laurdena ospatuko du larunbat honetan Atharratzen. Gazte xiberotarrek sorterrian bizitzeko eta lana atzemateko zituzten zailtasunei aterabidea emateko sortu zuten elkartea 1998 urtean.
Duela urte batzuk Xiberoako lanbideen gidaliburua osatu zuten, eta orain, 'Ziuntaz' Xiberoa ezagutzeko mahai-jokoa eguneratzeko lanari ekin diote.
Urtez urte elkartean inplikatu den kide oro eskertzeko eta, bistan dena, kide berriak sarrarazteko egunaldia antolatu dute Atharratzeko Prefostan, azaroaren 25an. Goizean aperitifa Xiberoko trikitilariek animaturik, eguerditan bazkaria eta ondotik Aziaren esperientziak eta etorkizuneko erronkak ukanen dituzte hizpide.
Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]
LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzen duen Bekat'uros jaialdia antolatzen du Prefosta elkarteak. Salatu dutenez, "lan horren kontrako eraso" izan dira tindaketak. Elkarretaratzea egingo dute astelehenean.
Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]
Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]
Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.
Ostiral goizaldean igaro zen Korrika Zuberoatik, eta denbora tarte txikia egin bazuen ere, balio izan du erakusteko euskararen aldeko atxikimendua handituz doala, eta gazteak indartsu datozela. “Ikastolatik kanpo euskarazko aktibitateak egitea konplikatua da, baina... [+]
Lekuko laborarientzat ezinbestekoa den Mauleko hiltegia mehatxaturik izanik, elkartasuna adierazteko mobilizazioa burutu dute hamarnaka laborarik. Orokorkiago, egunez egun zabalduz segitzen du laborarien protestak, eta Bruselan izan dute ostegun honetako hitzordu nagusia,... [+]
Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.
Usurbilgo eta Aginagako koadrila urtero moduan xiberotarrekin bildu zen Urdiñarben abenduko lehen asteburuan. Seaskako integrazio batzordearen aldeko elkartasun afaria prestatzen aritu zen.
Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.
Dilinda segitzen du Mauleko ospitalearen geroak. Azken hilabeteetan, eztabaida bizia izan da Ipar Euskal Herriko ospitale zentroa osatzeko ala Paueko ospitalearen adar gisa segitzeko.
Gabonetarako tokiko-mozkinekin osatutako saskiak jarriko dituzte salmentan. Azaroaren 1ean abiatu eta 26ean amaituko da, eta banaketa eguna abenduaren 15ean aurreikusten dute.
Iratiko eski estazioa, 1968an inauguratua, iraupen eskia egiteko aukera eskaintzen duen Ipar Euskal Herriko bakarra, itxi egingo dute datorren denboraldian, larrialdi klimatikoa dela-eta.